Ejercicio A.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025

Tema: Comprensión lectora · Del examen Extraordinaria (2025)

Enunciado

A.1 ULERMENARI BURUZKO GALDERAK (2 puntu)

Aukeratu erantzun egokiena. Nahikoa da erantzun-orrian zenbakia eta letra adieraztea.

Denbora opari

Ez du jatorri ospetsua oraintxe adieraziko dudan aipuak. Ez dator ez filosofo greziarrengandik, ez atzoko idazle unibertsal horietako batengandik. Haizeak eraman zuena filmetik dator. Han, hasieran azaltzen da honako esaldia: «bizitza denboraz egina dago» edo «denbora da bizitzaren osagai nagusia» edo «bizitza denbora da». Ez naiz itzultzaile.

Niri behintzat asko kostatu zait denbora bizitza dela ulertzea, edo bizitza denbora dela. Baina ikasi dut eta, batzuetan, neure buruari esaten diot halakoari denbora oparituko diodala, besteari esan gabe, baina jakinda denbora gehiago dudala honezkero atzetik aurretik baino. Arratsalde bat, adibidez, edo paseo txiki bat emanez norbaiti konpainia eskainiz.

Noski, norbaiti opari bat erosten diozunean, nire kasuan behintzat, denboraren eta lanaren truke irabazitakotik dator dirua, ez zerutik, ez inolako herentziatatik. Beraz, beti dago denbora opari baten azpian. Baina batzuetan zuzenean denbora da oparia eta daramagun bizimodu zoro honetan, sarritan beste zerbaiti edo norbaiti kendutako denbora da halakoari eskaintzen dioguna.

Horregatik ere miresten ditut esparru desberdinetan borondatezko lana egiten dutenak, bizitzaren zati bat eskaintzen diotelako helburu horri eta, gainera, galdetzen badiezu, beti esango dizute emandakoa baino gehiago jasotzen dutela.

Eskuzabaltasun horrek distira handiagoa du, jakin badakigulako ez dakigula, kasu gehienetan, zenbat denbora dugun aurretik. Azken batean, pertsonak bitan bana daitezke denbora oinarri hartuta: denbora sobran dutenak eta aski denborarik ez dutenak, denborarekin zer egin ez dakitenak eta nahi adina denbora ez dutenak.

Duela gutxi hurbileko bati galdetu nion zer opari nahi zuen Eguberrietarako, eta segundo baten buruan erantzun zidan denbora nahi zuela, besterik ez. Denbora, ordea, ez dago salgai.

Arantxa Urretabizkaia

El Correo

(moldatua)

1.

Egileak...

2.

Idazleak dioenaren arabera,...

3.

Testuaren arabera,...

4.

Idazlearen esanetan,...

5.

Testuaren arabera,...

Enunciado: Ejercicio A.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2025

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

1. Egileak...

Solución: c) Film batean esaten den esaldi baten bidez hasten du testua.

2. Idazleak dioenaren arabera,...

Solución: d) Asko kostata bada ere, ulertu du bizitza denbora dela.

3. Testuaren arabera,...

Solución: a) Arratsaldea inorekin pasatzea bada denbora oparitzeko modu bat.

4. Idazlearen esanetan,...

Solución: b) Denbora zuzenean oparitzen ez denean ere, denbora dago, besteak beste, egiten diren oparien azpian.

5. Testuaren arabera,...

Solución: a) Borondatezko lana egiten duen jendeak dio ematen duena baino gehiago jasotzen duela.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.1 · Ordinaria 2026 · Ejercicio A.1 · Ordinaria 2025 ›

Más ejercicios de Comprensión lectora