Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2023)

Enunciado

B Aukera

ELIKADURA-SISTEMA OINARRITIK ALDATZEA EZINBESTEKOA DA JASANGARRIA IZATEKO

1 Ingurumen-larrialdiari aurre egiteko, desazkundea (1) ezinbestekoa dela proposatzen ari dira gero

eta zientzialari gehiago. Baina, hazkunde ekonomikoa murriztuta soilik ez litzateke lortuko elikadura-

sistema jasangarria izatea, Nature Food aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek erakutsi duenez.

Desazkundearen hainbat eszenatoki simulatu eta horiek elikadura-sistemak izango lituzketen

5 ondorioak aztertu dituzte. Zehazki, berotegi-gasen isurietan izango luketen eragina kalkulatu dute; izan

ere, isuri guztien heren bat elikadura-sistematik datoz. Atera duten lehen ondorioa da egungo

elikadura-sistema ez dela jasangarria, berez, edozein dela ere gizarte- edo ekonomia-eredua.

Hala, egungo elikadura-sistema murriztuta soilik ez lirateke berotegi-efektuko gasen isuriak

murriztuko. Aitzitik, ikertzaileek kalkulatu dute beharrezkoa litzatekeela elikadura-sistema globala

10 errotik aldatzea. Batetik, dieta aldatu beharko litzateke, elikadura orekatuago baten alde, barazki askoz

gehiagorekin eta animalia-jatorriko produktu gutxiagorekin. Bestetik, eraginkortasun handiagoz eta

gutxiago poluituz ekoitzi beharko lirateke elikagaiak; esaterako, ongarriak gutxiago eta hobeto erabiliz.

Eta, azkenik, karbonoari prezioa jartzeak ere lagunduko omen luke nekazariek emisio txikiagoko

ekoizpenak lehenesten.

15 Kalkulatu dute bide horretatik joko bagenu isuri neutroko elikadura-sistema bat lortu ahal izango

litzatekeela mende hau bukatutakoan, eta, bide batez, elikadura osasungarriago bat lortuko

litzatekeela.

Egoitz Etxebeste Aduriz, Elhuyar Zientzia aldizkaria. 2022/05/19 (MOLDATUA)

HIZTEGIA. (1) Desazkundea: Ekonomiaren hazkunderik eza.

B3.1.

Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). [3 puntu]

Enunciado: Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez).

Solución: Erantzun irekia. Iritzi-testu egituratua (200 hitz gutxienez), gaiarekiko gogoeta pertsonal eta arrazoitua jasotzen duena. Egituraren eredua: - Sarrera: Elikadura-ereduaren krisia eta ingurumen-larrialdiaren arteko lotura aurkeztu, artikuluko ideiak abiapuntutzat hartuta. - Garapena: Norberaren argudioak landu (adibidez: norbanakoaren ardura vs. egiturazko neurri politiko eta ekonomikoak; haragi-kontsumoaren gehiegikeria eta osasun-ondorioak; nekazaritza industriala vs. tokiko eta sasoiko ekoizpena; prezioen garestitzea eta justizia soziala elikadura osasuntsurako sarbidean). - Ondorioa: Etorkizunari begirako proposamenak laburbildu eta erantzukizun partekatuaren beharra azpimarratu.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana