Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2024

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Ordinaria (2024)

Enunciado

A aukera

ZAINDU ZURE GILTZA DIGITALAK

1 'Smishing', 'phishing', 'vishing', 'baiting'... Gure Internet zerbitzuen pasahitzak lapurtzen saiatzeko teknikak

ugariak izan arren, komeni da gogoan izatea gutako edozein eta edonon izan daitekeela halako baten biktima.

Halako lapurreten ondorioak oso ezberdinak dira batetik bestera. Gerta daiteke lapurrek gure sare sozial bateko

profilaren kontrola eskuratzea, adibidez. Edo, erabiltzaile eta pasahitz berak erabiltzen baditugu beti, gure sare

5 sozialen, posta elektronikoaren, banku elektronikoaren, laneko artxiboen eta abarren kontrol osoa lortzea. Esan

bezala, kontrol hori produktu jakin baten publizitatea egiteko aprobetxatuko dute; edo gure lagun, kontaktu

edota laneko bezeroei ere lapurtzen saiatzeko; gure artxiboak, batez ere lanekoak, "bahitu" 1 eta haien truke

dirua eskatzeko; edo, zuzenean, guk ordaindu beharko ditugun erosketak egiteko zein gure kreditu txarteletatik

edo banku kontuetatik dirua ateratzeko. Guretzat, gure lagunentzat eta gure bezeroentzat arrisku handia da hori.

10 Lapurreta horiek ekiditeko 2 tresnarik eraginkorrena sen 3 ona da. Ongi gorde behar ditugu gure pasahitzak. Nahiz

eta hamaika bider irakurri eta entzun dugun, komeni da errepikatzea: bankuek sekula ez digute pasahitza e-

postaz edo SMS bidez eskatuko. Bestalde, zure gogoko sare sozialean 'onegia egia izateko' moduko zozketa edo

sarien baten berri ikusten baduzu... zure datuak eskuratzeko amua 4 besterik ez da izango seguruenik.

Gure pasahitzekin ere komeni da zuhur 5 jokatzea. Lehenengo eta behin, ezer egin baino lehen, pentsatu apur bat

15 eta sekula 6 ez erabili 'abcde', 'qwertyuiop', '12345' eta antzeko pasahitzak. Honezkero 7, sistema gehienetan

eskatzen digute, arrazoiz eskatu ere, gure pasahitzek letra larriak eta xeheak, zenbakiak eta karaktere bereziak

nahastea. Ongi egin den pasahitz bat ez da erraz pirateatzen.

Zerbitzu bakoitzean pasahitz ezberdina erabiltzea ere komeni da. Aholku gisa, pasahitzak baino hobeto,

'pasaesaldiak' erabil ditzakezu, zailagoak direlako asmatzen, eta errazagoak gogoratzen. Baina esaldia erabiliz

20 gero ere, izan dadila ezberdina zerbitzu batetik bestera, zerbitzutik zerbitzura.

Azkenean, kontua erraza da: etxeko giltzak ez galtzeko kontuz ibiltzen garen moduan, gure giltza digitalak ere

behar bezala zaindu behar ditugu, hori egin ezean gure segurtasun digitala arriskuan egon baitaiteke.

Aizu! aldizkari digitala, 2022/11/22 (MOLDATUA)

(1) bahitu: secuestrar. (2) ekiditeko: para evitar. (3) sen: buen sentido; sen ona: sentido común. (4) amua: anzuelo. (5) zuhur: prudentemente, juiciosamente, sensatamente. (6) sekula: nunca; sekula ez: nunca. (7) Honezkero: Ya (en la actualidad), para este momento.

A1.1. Eman hitz hauen kasua eta numeroa:

1.

lapurrek (3. lerroa)

2.

bezeroei (7. lerroa)

3.

lagunentzat (9. lerroa)

4.

pasahitzen (14. lerroa)

5.

zerbitzura (20. lerroa)

Enunciado: Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2024

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

lapurrek (3. lerroa) - Kasua

Solución: Ergatiboa / Nork

lapurrek (3. lerroa) - Numeroa

Solución: Plurala

bezeroei (7. lerroa) - Kasua

Solución: Datiboa / Nori

bezeroei (7. lerroa) - Numeroa

Solución: Plurala

lagunentzat (9. lerroa) - Kasua

Solución: Destinatiboa / Norentzat

Las soluciones de los 5 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 · Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa