Ejercicio A.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2022

Tema: Comprensión lectora · Del examen Extraordinaria (2022)

Enunciado

Itzulera baten historia

Itzulera baten historia titulua eman zion Martin Ugaldek Venezuelatik Euskal Herrira itzultzeko erabakiaren kontakizunari.

Itzulera etxera, aberrira, Edenera, lehenera, haurtzarora, ama-hizkuntzara, iturrietara... Idazlea hara eta hona ibili da bizitzako baso urrunetan, baina ez zaio han-hemen ogi apurrak botatzea ahaztu. Ez galtzeko, nondik eta nola itzuli jakiteko, seinaleak identifikatzen jakin behar.

Erbeste luzea bizitzen ari da idazlea, baina ez du itzulera baztertzen. Erosoa egiten ari zaio bizitza, gero eta erosoagoa, fortunak ez dio bizkarra erakutsi, aitzitik baizik, baina idazleak memoria lantzen eta seinaleei hautsa kentzen segitzen du, ogi apurrak botatzen ditu bidean, ez du jatorriarekin lotzen duen soka eteten.

Irakurketen, gutunen oroitzapenen ogi apurrei esker, idazlea lotuta dago jaioterriarekin, oroiminak ama-hizkuntzaren sustraietan dauka finkatuta aingura nagusia. Ez da, ordea, aski, eta itzultzen diren guztien tragedia bera biziko du Ugaldek ere: bazekien ez zituela alde egin zuen garaiko giroa, herria, hizkuntza, idealak aurkituko; aurrez zekien ez zuela behin atzean utzi zuena utzitako moduan aurkituko.

Sorpresa ez dio, bada, aldaketak eragin, aldaketak hartutako bideak baizik. Ez da amestu zuen bezalakoa gertatu, Euskal Herriak hartu duen norabidea ez da bere gustukoa. Handiegia da espero zuenaren eta ikusten ari denaren arteko kontrastea. Itzuleraren ontziak ez du gogobeteko portura ekarri eta Ugaldek garbi ikusi du gertatu dena: urrun zegoen bitartean denbora ez da gelditu, bere lana egiten segitu du. Aspaldi utzi zuen portu maitea denboraren haizeek aldatu egin dute, ez da jada bere itxaropenak amesten zuen babesleku hura.

Ugalde ez zen, ordea, otzandu. Besteak beste, hori ere zor diogu.

<div class=

A.1.1. ULERMENA (2 puntu)

Aukeratu erantzun egokiena.

Enunciado: Ejercicio A.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2022

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

1. Testuaren arabera,...

Solución: c) jaiorerritik urrun ibili da Ugalde idazlea, jaioterria ahaztu gabe.

2. Testuak dioenaren arabera,...

Solución: c) jaioterrian utzitako gauzez oroitzen da idazlea.

3. Testuaren arabera,...

Solución: b) idazleak ez du hautsi nahi izan jaioterriarekiko lotura.

4. Testuak dioenaren arabera,...

Solución: d) garrantzitsua da idazlearentzat euskararekiko lotura.

5. Testuaren arabera, baieztapen hauetatik zein EZ da egia?

Solución: b) Aldaketak gertatu izanak ezustekoa eman dio M. Ugalderi.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.1.2 · Ordinaria 2024 · Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2022 ›

Más ejercicios de Comprensión lectora