Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2023

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Extraordinaria (2023)

Enunciado

A aukera

Artisau-garagardoaren pizkundea

1 Gure aitona-amonek egiten zuten bezala, prozesu naturalak erabiliz, garagardoa egiteko joera asko handitu da

azken urteetan. Artisau 1 garagardoekiko zaletasuna hazi 2 egin da; Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, hogei

ekoizle baino gehiago daude jada 3 eta Nafarroan ekoizleen kopurua gora doa. Merkatua zabaltzen ari da.

Nahiz eta artisau-garagardoak gure artean ezohikoak 4 ziren, arrunt 5 izatera pasatu dira hamarkada eskasean.

5 Ingalaterran edo Estatu Batuetan norberak garagardoa egitea edo garagardo-fabrika txikiak topatzea ohikoa

bada ere, Euskal Herrian industrialak nagusitu dira luzaroan. Baina aipatutako herrialdeetatik oraindik urruti

gauden arren, artisau-garagardoak indarra hartzen hasiak dira. Nafarroan, Iparraldean eta Euskal Autonomia

Erkidegoan hiru dozena enpresa ekoizle 6 daude eta 300 bat garagardo-errezeta berri sortu dituzte. 2014an

indarrak batu eta Garagardogileen Elkartea ere sortu zuten, baita kalitate eta jatorri bereizgarri 7 den marka ere.

10 Ura, maltak, lupuluak eta legamia 8 besterik ez da behar garagardoa egiteko. Horiekin jokatuz, zapore eta usain

desberdinak lor daitezke. Artisau-garagardoei ez diete gehigarririk edota kontserbagarririk gehitzen, ez dituzte

pasteurizatzen; industrialak, aldiz, bai. Prozesuan ere badira desberdintasunak: adibidez, sedimentuak kentzeko

ez da kimikorik erabiltzen, zeren eta eskuz edo galbahe 9 batetik pasatuz kentzen baitizkiete. Gainera, hartzidura 10

bat baino gehiago egiten diete gas naturala sortzeko, eta industrialetan, berriz, gehitu egiten zaie gas hori.

15 Diferentzia gehiago ere izaten dituzte ekoizlearen edo edariaren arabera. Orokorrean, 5-7 alkohol-gradukoak

dira, eta, lupulu 11 gehiago dutenez, garratzagoak. Horrela egindako garagardoak hobeak direla esan ohi da.

Merkatua poliki-poliki handitzen doa, eskaria hazi den neurrian eskaintza zabaltzen joan da. Gaur egun, ia

edozein tabernatan edo supermerkatutan dituzte artisau-garagardoak.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021-10-29 (MOLDATUA)

(1) Artisau: artesano/a. (2) hazi: crecer. (3) jada: ya. (4) ezohikoak: inusuales, inhabituales. (5) arrunt: normal. (6) ekoizle: productor/a. (7) distintivo/a, característica. (8) legamia: levadura. (9) galbahe: filtro, cedazo, tamiz. (10) hartzidura: fermentación. (11) lupulu: lúpulo, ingrediente para elaborar cerveza.

A1.1.- Eman hitz hauen kasua eta numeroa (1 puntu):

1.

urteetan (2. lerroa):

2.

ekoizleen (3. lerroa):

3.

herrialdeetatik (6. lerroa):

4.

garagardoei (11. lerroa):

5.

kimikorik (13. lerroa):

Enunciado: Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

«urteetan» (2): Kasua

Solución: Inesiboa

«urteetan» (2): Numeroa

Solución: Plurala

«ekoizleen» (3): Kasua

Solución: Genitiboa / Norena

«ekoizleen» (3): Numeroa

Solución: Plurala

«herrialdeetatik» (6): Kasua

Solución: Ablatiboa / Nondik

Las soluciones de los 5 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024 · Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa