Ejercicio A.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026
Tema: Comprensión lectora · Del examen Extraordinaria (2026)
Enunciado
Ez
Asko kostatzen zait ez esatea. Laneko proposamenen bat iristen zaidan aldiro, baietz esaten dut. Dena onartzen dut ezetz esaten ez dakidalako eta gero larri ibiltzen naiz denera iristeko. Estresa, frustrazioa eta nekea eragiten dizkit ezetz esan ezinak, eta, hala eta guztiz ere, baietz esaten jarraitzen dut. Eta bizitza pertsonalean, berdin: “Ez esaten badiot, lagun hori txarto sentituko da”. “Amari ezezkoa ematen badiot, neurekoia naizela pentsatuko du”. Eta, hala, egin nahi edo egin ezin ditudan gauzak egin behar izaten ditut.
Beste batzuei ez zaie ezer kostatzen ezetz esatea, eta etxean ikusten dut hori. Asko eskatzekoa da gure semea, eta gehienetan senarrak ez esaten dio. Nik, aldiz, gauza batzuei ezetz esaten diet, baina beste gauza batzuekin negoziatu egiten dut: “Lagun horren etxera lotara bazoaz, nagusia zarelako da, eta nagusiek logela garbitzen dute. Logela garbitu eta gero, emango dizugu baimena lagunaren etxera joateko”. “Nik ez dizut nahi duzun jostailu hori erosiko, baina zeure dirua daukazu itsulapikoan eta horrekin eros dezakezu. Erabaki behar duzuna da ea merezi dizun diru hori jostailu horretan gastatzeak”. Ez naiz dena baimentzen duten ama horietakoa, nik ere jartzen ditut mugak, baina ez zait gustatzen denari ezetz esatea. Batez ere, semeak ez hori jasotzeko arrazoirik eman ez badu.
Ez ditut ezezko asko jaso bizitzan. Baten bat bai, eta onartu dut, baina ez dut gogoratzen ez traumatikorik. Beraz, ez dakit nondik datorkidan ezetz esateko zailtasun hori. Chat GPTri galdetzea erabaki dut, eta hona hemen haren erantzuna: “Ez dituzu besteak mindu nahi, errudun sentitzen zara ezetz esaten; dena hain ondo egin nahi duzunez, ezetza porrotarekin lotzen duzu”. Adimen artifiziala izateko, erantzun ona eman dit.
Amaia Uribe
7K
(moldatua)
A.1. ULERMENARI BURUZKO GALDERAK. Erantzun labur ondoren dituzun galderei. (2 puntu)
a)
Zergatik onartzen du dena egileak eta zer-nolako ondorioak dakarzkio bere jokabideak?
b)
Adimen Artifizialaren arabera, zergatik du idazleak ezezkoak emateko joera? Aipatu gutxienez bi arrazoi.
c)
Etxean ikusitakoa eta ikasitakoa ote da idazleak ezetz esateko duen joera?
d)
Psikologikoki, zer eragiten dio idazleari ezetz esan ezinak?

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
a) Zergatik onartzen du dena egileak eta zer-nolako ondorioak dakarzkio bere jokabideak?
Solución: Egileak ezetz esaten ez dakielako onartzen du dena, eta horrek zeregin guztietara heltzeko arazoak eragiten dizkio (edo larri ibiltzea denera iristeko).
b) Adimen Artifizialaren arabera, zergatik du idazleak ezezkoak emateko joera? Aipatu gutxienez bi arrazoi.
Solución: Besteak ez mintzearren, errudun ez sentitzearren eta ezetza porrotarekin lotzen duelako (hauetako bi aipatu behar dira).
c) Etxean ikusitakoa eta ikasitakoa ote da idazleak ezetz esateko duen joera?
Solución: Ez; alderantziz, etxean bertan ikusi ohi du beste batzuei ez zaiela kostatzen ezetza ematea (adibidez, senarrari).
d) Psikologikoki, zer eragiten dio idazleari ezetz esan ezinak?
Solución: Estresa, frustrazioa eta nekea aipatzen ditu egileak.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
Ejercicio A.1 · Ordinaria 2026 ›
Más ejercicios de Comprensión lectora
- Ejercicio A.1 · Ordinaria 2026
- Ejercicio A.1 · Extraordinaria 2025
- Ejercicio A.1 · Ordinaria 2025
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.1.2 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2022