Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2024
Tema: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Del examen Extraordinaria (2024)
Enunciado
A aukera
HIRITIK IHESI
1 Baserriko lanen gogortasuna atzean utzi eta hiriguneetara ihesi joan ziren gure aurreko
belaunaldietakoak 1. Azken boladan, ordea, kontrako joera hazten ari da gazteen artean: gero eta gehiago dira
hirietatik herri txikietara doazenak.
Barakaldo jaioterri eta Gasteiz bizitoki izan du azken urteetan Maitane García ingeniariak. Duela sei bat
5 hilabete erosi zuen baserri bat Aramaion, bikotekidearekin batera. Herriak 1.500 biztanle inguru ditu, eta oso
gustukoa dutelako joan dira bertara, baita bien lantokitik gertu dagoelako ere.
Landa-eremuko 2 bizitza aspalditik amesten zuen 29 urteko gazteak. Gogoratu duenez, “aititak 3 beti izan
du baratzea eta txikitako oroitzapen oso politak ditut berarekin bertan. Beti gustatu izan zait”. Mutil-laguna
gereñutarra du, eta hasiera batean haren gurasoen soroan ibili ziren barazkiak landatzen. Horrela ohartu ziren
10 nekazaritza “pasioa” zutela eta, etorkizunean, lursaila 4 zuen etxe batean bizi nahi zutela.
Herrietara itzultzea, era berean, onuragarria da biztanleak galtzen ari ziren udalerri txiki askorentzat.
Pozarren hartu dituzte bizilagun berriak Aramaion, edo hala iruditzen zaio behintzat Garciari: “Gazteak izanda,
herria berpiztuko dugula dirudi, batez ere umeekin. Hurrengo belaunaldiak etorriko direla ikusten dute eta horrek
bizipoza emango diola herriari”. Etorkizunean guraso badira, lana eta familia uztartzea 5 hirian baino errazagoa
15 izan daitekeela uste du. Badaki senideak gertu izan gabe zaila dela, horregatik espero du auzokideekin
harremanak sendotzea eta lagunekin “tribu moduko bat” osatzea umeen zaintzan elkarri laguntzeko.
Orain arte alde ona soilik ezagutu du, baina ez du uste hartutako erabakiaz damutuko 6 denik. “Paradisuan
bizi naiz. Natura oso gertu daukat, loretxoak hazten ikusten ditut, koloreak aldatzen.... Toki berean bizi zaren
arren, dena etengabe aldatzen ari da. Hori hiri batean ez duzu ikusten”.
HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021/05/21 (MOLDATUA)
(1) belaunaldi: generación. (2) Landa-eremu: zona rural. (3) aitita: abuelo. (4) lursail: terreno, parcela, trozo de tierra. (5) uztartu: conciliar. (6) damutu: arrepentirse.
A1.1.- Eman hitz hauen kasua eta numeroa: Baserriko (1), hiriguneetara (1), gazteen (2), auzokideekin (15), loretxoak (18). [1 puntu]
Hitza
Kasua
Numeroa

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
Baserriko: kasua
Solución: Lekuzko genitiboa / nongoa
Baserriko: numeroa
Solución: Singularra
hiriguneetara: kasua
Solución: Adlatiboa / nora
hiriguneetara: numeroa
Solución: Plurala
gazteen: kasua
Solución: Genitiboa / noren
Las soluciones de los 5 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Problema 3 · Ordinaria (Modelo D) 2025 · Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›
Más ejercicios de Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa
- Ejercicio A2.1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2026
- Ejercicio 1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 3 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio 1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2025
- Problema 3 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023