5. ANTROPOLOGIA FILOSOFIA KLASIKOAN

Historia de la Filosofía · EAU País Vasco. 5. ANTROPOLOGIA FILOSOFIA KLASIKOAN: apuntes de Historia de la Filosofía. Con ideas clave y test de repaso.

Historia de la Filosofía · EAU País Vasco

3 páginas

Texto del documento

5- ANTROPOLOGIA FILOSOFIA KLASIKOAN: SOKRATES ETA NORBERAREN GAINEKO EZAGUTZA; PSIKEA PLATONENGAN ETA ARISTOTELESENGAN "Bira antropologikoa"-ren ostean, gizakiari buruzko kezka Filosofiaren erdigunean kokatu zen. Sokrates bira horren egile nagusia izan zen eta bere osteko Platon eta Aristotelesek ere bai, gai antropologikoak jorratu zituzten. SOKRATES Sokratesek arima eta gorputza bereiztu zituen eta pertsonaren esentzia arima da, pertsona hori izatea egiten duena. Arima pentsamenduarekin lotu zuen, gizakiaren printzipio arrazionala eta morala. Arima zaindu behar da eta hori Filosofia eta autoezagutzarekin lortzen da. Ildo honetatik hurrengoa esan zuen: "Ezagutu ezazu zure burua".

Hauxe bide bakarra delako funtsezko egiak (ongia) ezagutzeko. Beraz, horiek ez dira kanpoan bilatu behar baizik eta bakoitzaren barnean. Nola? Elkarrizketaren bidez (ironia, uste faltsuak baztertzeko eta maieutika, pertsonak barruan daraman jakituria ateratzeko). Ezagutza lortuz gero, jokabide zuzena izango da (Intelektualismo morala). Beraz, bizio eta jokabide desegokien kausa ezjakintasuna da. Bestaldetik, Sokratesek Platonen "Sokratesen Apologia" liburuan heriotzari buruzko hausnarketa egin zuen, horren beldur izatea arrazionala ez dela argudiatuz.

Hil eta gero "ezer ez badago", lotan egotea bezalakoa delako (amets egin barik) beraz, hori ez da txarra "baina zerbait badago", jakintsu hildako guztiekin elkartzeko aukera izango zuen eta hori zoragarria izango zen. Bestaldetik, liburu berberan, ondo jokatzen duenari ezin zaiola ezer txarra gertatu baieztatzen du, ez bizitza honetan "ezta hurrengoan" ere. Gauzak honela, Sokratesek arimaren hilezkortasunari bidea irekitzen dio. Bide honetatik Platonek jarraituko du arimaren hilezkortasuna argi utziz eta honen inguruan zehaztapen gehiago eskainiz. PLATON Platonek bere: maisuaren proposamenak garatu zituen, dualismo antropologiko argia ezarriz.

Puntu honetan pitagorikoen eragina ere somatzen da. Platonen pentsamenduan gizakiak bi osagai independiente ditu: gorputza eta arima. Gorputza: mundu fisikoarekin lotuta, materiala, aldakorra eta hilkorra. Arimaren kartzela. Arima: gizakion alderdirik garrantzitsuena. Pertsonaren benetako "nia". Hiru arima bereiztu zituen: Bi hilkorrak, gorputzarekin lotuta daudelako: Haserrekorra: sentimendu nobleekin lotu, bihotzean kokatuta. Bere bertutea sendotasuna da. Grinatsua: desira eta grinekin lotuta, sabelean kokatu zuen eta bere bertutea neurritasuna da. Hilezkorra den bakarra: Arrazionala: pentsamenduarekin lotu zuen, buruan kokatuta, bere bertutea zuhurtzia da.

Arima arrazionala Ideien Mundutik dator eta mundu fisikoan jausi da, gorputz batean sartuz. Gorputzean sartzean beste arima biak gehitu zaizkio, gidatu beharrekoak. Gidaria, orduan, arima arrazionala da eta hiruren artean oreka edo harmonia lortzen badu, arima arrazionala liberatuko da eta Ideien Mundura bueltatuko da. Platonek honen ingurukoak "Gurdi Hegodunaren Alegorian" azaldu zituen. Azkenik, Platonek, bere maisuak bezala, hurrengo bizitza oraingokoan egindako merituen arabera izango zela pentsatzen zuen. "Er-en mitoa" erabili zuen honetarako. ARISTOTELES Ikuspegi materialista eta naturalista batetik, Platonen dualismoa baztertzen du eta antropologian hilemorfismoa aplikatzen du.

Gizakia sustantzia bat da, materiaz (gorputza) eta formaz (arima: gorputzaren bizi printzipioa). Sokrates eta Platonen pentsamendutik aldenduz, bakoitzaren "nia" sustantzia osoa da, gorputzaren eta arimaren batasuna eta ez dago patu traszendenterik, arimaren helburua bizitza lurtarrean garatzea baita. Aristotelesek hiru arima mota bereizten ditu: Begetatiboa (landarezkoa): elikatu eta ugaltzeko funtzioekin. Sentsitiboa (animaliena): pertzepzioa, desiratu eta mugitzeko ahalmenarekin. Arrazionala (gizakiok): arrazoitzea, hitz egitea eta aukeratzeko ahalmena. Beraz, gizakia animalia arrazionala da (gainontzeko animaliak modukoa baina arima arrazionalak dituen funtzioak gehituz).

Nikomarentzako etikan, adierazten duen bezala, gizakiaren azken helburua Eudaimonia da (zoriona eta betetasuna) eta lortzeko, besteak beste, hurrengo puntu hauek lagungarriak dira: Arrazoimenaren erabilera (bizitza intelektual aktiboa, arrazoimena gizakion bereizgarria delako) Bertuteak lantzea: zuhurtzia, justizia, neurritasuna eta sendotasuna. Erdiko bidea aukeratzeko joera lantzea Besteekiko orekan eta komunitatean bizitzea (gizakia animalia politikoa ere bada, Polisaren beharra duelako) Ondorioz, Sokrates, Platon eta Aristotelesen antropologia filosofikoak pentsamenduaren erdigunean jartzen du gizakia subjektu aske, arrazional eta etiko gisa, egia, bertutea eta zoriona bilatzeko gai dena.

Gaur egunetik ikusita, Filosofia geure burua ulertzeko eta hobeto bizitzeko tresna dela gogorarazten digute bere gogoetek.

Más apuntes de Historia de la Filosofía

Exámenes, temas y apuntes de Historia de la Filosofía