Problema 3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2025

Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Extraordinaria (2025)

Enunciado

Justizia klimatikoa

Inork ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiok paira

dezagun: zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfeziorik ez zidaten eragin Los

Angeleseko suteek, baina justizia sentimendu bat, haatik, bai. Amamaren “pobre ala aberats, hiltzeko garaian denak

berdinak gara” erranaz oroitu nintzen. Noizbait baieztapen berarekin hitz egin nahiko nuke klima aldaketaz ere: etorri

5 behar badu etor dadila denontzat.

Suak kiskali zituen Hidden Hills, Pacific Palisades, Beverly Hills... Ultra-aberatsen mundu itxi eta mugatura

sartu zitzaien sua. Milioiak ketan, eta suhiltzaile konpainia pribatuei deika aberatsak. “Pacific Palisadeseko etxea

babesteko suhiltzaile pribatuak badauzka norbaitek? Behar gorrian gaude, inguruko etxe guztiak kiskaltzen ari dira.

Edozein prezio ordaintzeko prest. Milesker” mezua zabaldu zuen ultra-aberats batek, desesperazioz, munduko

10 aberatsena den Elon Musken sare sozialean. Dirua trukean, norbere interesen alde. Beti. Aberatsen gaitza.

1.300 milioi herritarren heina kontsumitzen dute munduko 50 aberatsenek. 50 horiek bezainbat

kontsumituko bagenu guztiok, orduan, bi egunetan gaindituko genuke karbono-aurrekontua –beroketa maila

bizigarrian mantentzeko, gizateriak isuri dezakeen karbono kantitatea–. Bi egun. Herritar ohiko batek 834 urte

beharko lituzke Elon Musken urte bakarreko kutsadura eragiteko –5.437 urte pobre batek–. Oxfam-en datuak dira.

15 Suak berdin-berdin kiskali zituen, duela hilabete, Mayotteko txabola-auzoak. Paradisukoa izanik ere, irla

hartan ez dute enegarren etxebizitzarik aberatsek. Mayotten, %77 dira pobreziaren langaren pean. Aterpeen %38

txabolak dira. Bertako herritarren herena papergabea da. Miseria hori Frantziako Estatuaren zigilupean, 1841ean

kolonizatu zituelako. Aurreko abenduko zikloiak zenbat hil zituen ez dakigu eta ez dugu sekulan jakinen. Berdin

zaigulako. “Milaka” edo “dozenaka mila” direla badakigu, baina ofizialki “39” dira. 39 horiek, erroldatuak izanen ziren,

20 frantziar herritartasunekoak. Besteak papergabeak, baliogabeak.

Horregatik justizia (klimatikoaren) usaina hartu diet Los Angeleseko suteei.

Jenofa Berhokoirigoin, Argia, 2025eko urtarrilaren 13a

3.- Eman testuko hitz hauen kasua eta numeroa, eta zehaztu falta diren numeroak (puntu 1): amamaren (3), suak (6), ketan (7), pribatuei (7).

a)

amamaren (3)

b)

suak (6)

c)

ketan (7)

d)

pribatuei (7)

Enunciado: Problema 3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2025

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

amamaren (3) - Kasua

Solución: Genitiboa (Noren)

amamaren (3) - Testuko numeroa

Solución: Singularra

amamaren (3) - Falta diren numeroak

Solución: Plurala: amamen / Mugagabea: amamaren

suak (6) - Kasua

Solución: Ergatiboa (Nork)

suak (6) - Testuko numeroa

Solución: Singularra

suak (6) - Falta diren numeroak

Solución: Plurala: suek / Mugagabea: suk

Las soluciones de los 6 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio 1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio 1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2025 ›

Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa