Problema 3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Ordinaria (2025)

Enunciado

Eraitsi ala ezer ez?

Pertsonalki, uste dut ni ere poztuko nintzatekeela Iruñeko Erorien Monumentua airean zartatzen ikusiko

banu. Hori gauza bat da, eta beste gauza bat, gainerako aukera guztiak, berez eta kategorikoki, txarrak direla

baieztatzea. Are, nonbaiten irakurri dudan bezala, sinatu berri den akordioa faxismoari aurre ez egitea dela salatzea.

Iruñeko Erorien Monumentua ez da Auschwitz. Ez da kontzentrazio esparru bat, ez da kartzela bat, ez da

5 epaitegi izandako eraikin bat. Ez da frankismoak bere praktikak garatzeko erabilitako espazio bat, ez. Faxistak —eta

haien krimenak— omentzeko eraikitako monumentu bat da. Eta garrantzitsua da azalpena, zeren eta horri helduta

ari dira hainbat lagun —eta literal diot lagun, kide eta adiskidetzat dauzkadalako asko— lehen kasuetan eraikinaren

birmoldatzea posible litzatekeela defendatzen, baina bigarrenean ez. Alegia, erabil dezakezula kartzela bat han

gertatu zena azaltzeko, baina omentze monumentu bat, ez. Eta nahiko nuke niretzako konbentzimendu bera, baina

10 tamalez, ez dut.

Zeren eta halako eraikin bati esanahi berri bat ematerik ez dagoela esatea edozer egiten duzula ere eraikin

horrek faxistak omentzen segituko duela esatea da. Bai? Sinbologia ezabatuta, kriptak eraitsita, kupula estalita,

faxistak omentzen jarraitu? Bai? Maravillas Lamberto izeneko zentro batek?

Militante antifrankisten etxeak izan dira gutako askorenak. Duintasunez iritsi zaigu borroka horren

15 transmisioa gurasoengandik. Baina, gaur egun, tamalez, belaunaldi horretakoak dira memoriaren mugimenduan

dabiltzan hamar kidetik bederatzi. Eta, hortaz, zentzuzkoa da pentsatzea, eraikina eraisteko momentuko plazera

pasatu eta gero, bizirik jarraituko duela han izan zenaren memoriak. Zer gertatzen da, ordea, gaur Iruñean jaioko den

haur horrekin? Zerk bermatuko du hogei urte barru bere hiriaren historia ezagutzea? Agian eraisketak bai, baina

interpretazio zentro bat eraikitzeak ere bai, dudarik ez.

20 Bai, esan dut, poztuko nintzatekeen monumentua eraitsi izan balitz, gustura egingo nukeen topa aitarekin.

Baina, gaur-gaurkoz, badakigu horretarako aski adostasunik ez zegoela. Eta eraitsi ala ezer ez posizioan pasatzen

dugun egun bakoitzeko, egun bat gehiago du eraikin horrek faxistak omentzeko.

Ander Perez Argote, Berria, 2024ko azaroaren 22a

3.- Eman testuko hitz hauen kasua eta numeroa, eta zehaztu falta diren numeroak: [1 puntu]

a)

gurasoengandik (15. lerroa)

b)

kidetik (16. lerroa) [«hamar kidetik bederatzi»]

c)

memoriak (17. lerroa) [«bizirik jarraituko duela izan zenaren memoriak»]

d)

hiriaren (18. lerroa)

Enunciado: Problema 3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

gurasoengandik (15): Kasua

Solución: Ablatiboa (biziduna)

gurasoengandik (15): Testuko numeroa

Solución: Plurala

gurasoengandik (15): Falta diren numeroak

Solución: Singularra: gurasoarengandik / Mugagabea: gurasorengandik

kidetik (16): Kasua

Solución: Ablatiboa

kidetik (16): Testuko numeroa

Solución: Mugagabea

kidetik (16): Falta diren numeroak

Solución: Singularra: kidetik (biziduna: kidearengandik) / Plurala: kideetatik (biziduna: kideengandik)

Las soluciones de los 6 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio 1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa