Ejercicio A3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Ordinaria (2021)
Enunciado
A3. ATALA
A aukera
Zer egin burutik kendu ezin duzun abesti hori ahazteko
1 Etengabe buruan entzuten duzun melodia inozoa behingoz ezabatzeko trukoak jarraian!
Denoi gertatu zaigu; irratian, telebistan ala kalean entzundako iragarki baten slogana, iraganeko kanturen bat ala gorroto
dugun melodia bat buruan iltzatu 1, eta bertatik kendu ezinik ibiltzen gara, sutan jarri arte. Baina, zergatik gertatzen zaigu
eta zer egin dezakegu melodia hori gure burutik ezabatzeko?
5 Fenomenoari earworms deitzen zaio, literalki, zizareak belarrietan; hain zuzen, sentsazio hori izaten dugu gorroto dugun
kantu bat etengabe buruan errepikatzen dugunean. Normalean, konposizio sinplea duten kantuak izaten dira, hain zuzen,
gure garunarentzat gogoratzeko errazak eta itsaskorrak direnak. Horregatik gogoratzen ditugu adibidez iragarkietako
melodiak; errazak eta itsaskorrak dira, eta askotan entzuten ditugu, buruan iltzatuta gelditu arte.
Dena den, fenomeno hau gehiagotan gertatzen zaigu estres eta antsietate egoeran gaudenean; azterketa baten aurrean,
10 lana gainezka dugunean, lo gutxi egin dugunean, urduri ala nekatuta gaudenean... orduan, inoiz baino gehiago agertzen dira
earworms delakoak. Izan ere, musikak gure emozioak esnatzen ditu; horregatik, gure garuna aktibatu egiten da abesti zehatz
bat entzuten dugunean, eta berdina gertatzen zaio abesti hori gogoratzen duenean.
Eta zer egin abestia burutik kentzeko?
Obsesio guztien antzera, bi bide ditugu arazoari aurre egiteko; arreta beste zerbaitetara bideratu ala gure garuna
15 gainkargatu. Lehen bidea aukeratuta beste abestiren bat entzun dezakegu, ala norbaitekin hitz egin, irratia ala telebista
piztu... beste soinu bati arreta zuzendu, buruko soinua ahazteko. Bigarren bidea erradikalagoa da, baina bere emaitzak eman
ditzake: burutik kendu ezinik dugun melodia hori behin eta berriro entzutean datza, garuna gainkargatu eta abestia behingoz
burutik ezabatu arte.
Badago hirugarren bide bat; garunak interesa du amaitu ez diren gauzekin, eta burutik kendu ezinik gabiltzan kantua
20 kasu hau izan daiteke. Hain zuzen abestiaren zatitxo bat etengabe errepikatzen badugu baina abestia osorik amaitzeko gai
ez bagara, izan daiteke gure buruak abestia osorik amaitzeko desioa izatea; hortaz, abestia goitik behera entzutea grina hori
asetzeko modua izan daiteke.
Ane Urrutikoetxea, Berria, 2020/11/24
(1) Iltzatu: iltzez josi.
A3.1- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez). [3 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
A3.1- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez).
Solución: Hona hemen iritzi kritiko baterako eredu bat: Denoi gertatu zaigu noizbait abesti edo melodia bat buruan iltzatuta geratzea eta egun osoan zehar hura ezin ezabatzea. Ane Urrutikoetxeak bere artikuluan azaltzen duen bezala, fenomeno honek oinarri psikologiko eta neurologiko argia du, eta sarritan estresarekin zein publizitatearen eraginarekin lotuta dago. Nire ustez, gai honek gaur egungo gizartearen kontsumo-ohiturei eta arreta-arazoei buruzko hausnarketa sakonago batera garamatza. Alde batetik, argi dago publizitateak eta musika-industriak mekanismo hauek nahita erabiltzen dituztela. Gaur egun, sortzen diren abesti komertzial asko algoritmoen eta «earworm» delakoen logikaren arabera ekoizten dira: doinu errepikakorrak, egitura soilak eta lelo itsaskorrak dituzte, entzulearen burmuinean ahalik eta aztarna sakonena uzteko helburuarekin. Horrela, musika arte edo adierazpide izatetik kontsumo-produktu azkar eta mendekotasun-sortzaile izatera igaro da kasu askotan. Bestetik, aipagarria da testuak estresaren inguruan egiten duen lotura. Etengabeko estimulazio digitalaren garaian bizi gara, non gure garunak nekez aurkitzen duen lasaitasuna. Nekatuta edo gainkargatuta gaudenean, gure buruak hutsuneak betetzeko edo ihesbide gisa erabiltzen ditu doinu hauek. Horrek agerian uzten du gure gizarteak isiltasunaren eta deskonexioaren beharra duela. Ondorio gisa, ezinbestekoa iruditzen zait gure inguruko estimuluak modu kontzienteagoan hautatzea. Buruan itsatsita geratzen zaizkigun doinuak gure garunaren funtzionamenduaren seinale diren arren, geure esku dago zarata horretatik aldentzea eta benetako lasaitasun mentala bilatzea.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2021 ›