Ejercicio A3.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023
Tema: Iruzkin kritikoa eta idazlana · Del examen Extraordinaria (2023)
Enunciado
MARTEREN EBOLUZIO KLIMATIKO ETA HIDROLOGIKOARI BURUZKO DATU ESANGURATSUAK
1 NASAren Perseverance ibilgailuak otsailean hartu zuen lur Marten, hain zuzen 45 km-ko diametroa
duen Jezero krater handian, eta, dagoeneko, argitu ditu planeta gorriaren eboluzioari buruzko pasarte
esanguratsuak: garai batean, aintzira lasai bat zen Jezero kraterra, ibai batek elikatzen zuena. Eta bat-
bateko aldaketek uholde indartsuak eragin zituzten, betiere NASAren datuen arabera.
5 Ibaiaren deltan eta aintziran, hainbat kilometrotatik ibaian behera bortizki iritsitako arroka handiak
aurkitu dituzte, bat-bateko uholdeen ondorio diruditenak. Arroka batzuek metro bateko diametroa eta
hainbat tonako pisua zuten, eta, inguruko geruza geologikoak aztertuta, ikertzaileek argitu dute
kraterretik kanpokoak zirela. Are gehiago, ez zituela haizeak ekarri, ur-fluxu indartsu batek baizik.
Kalkulatu dutenez, 9 m/s 1 -ko fluxua izango zuen uholdeak.
10 NASAko ikertzaileek adierazi dutenez, gerora izandako klima-aldaketaren batek aintzira lehortzea
eragin zuen, eta hurrengo milioika urteetan lehor mantendu da. Orduz geroztik, haizeak higatu du
pasaia, egun azaltzen den kraterra sortu arte.
NASAko ikertzaileak pozik azaldu dira, gaur egun Marte hotza eta lehorra bada ere duela 3.700 milioi
urte planeta epela eta hezea zela frogatu baitute, eta ura modu egonkorrean mantentzen zela azalean.
15 Gainera, kraterraren barruan buztinez eta lutita 2 -partikula txikiez sortutako geruzak identifikatu
dituzte; alegia, beren baitan garai bateko biziaren arrastoak gorde lezaketenak, inoiz bizia egon bada
Marten. Datozen hilabeteetan geruza horiek aztertuko ditu Perseverance ibilgailuak.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyar Zientzia, 2021/10/14
(1) Metro segundu. (2) Arroka sedimentarioa.
A3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez).
[3 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
A3.1.- Egin ezazu iritzi kritikoa (200 hitz gutxienez).
Solución: Iritzi kritiko egituratua eta argudiatua (200 hitz gutxienez).
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023 · Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 ›
Más ejercicios de Iruzkin kritikoa eta idazlana
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2024
- Ejercicio A3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B3.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B3.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023