Ejercicio A.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Ordinaria 2024
Tema: Comprensión lectora · Del examen Ordinaria (2024)
Enunciado
A.1.2. ULERMENA (2 puntu)
TXAKURREKIN
Txakurzale naiz, baina ez etxean edukizale. Neure denboran, harreman kontraesankorrak izan ditut txakurrekin. Umetan, herrian, kalea partekatzen genuen haiekin. Harria lurretik hartzeko keinua egin, eta ihes egiten zuten. Elkarren kodeak ongi genekizkien. Txakur ezezagunekin, kontuz, zertarako zeuden antzeman arte. Katekoak amorrarazten ere ibiltzen ginen. Behin, batek katea eten eta bi letaginak sartu zizkion izterrean Inaziori; ez zion ezer gehiago egin. Mutila zuri-zuri geratu zen, kordea galtzeko zorian. Besteok ere zuri-zuri. Txakurra, bere txokora. Broma gutxi harekin.
Gero, nerabezaroan eta unibertsitate garaian txakurrekiko kontaktua galdu, eta txakurren ukitua hozkia ematen hasi zitzaidan. Berdin zen txakur txiki zein handi. Ondoan esertzen bazitzaidan edo hanka miazkatzen bazidan, hozkia, izerdi hotza ateratzeraino. Harik eta, familia osatu, eta etxean bat hartu genuen arte. Menditik jaitsi zen gaixoa, norbaitek abandonatuta. Gure umeek, ikusi orduko, jana eskaini, ukitu, mimoak egin, eta, zer egingo zuen ba txakurrak, gurekin geratu. Neuk proposatu nuen izena: Papik; Anthony Quinn protagonista zen eskimalen film batean entzuna nuen izen hori, eta umeei gustatu. Halaxe bizi izan zen gurekin txakurtxoa. Jostalaria eta akrobata ere bazen: gure semeak parapetoak jartzen zizkion, ea noraino egiten zuen jauzi, eta probatu egiten zuen ea nola irteten zen ataka estuetatik. Niri, berriz, gaur ukitu, bihar eutsi, hozkia joan egin zitzaidan, eta, harekin batera, beste edonoren txakurrekikoa ere bai.
Ausarta zen gure Papik. Ausartegia. Bera baino askoz handiagoak ziren txakurrak uxatzen zituen. Harik eta batek aurre egin zion arte.
Txakurrekin eta katuekin gizakiok gure senezko mundu emozionala ateratzen omen dugu; berdin zaldiekin, izurdeekin eta beste animalia motekin. Baita gure patologiak ere, ordea. Txakurrak eta katuak terapeutikoak dira, konpainia egiten digute. Gure izaeraren alde ezkutu asko azaleratzen dizkigute, eta ez guztiak onak. Umeek ere halaxe egiten digute. Etxerako hezitako animaliak beren mundutik atera egin ditugu, nolabait humanizatu, desnaturalizatu. Hor ere neurriak eta neurriak daude, noski. Bada jendea txakurrak pertsonak baino gehiago maite dituena; ba, espeziez aldatu beharko luke; errobotizatuz goazenez gero, laster izango dugu aukera itxuraldatzeko. Batzuen zaunkak entzunda, bidean goaz inondik ere.
Egokiera izanez gero, espeziez aldatzeko tentazioari eusten kosta egingo litzaidake neuri ere; aukeran, txakur baino nahiago txori.
Juan Kruz Igerabide
(Ura saltoka. Alberdania. Moldatua)
Erantzun, zeure hitzak erabiliz, galdera hauei:
1.
Umetan zer egiten zuen idazleak txakurrekin?
2.
Nerabezaroan, zer arazo zeukan idazleak txakurrekin eta nola eragiten zion?
3.
Nongo edo noren txakurra hartu zuten etxerako idazlearen familian?
4.
Idazlearen ustez, zergatik da ona gizakiontzat animaliekiko kontaktua?
5.
Zergatik dio idazleak errobotizatuz eta espeziez aldatuz goazela gizakiok?

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
1. Umetan zer egiten zuen idazleak txakurrekin?
Solución: Umetan herrian kalea partekatzen zuten haiekin: harria hartzeko keinua eginez uxatzen zituzten, haien kodeak ezagutzen zituzten eta batzuetan kateko txakurrak amorrarazten ibiltzen ziren.
2. Nerabezaroan, zer arazo zeukan idazleak txakurrekin eta nola eragiten zion?
Solución: Txakurrekin kontaktua galdu zuen eta haien ukimenak hozkia ematen zion (txiki zein handi); ondoan eseri edo hanka miazkatuz gero, izerdi hotza ateratzen zitzaion.
3. Nongo edo noren txakurra hartu zuten etxerako idazlearen familian?
Solución: Menditik jaitsitako txakur abandonatu bat hartu zuten, gaixorik zegoena eta umeek mimatu eta elikatu ondoren etxean gelditu zena (Papik deitu ziotena).
4. Idazlearen ustez, zergatik da ona gizakiontzat animaliekiko kontaktua?
Solución: Gizakion senezko mundu emozionala azaleratzen laguntzen dutelako, terapeutikoak direlako eta konpainia egiten digutelako (baita gure nortasunaren ezkutuko alderdiak ere azaleratuz).
5. Zergatik dio idazleak errobotizatuz eta espeziez aldatuz goazela gizakiok?
Solución: Etxean hezitako animaliak desnaturalizatu eta humanizatu ditugulako neurriz kanpo, eta jende askok txakurrak pertsonak baino gehiago maite dituelako, gizatasuna galduz edo bestelako jarrerak hartuz.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2024 · Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2022 ›
Más ejercicios de Comprensión lectora
- Ejercicio A.1 · Extraordinaria 2025
- Ejercicio A.1 · Ordinaria 2025
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2024
- Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2024
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.1.2 · Extraordinaria 2022
- Ejercicio A.1.1 · Ordinaria 2022
- Ejercicio A.1.2 · Ordinaria 2022
- Ejercicio A.1.1 · Extraordinaria 2021