Ejercicio A.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2022

Tema: Comprensión lectora · Del examen Extraordinaria (2022)

Enunciado

Itzulera baten historia

Itzulera baten historia titulua eman zion Martin Ugaldek Venezuelatik Euskal Herrira itzultzeko erabakiaren kontakizunari.

Itzulera etxera, aberrira, Edenera, lehenera, haurtzarora, ama-hizkuntzara, iturrietara... Idazlea hara eta hona ibili da bizitzako baso urrunetan, baina ez zaio han-hemen ogi apurrak botatzea ahaztu. Ez galtzeko, nondik eta nola itzuli jakiteko, seinaleak identifikatzen jakin behar.

Erbeste luzea bizitzen ari da idazlea, baina ez du itzulera baztertzen. Erosoa egiten ari zaio bizitza, gero eta erosoagoa, fortunak ez dio bizkarra erakutsi, aitzitik baizik, baina idazleak memoria lantzen eta seinaleei hautsa kentzen segitzen du, ogi apurrak botatzen ditu bidean, ez du jatorriarekin lotzen duen soka eteten.

Irakurketen, gutunen oroitzapenen ogi apurrei esker, idazlea lotuta dago jaioterriarekin, oroiminak ama-hizkuntzaren sustraietan dauka finkatuta aingura nagusia. Ez da, ordea, aski, eta itzultzen diren guztien tragedia bera biziko du Ugaldek ere: bazekien ez zituela alde egin zuen garaiko giroa, herria, hizkuntza, idealak aurkituko; aurrez zekien ez zuela behin atzean utzi zuena utzitako moduan aurkituko.

Sorpresa ez dio, bada, aldaketak eragin, aldaketak hartutako bideak baizik. Ez da amestu zuen bezalakoa gertatu, Euskal Herriak hartu duen norabidea ez da bere gustukoa. Handiegia da espero zuenaren eta ikusten ari denaren arteko kontrastea. Itzuleraren ontziak ez du gogobeteko portura ekarri eta Ugaldek garbi ikusi du gertatu dena: urrun zegoen bitartean denbora ez da gelditu, bere lana egiten segitu du. Aspaldi utzi zuen portu maitea denboraren haizeek aldatu egin dute, ez da jada bere itxaropenak amesten zuen babesleku hura.

Ugalde ez zen, ordea, otzandu. Besteak beste, hori ere zor diogu.

<div class=

A.1.2. ULERMENA (2 puntu)

Erantzun, zeure hitzekin, galdera hauei:

1.

2.

3.

4.

Enunciado: Ejercicio A.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2022

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

1. Baso urrunez, haietan ez galtzeaz, eta ogi apurrez ari da testua: non daude baso horiek, eta zer dira benetan ogi apurrak?

Solución: Baso urrunak erbestea dira (Venezuela), eta ogi apurrak jaioterrira itzultzeko bidea ez galtzeko baliatu dituen loturak, oroitzapenak, gutunak, irakurketak eta ama-hizkuntza dira.

2. M. Ugalde nola egon da jaioterriari atxikita erbestealdian?

Solución: Memoria landuz eta seinaleei hautsa kenduz, irakurketen, gutunen eta oroitzapenen bidez, eta batez ere ama-hizkuntzaren sustraietan ainguratuta.

3. Itzuli denean, zerbait ez du gustuko idazleak. Zer, eta zergatik?

Solución: Euskal Herriak hartu duen norabidea eta gertatu diren aldaketak ez zaizkio gustatu, espero zuenaren eta ikusi duenaren arteko kontrastea handiegia delako (denborak dena aldatu du eta ez da berak amestutako babeslekua).

4. Euskaldunok zertan gaude zorretan erbestean egon den idazlearekin?

Solución: Egoera berriaren aurrean otzandu ez izana, etsi ez izana eta herriaren nahiz euskararen alde lanean tinko jarraitu izana.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2022 · Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2022 ›

Más ejercicios de Comprensión lectora