Ejercicio A3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2021)

Enunciado

A aukera

ILE BUSTIA

1 Ile bustiarekin irten zara etxetik. Lehorgailua izorratu zaizu eta ezin izan duzu sikatu. Haserre atera zara, a zer

modu traketsa eguna hasteko. Etxetik lanera hamabost minutuko ibilbidea duzu. Goizeko freskotasuna zure buru

bustiarekin kontaktuan jartzean sortu dizun hozkirria 1 lepo eta sorbaldatik zabaldu zaizu, eta gihar guztiak

gogortuta egin duzu bidea, bulegora sudurretik muki urtsuak tantaka dituzula ailegatu arte. Sekulako lasaitasuna

5 hartu duzu bulegoko berogailuaren epeltasuna sentitu duzunean.

Lehorgailua bezalako tresna txiki eta balio handirik gabeko batek huts egin eta egunaren hasiera guztiz

baldintzatu dizu, oso gaizki eta deseroso sentitu zara. Orduan pentsatu duzu zer izango litzatekeen

lehorgailuarekin batera zure etxeko eta bulegoko berogailuek funtzionatuko ez balute, edo etxean ur berorik

izango ez bazenu, edo urrutiago joanda, etxerik edo bulegorik ere izango ez bazenu. Zelakoa da kale gorrian

10 dagoen batek sentitzen duen hotza? Zuk sentitu duzuna bezalakoa al da?

Minarekin legez, ez da berdin inoiz bukatuko dela jakitea ala ez. Agian zure mina erditu behar duen emakume

baten kontrakzioen antzekoa da, hau da, mina izugarria da, baina hasi eta bukatuko dela jakiteak itxaropen izpi

bat, lasaitasun bat, eskaintzen dizu; baina kale gorrian dagoenaren mina gaixotasun kroniko eta mingarri bat

duenarena bezalakoa da, hots, etengabea eta bukatuko den esperantzarik gabekoa. Min sakona. Maiuskulaz

15 idatzitako mina.

Gaur etxetik ile bustiarekin irteteak beste gorputz batzuen sufrimendura gerturatu zaitu. Udalak eskainitako ohe

batean lo egin eta goizeko zortzitarako motxila bizkarrean duela kalean dagoen batek zer senti dezakeen

pentsarazi dizu; edo etxean bizi duen indarkeria girotik ihesi, kalean euripean eta noraezean dabilen nerabe batek

ur tanta lepotik sartzen zaionean sentitzen duen hotzikara irudikatu duzu. Denok ez gara mundu berean jaiotzen.

20 Batzuk ile bustiarekin jaiotzera zigortuta daude.

Karmele Jaio. Deia, Zirrikituetatik begira (2020/01/20)

(1) Hozkirri: freskotasun hoztasun / hotzikara, hotz dardara

A3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez).

[3 puntu]

Enunciado: Ejercicio A3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

A3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). (3 puntu)

Solución: Erantzun irekia. Iritzi-testu egituratua (sarrera, argudio-garapena eta konklusioa), gutxienez 200 hitzekoa, non testuko gai nagusia (pribilegioak, desberdintasun sozialak, enpatia falta gure gizartean) modu pertsonal eta arrazoituan jorratzen den.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana