Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2022
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2022)
Enunciado
B Aukera
Mugikorreko zaborra, jende askoren buruhaustea
1 Sakelako telefonoak dira informazioa elkarrekin banatzeko gehien erabiltzen diren gailu elektronikoak. Egunean
zehar argazki, bideo, mezu edo dokumentu asko jasotzen ditugu eta sakelakoan pilatzen dira zabor digitala
sortuz. Gizartearen erabateko digitalizazioak lan egiteko eta elkarrekin komunikatzeko moduak erabat aldatu
ditu. Duela urte gutxi arte, aurrez aurreko hizketaldiak, gutunak edota telefono-deiak informazioa emateko eta
5 jasotzeko bideak ziren. Nahiz eta honela izan den, gaur egun sakelako telefonoak bilakatu dira pertsonen artean
komunikatzeko tresna nagusiak, telefonotik telefonora deiak egiteaz gainera mezuak ere bidali ahal direlako.
Sakelako telefonoak 1 gehien erabiltzen diren gailu elektronikoak dira. Telefono mugikorrik 2 gabe egoteak kezka
sortzen du askotan. Abiadura oso azkarrean zabaltzen da informazioa bertan, eta mundu digitalean gertatzen
denetik kanpo gelditzeko beldurra du jendeak.
10 Batez ere, bideoak eta argazkiak sortzen eta partekatzen dira sakelakoetan, eta etengabekoa da eduki digital
horien joan-etorria. Besteren artean, gurasoak, lagunak, lankideak edota bikotekideak izaten dira hartzaile 3.
Ameriketako Estatu Batuetako Western Digital enpresak egindako ikerketaren arabera, astean hogei argazki eta
sei bideo sortzen dira batez beste. Jarraian, eduki digital horiek sakelako batetik bestera partekatzen dira,
etengabe. Neurtu ezin daitekeen irismena 4 lortzen dute, eta, ondorioz, zaborra ere izugarri sortzen da.
15 Kontuak horrela, kalera atera eta mugikorretan pilatzen den zaborraz galdetu diogu jendeari. Argazki eta bideo
“ergelak” jasotzen dituztela onartu dute denek. Ez dute eduki digitalak partekatzeko joera handirik, baina jaso,
“asko” jasotzen dituztela nabarmendu dute.
Whatsapp aplikazioa da berehalako mezu digital horiek bidaltzeko gehien erabiltzen den plataforma. Espazio
birtual horretan guztiak lekua duela eta ezerk ez duela espaziorik hartzen iruditu arren, errealitatea bestelakoa
20 da: konturatu gabe zabor digital handia pilatzen da, eta kaosa eta desordena erabatekoa da sakelakoetan. Ez al
zaizu zuri antzeko gauza bat gertatzen?
HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021/10/15 (MOLDATUA)
(1) Sakelako telefonoak: teléfonos móviles, de bolsillo. (2) Telefono mugikorra: teléfono móvil. (3) hartzaile: receptor. (4) irismena: alcance.
B3 ATALA — Idazlana
B3.1. Idatzi testuari edota gaiari buruz (gutxienez 150 hitz). [4 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B3.1. Idatzi testuari edota gaiari buruz (gutxienez 150 hitz).
Solución: Gaur egun, sakelako telefonoak gure eguneroko bizitzako ezinbesteko tresna bihurtu dira. Horiei esker uneoro gaude konektatuta gure lagun, lankide zein senideekin, eta informazioa partekatzeko abiadura izugarria da. Alabaina, erraztasun horrek badakar askotan kontuan hartzen ez dugun arazo larri bat: zabor digitalaren metaketa. Testuak dioenez, Western Digital enpresaren ikerketaren arabera, astean batez beste hogei argazki eta sei bideo sortzen ditugu, eta horiek etengabe partekatzen dira sakelako batetik bestera. Egunero dozenaka argazki, bideo, meme eta mezu jasotzen ditugu berehalako mezularitza aplikazioetan. Hasieran entretenigarriak edo interesgarriak iruditzen zaizkigun eduki horiek gailuaren memorian pilatzen doaz, ahaztuta gelditzen diren bitartean. Espazio birtuala amaigabea dela iruditu arren, telefonoen memoria mugatua da. Gehiegi betetzen direnean, gailuak moteldu egiten dira eta behar bezala funtzionatzeari uzten diote. Gainera, zabor digital horrek desordena eta estresa eragiten ditu gure bizitza digitalean, zaila bihurtzen baita benetan garrantzitsua den informazioa aurkitzea. Nire ustez, arazoaren muina ez da teknologia bera, baizik eta guk egiten dugun erabilera. Horregatik, oso garrantzitsua da aldian behin garbiketa digitala egitea eta alferrikako artxiboak ezabatzea, bai eta gailuen erabilera arduratsuagoa sustatzea ere. Azken finean, teknologiak bizitza erraztu behar digu, ez korapilatu.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022 ›
Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2022