Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023

Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2023)

Enunciado

B Aukera

Emakumeak gorroto dituzten gizonak

1 Stieg Larsson idazle suediarrak trilogia ezaguna idatzi zuen; Millennium izena eman zion, baina

askok gogoratzen dute lehen liburuak zeraman izenarekin. Espainieraz Los hombres que no amaban a

las mujeres moduan ezaguna izan zen, eta frantsesez Les hommes qui n'aimaient pas les femmes.

Alegia, bietan 'Emakumeak maite ez zituzten gizonak' izenburua hautatu zutela. Beti egin zait

5 harrigarria izenburu horiek aukeratu izana, jatorrizko bertsioa latzagoa zelako: 'Emakumeak gorroto

zituzten gizonak', hots, Män som hatar kvinnor. Gorrotoa lar 1 begitandu zitzaien, nonbait, argitaletxe

espainiar eta frantsesei. Euskaraz itzulia ez dagoen arren, euskarazko Wikipedian jatorritik zuzenean

euskaratu dute: Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak. Gorrotoa sentimendu indartsua da,

urdailetik zuzenean irteten dena, arrazoitik at dagoena, eta, egun, ez da politikoki zuzena emakumeak

10 gorroto ditugula esatea. Barkatu, zuzendu behar dut: emakumeok gorrotatzen gaituztela esatea. Baina

horrela da. Badira gizonak, eta ez gutxi, emakumeak gorroto dituztenak. Ez dute esaten, zelan esango

dute! Oraindik kosmetikari eutsi behar zaio.

Gorrotoak intentsitate ezberdinak ditu, maitasunak legez, eta askorentzat arerio gara. Erro

sakonak ditu matxismoak, bere graduazio guztiekin. Esaterako, taberna zein txokoetan gizon talde

15 batzuetan emakumeez hitz egiterakoan, esateko moduetan, gorrotoa dago; edota gizon askoren

artean emakume bakarra agertzen den argazki horietan, gorrotoa dago. Are gehiago, emakumerik ez

dagoen argazki horietan. Gorrotoa dago. Pikara aldizkarian Susana Gisbert elkarrizketatu zuten.

Valentziako fiskala da bera, genero indarkerian aditua. Bere hitzak argigarriak dira: «Emakumeen

aurkako gorrotoa esponentziala da, oso korapilatsua, eta babes handia dauka». Gaur martxoaren

20 bederatzigarrena da, eta kalean jarraitzen dugu.

Goizalde Landabaso. Berria egunkaria. 2021/03/09 (MOLDATUA)

(1) Lar: gehiegi.

B3.1.

Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). [3 puntu]

Enunciado: Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B3.1- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). (3 puntu)

Solución: Erantzun irekia. Iritzi-testu apropos batek honako irizpide hauek bete behar ditu: - Egitura garbia: sarrera, garapena eta konklusioa. - Gaiarekiko lotura: emakumeen aurkako gorrotoa, matxismoaren adierazpideak (hizkuntzan, espazio publikoetan, sare sozialetan...), errealitatearen leuntzea edo ikusezintasuna. - Argudio pertsonal sendoak eta gaurkotasuneko adibideak (hezkuntza, berdintasun-politikak, feminismoaren erronkak). - Kohesioa eta aberastasun lexikoa (antolatzaile testualen erabilera egokia). - Gutxieneko luzera errespetatzea (200 hitz baino gehiago).

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023 ›

Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana