Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2024

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Ordinaria (2024)

Enunciado

IBILGAILU ELEKTRIKOAK, ETORKIZUNEKO GARRAIOA

1 Ibilgailu elektrikoek indarra hartu dute azken urteotan. Sortu, XIX. mendean sortu ziren, baina XXI. mendera

arte motordun ibilgailuetan gasolina eta gasolioa izan dira nagusi. Orain, ordea, ibilgailu elektrikoen erabilera

areagotu egin da; batetik, erregaien prezioa igo egin delako, eta, bestetik, ingurumena babestu nahi delako.

Lau gurpileko ibilgailuetan hazkundea 1 sumatu da; hala ere, bi gurpilekoetan ez da gutxiago izan: bizikletak

5 edo patineteak, esate baterako, asko ugaritu dira. Batez ere hiriburuetan antzeman da igoera hori, eta eskaera

ikusirik, Donostian, Bilbon eta Iruñean bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoak martxan dira aspalditik.

Bizikleta elektrikoei esker, hiriko edozein txokotara irits daitezke hiritarrak. Hala dio Josu Nabarnizek,

bizikletaz lanera joaten den donostiarrak: “Nahiz eta erabiltzailea adinekoa izan eta egoera fisikoa ona ez izan,

bizikleta elektrikoarekin urrutien dauden auzoetara eta leku aldapatsuetara iristeko gai da edonor. Hain justu,

10 aldapak gora saihesteko 2 erabiltzen da gehien bizikleta elektrikoa”.

“Nik, esaterako –jarraitu du Nabarnizek–, bizikleta Groseko geltokian hartzen dut, Katalunia plazan dagoen

geltokian. Handik Antiguora etortzen naiz, bidegorria erabiliz. Kontxatik etortzea atsegin dut, pasealeku ederra

da lanera joan zein bueltatzeko. DBizi 3 zerbitzua niretzat oso erosoa da; izan ere, ez dut autobusaren ordutegiaz

edota autoa aparkatzeaz arduratu behar. Gainera, hiritar guztiek dute geltokiren bat etxetik gertu”.

15 Bizikleta elektrikoaren erabilera batez ere hirietan antzeman da, baina ibilgailu elektrikoen areagotzea

orokorra da. Klima-aldaketak erakutsi du etorkizuneko mugikortasuna 4 ibilgailu elektrikoen bidetik datorrela.

Energia % 100 berriztagarria 5 da, CO2 isurpenik 6 gabe eta zaratarik gabe. Ibilgailu elektrikoak kargatzea, gainera,

gasolioa botatzea baino merkeagoa da, eta mantenu aldetik behar gutxiago dituzte.

Etorkizuna hortik datorrela ikusita, sektorea oso azkar ari da aurrera egiten. Ibilgailu elektrikoen autonomia

20 gero eta handiagoa da, eta kargaguneen sarea gero eta hedatuago dago.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/11/2 (MOLDATUA)

(1) hazkundea: crecimiento. (2) saihesteko: para evitar. (3) Dbizi: servicio público de bicicletas de Donostia. (4) mugikortasuna: movilidad. (5) berriztagarri: renovable. (6) isurpen: emisión.

B1.1. Eman hitz hauen kasua eta numeroa (parentesi artean zein lerrotan dagoen adierazten da):

Hitza

Kasua

Numeroa

ibilgailuetan (2)

erregaien (3)

elektrikoei (4)

txokotara (4)

elektrikoarekin (9)

kontxatik (12)

Enunciado: Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2024

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

ibilgailuetan (2) - Kasua:

Solución: Inesiboa

ibilgailuetan (2) - Numeroa:

Solución: Plurala

erregaien (3) - Kasua:

Solución: Genitiboa

erregaien (3) - Numeroa:

Solución: Plurala

elektrikoei (4) - Kasua:

Solución: Datiboa

elektrikoei (4) - Numeroa:

Solución: Plurala

Las soluciones de los 6 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024 · Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa