Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2022

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2022)

Enunciado

B Aukera

“Euskaltegiak asko laguntzen du” (Iñigo Enrique, Ribaforada, 1995)

1 “Erriberan, gutxi gara euskal hiztunak” dio Enriquek. Nahiz eta Nafarroako Erriberakoa izan, herritik atera zen eta

egun Erripagañan bizi da, Eguesibarren. Lanbidez programatzailea, hirugarren ikasturtea du Iruñeko Iruñezar

AEKn 1.

Nolatan iritsi zinen euskarara?

5 Gurasoek nahi zuten ikastea. Beste gurasoekin batera, herrian D eredua jarri nahi izan zuten arren, ezin izan

zuten. A ereduan ikasi nuen eta euskara pixka bat ikasi nuen. Gero, dena ahaztu zitzaidan. Ondoren, Madrilera

ikastera joan, eta berdin. Iruñera itzultzean, mendi ibilaldi batean, Lizarragan gazta saltzen zuen baserritar batek

euskaraz hitz egin zidan. Nik ez nekiela eta mesedez gaztelaniaz egiteko erantzun nion. Biok nafarrak izanik, bere

hizkuntza zergatik aldarazi 2 behar nion pentsatu nuen. Interneten euskara nola ikasi bilatu eta hurrengo astean

10 AEKn eman nuen izena.

Nolako prozesua izan duzu?

Oso ona. Euskaltegirik 3 gabe, nire ustez, ezinezkoa izango litzaidake. Ez neukan inguru euskaldunik, eta

euskaltegiak hori ematen dizu. Eskolak jasotzeaz gain, afariak eta lagunekin abesteko saioak ere egiten ditugu.

Euskara ikasteko errazagoa da, prozesua errazagoa da. Hasiera-hasieratik ikasitakoa erabiltzen nuen, eta oso

15 ongi.

Zer izan da zailena?

Beldurra kentzea edo ausartzea, hau da, euskaraz hitz egiten hastea. Askotan ez naiz euskaraz hasten ausartzen,

ez baitakit solaskidea euskalduna den ala ez.

Eta errazena?

20 Agian, ikasten hastea. Nik bat-batean erabaki nuen euskaltegian izena eman nahi nuela, eta erabaki nuena egin

nuen bi aldiz pentsatu gabe. Ingelesarekin edo beste hizkuntza batzuekin ere gertatzen zait, baina ez naiz

ausartzen. Euskararekin, ordea, bai; izena zalantza egin gabe eman nuen. Euskaltegiak asko laguntzen du.

Burugogorra 4 naiz euskararekin, eta beti nabil irakurtzen edo hitzak apuntatzen. Beldurrez, bai, baina beti

ausartzen naiz euskaraz egiten.

Aizu! 2021/12/01, https://www.aizu.eus/zelan-euskaraz (MOLDATUA)

[ 1 ] AEK: red de academias de euskera para adultos.

[ 2 ] aldarazi: hacerle cambiar.

[ 3 ] euskaltegia: academia de euskera.

[ 4 ] Burugogorra: cabezón, terco/a, obstinado/a.

B3.1.

Idatzi testuari edota gaiari buruz (gutxienez 150 hitz). (4 puntu)

Enunciado: Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B3.1. Idatzi testuari edota gaiari buruz (gutxienez 150 hitz).

Solución: Hona hemen eredu orientagarri bat: Euskara heldutan ikastearen erronka eta aberastasuna Iñigo Enriqueren esperientziak erakusten duenez, hizkuntza bat ikasteko erabakia edozein unetan har daiteke, baita helduaroan ere. Nafarroako Erriberakoa izanik eta ingurune euskaldunik gabe hazita, bere istorioa oso eredugarria da, borondateak eta motibazioak duten indarra azpimarratzen baitu. Gainera, Lizarragako baserritar batekin izandako une xume batek bere bizitzaren norabidea aldatu zuen, eta horrek erakusten du hizkuntzarekiko atxikimendua sentimendu sakon batetik jaio daitekeela. Euskaltegiek ezinbesteko lana egiten dute helduen euskalduntzean. Gramatika eta hiztegia irakasteaz gain, giro seguru eta aberasgarria eskaintzen dute ikasleak hizkuntza erabiltzera ausart daitezen. Horrez gain, afariek eta abesteko saioek harreman-sareak sortzen dituzte, eta ikasleak ez dira bakarrik sentitzen. Izan ere, hizkuntza bat ikasteko bidean zailtasunik handiena ez da arau teorikoak memorizatzea, lotsa eta akatsak egiteko beldurra gainditzea baizik. Iñigok aipatzen duen moduan, praktika eta eguneroko ahalegina dira gakoak: hitzak apuntatzea, irakurtzea eta, batez ere, aukera dagoen bakoitzean hitz egitea. Azken finean, hizkuntza bat ikastea ez da soilik tresna berri bat eskuratzea; norberaren nortasuna, kultura eta ingurukoekiko harremana zabaltzea ere bada. Gizarte gisa, txalotu eta babestu beharko genituzke heldutan euskara ikasteko hautua egiten duten pertsona guztiak, haiek baitira euskararen etorkizunaren zutabe sendoetako bat.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2022 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana