Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2021)
Enunciado
B Aukera
Transmisio komunitarioaz
1 Euskararen transmisioaz ari garelarik familia bidezko transmisioa datorkigu burura, hau da: gurasoek seme-alabei
hizkuntza(k) irakastea. Transmisio hori etxean gauzatzen ohi da, umezaroan, eta haurrek mintzaira ama hizkuntzatzat
jasotzea du helburu. Hori hala gerta dadin, gurasoek euskaldunak izan behar dute, baitezpada.
Tradizioa duen hizkuntza transmisioaren kontzeptu horrek ikuskera jakin bat dakar: gurasoengandik seme-alabengana
5 doan eta goitik behera, bertikalki eta noranzko bakarrean heldu den hizkuntza ematea, non transmititzaileek, helduek,
jasotzaile hutsak diren haur hartzaileei hizkuntza irakasten baitiete.
Gure artean, halere, hizkuntza transmisioaren ideia hori dagoeneko pitzatzen 1 hasia da, hiztun komunitateak dituen
ezaugarriei eta beharrei erantzuteko egokia ez delakoan. Izan ere, euskararen transmisioaren adiera horrek haur euskaldun
gehienen familiak bazter uzten ditu, euskara ez dakiten baina haur euskaldunak hazten ari diren gurasoentzako diskurtso
10 egokirik eratu ezinik. Berebat, transmisioaren ideia horrek haurrak hiztun bilakatzeko prozesuari eragiten dioten alderdi
funtsezko anitz ikusezin uzten ditu, haurren egintzailetasuna edo agentzia, kasu; haurrak ez baitira hizkuntzaren jasotzaile
pasibo hutsak, mintzairaren egoeran subjektu aktiboak baizik.
Izan ere, haurrak euskaldun hazteko bidean familiaz harago gizarte harremanek eta erakundeek ere jokatzen dute (auzo-
komunitate hurbileko harreman sareek, eskolak eta hezkuntza arloko bestelako erakundeek, aisialdi antolatuak, gizarte
15 elkarteek, hedabideek...); ama hizkuntza sendo transmititzea ez baita etxeko transmisioa. Beraz, hizkuntza transmisio sozial
hori gizarte bizitzak bermatzen du belaunaldien arteko eta haur belaunkideen arteko elkarrekintzetan. Hizkuntza transmisio
sozial horren xedea haurrak (mintzaira hori ama hizkuntza izan ala ez) komunikazio gaitasun egokia eskuratzea da; hots,
hiztun taldeko kide gaitua bilakatzea. Hori horrela, gurasoen hizkuntza gaitasuna ez da abiapuntuko baldintza, nahiz haurra
hiztun bilakatzeko bidean familiari egiteko garrantzitsua aitortu.
20 Belaunaldi berriak euskaraz jabetu eta euskaldun bilakatzea prozesu orohartzailea edo holistikoa da, familiara mugatzen
ez dena eta eskolan soilik nekez gauza daitekeena. Hiztun bilakatzea elkarrekintza kontua da, hizkuntzaz jabetze hutsa baino
gehiago. Hala bada, hizkuntza transmisio komunitarioaz mintzatu beharko genuke, orain kontzeptu hori ere pandemiak
bahiturik izanen ez balu.
Paula Kasares, Berria, 2020/11/25
(1) pitzatu: arraildu; zentzu metaforikoan: galdu, desagertu, ezbaian jarri.
B3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). (3 puntu)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). (3 puntu)
Solución: Paula Kasaresek «Transmisio komunitarioaz» artikuluan mahai gainean jartzen duen gaia giltzarria da gure gizartean: euskararen biziraupena eta etorkizuna ezin dira familiaren esparrura mugatu. Egilearekin guztiz bat nator; hizkuntza ez da gurasoengandik seme-alabengana modu pasiboan pasatzen den ondasun hutsa, komunitatean eta harreman sozialetan bizitzen eta garatzen den errealitate bizia baizik. Alde batetik, gaur egungo errealitate soziolinguistikoari erreparatuz gero, gero eta gehiago dira etxean euskara jaso ez duten haurrak, baina ikastetxeen edo murgiltze-ereduen bidez euskalduntzen direnak. Familia horietan transmisio bertikala ezinezkoa denez, nola bermatu haur horien hiztun oso bihurtzea? Erantzuna gizartean dago: eskolaz kanpoko ekintzetan, kirol-taldeetan, aisialdian eta kultura-sarean. Eremu horiek guztiak euskaraz eskaintzen ez badira, hizkuntza eskolako hormetara mugatuko da eta ez du bere funtzio komunikatibo osoa beteko. Bestetik, haurra subjektu aktibo gisa ulertzea ezinbestekoa da. Lagunartean, sare sozialetan eta aisialdian erabiltzen duenean bilakatzen da haurra benetako hiztun. Hori dela eta, instituzioek zein herri-mugimenduek espazio erakargarriak eta naturalak eskaini behar dituzte. Hala ere, ñabardura bat egin nahiko nuke: transmisio komunitarioa aldarrikatzeak ez du esan nahi familiaren ardura arintzen denik. Euskara ez dakiten gurasoek ere badute zeregina: seme-alabak euskarazko jardueretara eramatea, haien hizkuntza-ibilbidea babestea eta, ahal den neurrian, euskara ikastea. Gainera, pandemiak argi utzi zuen elkarrekintza sozialik gabe hizkuntza-erabilera ahuldu egiten dela, eta horrek egilearen tesia indartzen du. Ondorioz, hizkuntzaren transmisioa erronka kolektiboa da. Familia zutabe garrantzitsua den arren, komunitate osoaren inplikaziorik gabe euskara ezin da etorkizuneko hizkuntza izan.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2021