Ejercicio A.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2024

Tema: Comprensión lectora · Del examen Ordinaria (2024)

Enunciado

TXAKURREKIN

Txakurzale naiz, baina ez etxean edukizale. Neure denboran, harreman kontraesankorrak izan ditut txakurrekin. Umetan, herrian, kalea partekatzen genuen haiekin. Harria lurretik hartzeko keinua egin, eta ihes egiten zuten. Elkarren kodeak ongi genekizkien. Txakur ezezagunekin, kontuz, zertarako zeuden antzeman arte. Katekoak amorrarazten ere ibiltzen ginen. Behin, batek katea eten eta bi letaginak sartu zizkion izterrean Inaziori; ez zion ezer gehiago egin. Mutila zuri-zuri geratu zen, kordea galtzeko zorian. Besteok ere zuri-zuri. Txakurra, bere txokora. Broma gutxi harekin.

Gero, nerabezaroan eta unibertsitate garaian txakurrekiko kontaktua galdu, eta txakurren ukitua hozkia ematen hasi zitzaidan. Berdin zen txakur txiki zein handi. Ondoan esertzen bazitzaidan edo hanka miazkatzen bazidan, hozkia, izerdi hotza ateratzeraino. Harik eta, familia osatu, eta etxean bat hartu genuen arte. Menditik jaitsi zen gaixoa, norbaitek abandonatuta. Gure umeek, ikusi orduko, jana eskaini, ukitu, mimoak egin, eta, zer egingo zuen ba txakurrak, gurekin geratu. Neuk proposatu nuen izena: Papik; Anthony Quinn protagonista zen eskimalen film batean entzuna nuen izen hori, eta umeei gustatu. Halaxe bizi izan zen gurekin txakurtxoa. Jostalaria eta akrobata ere bazen: gure semeak parapetoak jartzen zizkion, ea noraino egiten zuen jauzi, eta probatu egiten zuen ea nola irteten zen ataka estuetatik. Niri, berriz, gaur ukitu, bihar eutsi, hozkia joan egin zitzaidan, eta, harekin batera, beste edonoren txakurrekikoa ere bai.

Ausarta zen gure Papik. Ausartegia. Bera baino askoz handiagoak ziren txakurrak uxatzen zituen. Harik eta batek aurre egin zion arte.

Txakurrekin eta katuekin gizakiok gure senezko mundu emozionala ateratzen omen dugu; berdin zaldiekin, izurdeekin eta beste animalia motekin. Baita gure patologiak ere, ordea. Txakurrak eta katuak terapeutikoak dira, konpainia egiten digute. Gure izaeraren alde ezkutu asko azaleratzen dizkigute, eta ez guztiak onak. Umeek ere halaxe egiten digute. Etxerako hezitako animaliak beren mundutik atera egin ditugu, nolabait humanizatu, desnaturalizatu. Hor ere neurriak eta neurriak daude, noski. Bada jendea txakurrak pertsonak baino gehiago maite dituena; ba, espeziez aldatu beharko luke; errobotizatuz goazenez gero, laster izango dugu aukera itxuraldatzeko. Batzuen zaunkak entzunda, bidean goaz inondik ere.

Egokiera izanez gero, espeziez aldatzeko tentazioari eusten kosta egingo litzaidake neuri ere; aukeran, txakur baino nahiago txori.

Juan Kruz Igerabide

(Ura saltoka. Alberdania. Moldatua)

A.1.1. ULERMENA (2 puntu)

Aukeratu erantzun egokiena. Aski da erantzun-orrian zenbakia eta letra jartzea.

Enunciado: Ejercicio A.1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2024

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

1. Testuak dioenaren arabera, ...

Solución: b) ...Inazio zurbildu egin zen eta ia kordea galdu zuen, zakurrak haginka egin eta gero.

2. Testuak dioenaren arabera,

Solución: a) ...harreman gazi-gozoak izan ditu idazleak txakurrekin bere bizitzan zehar.

3. Baieztapen hauetatik, testuaren arabera, zein da egia?

Solución: d) Jabeak bakarrik utzitako txakur bat adoptatu zuten idazlearen etxean.

4. Baieztapen hauetatik, testuaren arabera, zein da egia?

Solución: b) Zaldi eta izurdeekiko kontaktuan, pertsonen alde onak eta txarrak agertzen dira, umeekiko kontaktuan bezala.

5. Testuak dioenaren arabera,...

Solución: c) ...pertsona batzuek animaliak maiteago dituzte beren espeziekoak baino.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2024 · Ejercicio A.1.2 · Ordinaria 2024 ›

Más ejercicios de Comprensión lectora