Ejercicio B3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2021
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2021)
Enunciado
B Aukera
Udako oporrak
1 Uda, oporrekin, festekin eta aisialdiko ekintzekin lotzen dugu. Abesten dugu, lagunekin egoten gara... Hura
iristeko gogoz egoten gara, baina 2021eko uda 2020koaren antzekoa izango ote da? Bada, zoritxarrez, beharbada
bai, koronabirusaren pandemiak gure eguneroko martxa aldatu baitu. Segurtasun neurriak beharko ditugu.
Aurtengo uda iazkoarekin konparatuta antzekoa izango da. Itxura hori du behintzat. Bakoitzaren ohituren
5 arabera, gehiago edo gutxiago sumatuko 1 dugu antzekotasuna, baina udarekin lotuta dauden zenbait ekintza edo
gertaera antzekoak izango dira; esate baterako, oporretarako asmoak edo udako planak.
Gai horiei buruz inkesta egin dugu. Galdera hauek egin dizkiegu bi laguni:
1. Zein asmo duzu oporretarako?
2. Eguneko planak egitean pandemiak zerbait aldatuko du, esaterako, hondartzara joateko edo?
10 IDOIA URZAIZ. Nire izena Idoia da, 26 urte ditut eta tuterarra naiz. Lehenengo galderari erantzunez, bueno,
oporrak... uztailean eta abuztuan nik lan egingo dut eta irailean joango gara oporretara. Ez dakigu oraindik nora,
mendira edo hondartzara.
Bigarren galderari dagokionez, bai, planak egitean pandemiak eragina izango du. Hondartzara edo mendira
joatekotan, nahiz eta leku seguruak izan, segurtasun neurriak hartu beharko ditugu berdin-berdin.
15 JOSEBA MONEO. Ni Joseba naiz, 59 urte ditut eta Iruñean bizi naiz. Nire planak oporretarako? Ba, ez dakit. Gure
kasuan, adibidez, ez dut uste desberdintasun handirik egongo denik. Gu Errioxako herri txiki batera joaten gara
urtero. Iaz ere han egon ginen eta oso ongi. Herrian denok ezagunak gara eta pandemia oraindik dagoen arren,
han gehienek txertoa hartu dute. Eta, bueno, gero ikusiko dugu zenbat egunetan gelditu. Bestalde, niri ez zait
planak egitea gustatzen, nahiago ditut emazteak eta seme-alabek proposatutakoak.
20 Bigarren galderari dagokionez, guk oporrak Errioxako herri horretan pasatzen ditugu, eta hango planak
antzekoak 2 izaten dira beti: mendia goizean eta menditik etorri ondoren, arratsaldean, igerilekura. Orduan, nik
uste dut antzekoa izango dela, ez bada beste arazorik sortzen koronabirusaren kontuarekin.
HABE Ikasbil aldizkari digitala (MOLDATUA)
[ 1 ] sumatu: percibir, sentir; darse cuenta, notar.
[ 2 ] antzeko: semejante, parecido/a ("igualtsu").
B3. ATALA: Idazlana
B3.1. Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz. (4 puntu)
Idazlana egiterakoan kontuan hartu: gaiarekiko egokitasuna, ideien antolaketa eta koherentzia, aberastasuna eta zuzentasun gramatikala.

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B3.1. Idatzi testuari edota gaiari buruz gutxienez 150 hitz. (4 puntu)
Solución: Ereduzko idazlana: Udako oporrak urteko unerik gogokoenetakoak izaten dira gehienontzat. Ikasketek eta lanak eragindako nekea atzean uzteko, atseden hartzeko eta lagunekin zein familiarekin une atseginak partekatzeko aukera paregabea eskaintzen digute. Azken urteotan, ordea, koronabirusaren pandemiak gure eguneroko bizitza ez ezik, oporretako ohiturak ere nabarmen aldatu ditu. Testuan ikusten den bezala, Idoiak oraindik ez daki mendira ala hondartzara joango den, baina argi du segurtasun neurriak hartu beharko dituela. Josebak, aldiz, uste du bere oporrak iazkoaren antzekoak izango direla, Errioxako herri txikian gehienek txertoa hartu dutelako. Askok bidaia luzeak baztertu eta bertako turismoa aukeratu dugu. Gainera, nahiz eta leku seguruak izan edo txertoa hartuta egon, ezinbestekoa izan da prebentzio-neurriak errespetatzea. Nire ustez, pandemiak gauza sinpleak baloratzen irakatsi digu. Oporretan gozatzeko ez da ezinbestekoa urruneko herrialde batera joatea; inguruko naturaz, herri txikietako lasaitasunaz eta maite ditugun pertsonen konpainiaz gozatzea nahikoa da indarrak berritzeko. Nik neuk, adibidez, aurten ere familiarekin hondartzara joateko asmoa dut, eta jende gutxiago dagoen orduak aukeratuko ditugu. Laburbilduz, egoerak moldatzera behartu gaituen arren, oporren funtsak berdin jarraitzen du: deskonektatzea eta bizitzaz gozatzea.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2021 ›
Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2021