Ejercicio A3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2022

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2022)

Enunciado

A aukera

Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian

1 IX. mendetik XVI. mendera euskaldunek balearen olioaren monopolioa izan zuten; izan ere, balea handiak

harrapatzeko gaitasuna zuten bakarrak haiek ziren. Ternuan 1 baleak gutxitu eta Europa iparraldera jo zuten

euskal baleazale 2 askok. Lurralde haietara joan ziren arrantzaleek gertakari gogorrak bizi izan zituzten; 1615ean,

esaterako, 32 euskal arrantzale erail zituzten Islandian.

5 Euskal Herrian balearen arrantzak garrantzi handia izan du historian zehar. Benito Lertxundik Balearen bertsoak

abestian jaso zuen bezala, baleazaleek euskal lurraldeetara hurbildutako animalia erraldoi horiek arrantzatzen

zituzten, eta, gure kostaldean balearik ez bazen, beste herrialde batzuetara bidaiatzen zuten baleak ehizatzeko.

Zerbitzu arkeologikoak eskaintzen dituen Suhar Arkeologia enpresako arkeologoa da Ander Arrese, eta beste

arkeologo, historialari eta aditu batzuekin batera euskal baleazaleen triskantzari 3 buruzko dokumentalaren talde

10 teknikoan aritu zen. Garai hartako baleazale gehientsuenak Ternuan, Estatu Batuetako iparraldean eta Kanadan

kokatu ditu arkeologoak: “Konpetentzia handia zen eta ez zegoen nahikoa balearik horrenbeste baleazalerentzat.

Arrazoi horrek eraman zituen euskal arrantzaleak Europa iparraldera, Islandiara konkretuki”.

Bertan kokatzen da gure istorioa, euskal arrantzaren historiako pasarterik beltzenetarikoa, eta haren

protagonistak dira 1615.ean Islandiara baleen ehizara abiatu ziren 83 arrantzaleak. Pedro Agirreren, Esteban

15 Telleriaren eta Martin Villafrancaren aginduetara joan ziren hiru galeoi 4 euskaldunetan.

Islandiakoa kanpaina oparoa 5 izan zen baleazale euskaldunentzat. Hamaika balea arrantzatu zituzten eta haien

koipe 6 eta haragiarekin diru-sarrera handiak eskuratzea aurreikusten zuten. Abesten eta afari batekin ospatu

zuten balea-arrantzaren arrakasta. Gaua oso ongi hasi zen arren, oso-oso gaizki amaitu zen, islandiarrak agertu

eta sekulako sarraskia egin baitzuten. 32 arrantzale euskaldun hil zituzten eta gero itsasora bota zituzten.

20 Gertaera ilun honen inguruan dokumentala egin zuen Ander Arresek 2015. urtean.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/03/13 (MOLDATUA)

(1) Ternua: Terranova; lugar de Canadá a donde los balleneros vascos se desplazaban para cazar ballenas en los siglos XVI y XVII.

(2) baleazale: ballenero. (3) triskantza: desastre. (4) galeoi: galeón, barco grande de vela. (5) oparoa: fructífera. (6) koipe: grasa, manteca.

A3.1.

Idatzi testuari edota gaiari buruz (gutxienez 150 hitz). (4 puntu)

Enunciado: Ejercicio A3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

A3.1. Idatzi testuari edota gaiari buruz (gutxienez 150 hitz). (4 puntu)

Solución: Ikasleak testuaren gaiari buruz (euskal baleazaleen historia, itsas bidaiak, Islandiako gertakariak, itsasoaren ustiapena...) gutxienez 150 hitzeko idazlan koherente, ondo egituratu eta zuzena garatu behar du.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana