Ejercicio A.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2026
Tema: Comprensión lectora · Del examen Ordinaria (2026)
Enunciado
Ama-hizkuntza medikuntzan
Gipuzkoako emergentzietako zentro koordinatzailera deia iritsi da: “auto batek gizonezko bat harrapatu du, laguntza bidali lehenbailehen, mesedez”. Anbulantzia medikalizatua ziztu bizian iritsi da lekura. Gizonezkoa hil ala bizi dago, eta medikuak tratamendua jarri nahi dio. Orduan, galdera: “Alergiarik baduzu?”. Pazientearen erantzuna: “Ni ez naiz Aljeriakoa, marokoarra baizik”. Medikuak eta pazienteak ez dute elkar ulertzen, eta ezin da bete medikuntzako oinarrietako bat; alegia, pazientearen eta medikuaren arteko komunikazioa. Beraz, arriskuan jartzen da pazientearen ongizatea.
Medikuntzako ikasleoi hasieratik bukaerara arte errepikatzen digute historia klinikoa behar bezala betetzearen garrantzia, aurrekariak, tratamendua eta uneko gaixotasuna ondo bilduz, gerora pazienteari diagnostiko egokia egiteko eta tratamendu aproposa jartzeko.
Horretaz gain, osasun-langile guztien eginkizuna izan beharko litzateke egoera zaurgarrian dagoen pazientearekin ahalik eta hobekien komunikatzeko baliabideak izatea. Nola beteko du medikuak bere eginkizuna modu egokian, pazientearekin komunikatu gabe? Gaur egun, denon eskubidea da kalitatezko osasun-arreta jasotzea, eta, horretarako, ezinbestekoa da osasun-langileekin komunikazio egokia izatea, hau da, ahal dela norberaren ama-hizkuntzan artatua izatea. Izan ere, solaskideak dioskuna ulertzen ez dugunean, interpretatu egiten dugu egoera, eta interpretazioa tartean denean, medikuntzan batez ere, okertu egiten gara.
Egoera hori ez dugu euskaldunok bakarrik bizi. Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak aitortu egiten du ingurune klinikoan pazienteek bizi duten egoera berezia eta askotan zaurgarria, eta argi eta garbi uzten du egoera horren aurrean osasun-langileek ezinbestean kontuan hartu behar dutela pazienteen ama-hizkuntza.
Osasun-langile guztiek, etengabeko prestakuntzaren bidez, pazientearekin hobeto komunikatzeko tresnak eskuratu beharko lituzkete, eta ezinbestekoa da prestakuntza horren barruan ama-hizkuntzaren ezagutza ere sartzea. Horren harira, gomendagarria litzateke gure osasun-sistemara kanpotik datozen langileei harrera berezia egitea eta, Euskal Herriko osasun-sistemak dituen ezaugarriak azaltzeaz gain, gure hizkuntzaren berezitasunak, beharrak eta ezaugarriak ere ezagutaraztea. Kalitatezko osasun-arreta jasotzeko, guztiz beharrezkoa eta ezinbestekoa da bakoitzaren ama-hizkuntzan artatua izatea.
Ruth Salaberria
Elhuyar Zientzia
(moldatua)
A.1. ULERMENARI BURUZKO GALDERAK
Erantzun labur ondoren dituzun galderei:
a)
Zein da testuaren hasieran deskribatutako egoeraren arrisku nagusia?
b)
Zergatik dio egileak komunikazio egokia ezinbestekoa dela medikuntzan?
c)
Nola lotzen du egileak ama-hizkuntzan artatzearen beharra pazientearen eskubideekin?
d)
Zer proposatzen du egileak osasun-langileen komunikazio-gaitasuna areagotzeko?

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
a) Zein da testuaren hasieran deskribatutako egoeraren arrisku nagusia?
Solución: Medikuntzaren oinarrietako bat ezin betetzea: medikuak eta pazienteak elkarrekin komunikatzea lortzea, eta pazientearen ongizatea arriskuan jartzea.
b) Zergatik dio egileak komunikazio egokia ezinbestekoa dela medikuntzan?
Solución: Medikuak bere betebeharra egoki bete ahal izateko (historia klinikoa osatu, diagnostiko egokia egin eta tratamendu aproposa jartzeko).
c) Nola lotzen du egileak ama-hizkuntzan artatzearen beharra pazientearen eskubideekin?
Solución: Kalitatezko osasun-arreta jasotzea denon eskubidea da, eta horrek osasun-langileekin komunikazio egokia izatea eskatzen du, ahal dela pazientearen ama-hizkuntza erabilita (Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak ere aitortzen du ingurune klinikoan kontuan hartu beharrekoa dela).
d) Zer proposatzen du egileak osasun-langileen komunikazio-gaitasuna areagotzeko?
Solución: Etengabeko prestakuntza, pazientearen ama-hizkuntzaren ezagutza barne biltzen duena (eta kanpotik datozen langileei harrera berezia egitea, gure hizkuntzaren berezitasunak ezagutaraziz).
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A.1 · Extraordinaria 2026 · Ejercicio A.1 · Extraordinaria 2025 ›
Más ejercicios de Comprensión lectora
- Ejercicio A.1 · Extraordinaria 2026
- Ejercicio A.1 · Extraordinaria 2025
- Ejercicio A.1 · Ordinaria 2025
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.1.2 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2022