Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023
Tema: Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura · Del examen Extraordinaria (2023)
Enunciado
B Aukera
Emakumeak gorroto dituzten gizonak
1 Stieg Larsson idazle suediarrak trilogia ezaguna idatzi zuen; Millennium izena eman zion, baina
askok gogoratzen dute lehen liburuak zeraman izenarekin. Espainieraz Los hombres que no amaban a
las mujeres moduan ezaguna izan zen, eta frantsesez Les hommes qui n'aimaient pas les femmes.
Alegia, bietan 'Emakumeak maite ez zituzten gizonak' izenburua hautatu zutela. Beti egin zait
5 harrigarria izenburu horiek aukeratu izana, jatorrizko bertsioa latzagoa zelako: 'Emakumeak gorroto
zituzten gizonak', hots, Män som hatar kvinnor. Gorrotoa lar 1 begitandu zitzaien, nonbait, argitaletxe
espainiar eta frantsesei. Euskaraz itzulia ez dagoen arren, euskarazko Wikipedian jatorritik zuzenean
euskaratu dute: Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak. Gorrotoa sentimendu indartsua da,
urdailetik zuzenean irteten dena, arrazoitik at dagoena, eta, egun, ez da politikoki zuzena emakumeak
10 gorroto ditugula esatea. Barkatu, zuzendu behar dut: emakumeok gorrotatzen gaituztela esatea. Baina
horrela da. Badira gizonak, eta ez gutxi, emakumeak gorroto dituztenak. Ez dute esaten, zelan esango
dute! Oraindik kosmetikari eutsi behar zaio.
Gorrotoak intentsitate ezberdinak ditu, maitasunak legez, eta askorentzat arerio gara. Erro
sakonak ditu matxismoak, bere graduazio guztiekin. Esaterako, taberna zein txokoetan gizon talde
15 batzuetan emakumeez hitz egiterakoan, esateko moduetan, gorrotoa dago; edota gizon askoren
artean emakume bakarra agertzen den argazki horietan, gorrotoa dago. Are gehiago, emakumerik ez
dagoen argazki horietan. Gorrotoa dago. Pikara aldizkarian Susana Gisbert elkarrizketatu zuten.
Valentziako fiskala da bera, genero indarkerian aditua. Bere hitzak argigarriak dira: «Emakumeen
aurkako gorrotoa esponentziala da, oso korapilatsua, eta babes handia dauka». Gaur martxoaren
20 bederatzigarrena da, eta kalean jarraitzen dugu.
Goizalde Landabaso. Berria egunkaria. 2021/03/09 (MOLDATUA)
(1) Lar: gehiegi.
B2.2.
Testuaren tesia eta argudioak eman (100 hitz inguru). [2 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B2.2.- Testuaren tesia eta argudioak eman (100 hitz inguru). (2 puntu)
Solución: Tesia: Matxismoak eta emakumeenganako gorrotoak erro sakonak dituzte gizartean (nahiz eta askotan leundu edo ezkutatu nahi izan), eta horren aurka borrokan jarraitu behar da kalean. Argudioak: - Adibide-argudioa (hizkuntzaren eta itzulpenen bidezkoa): Stieg Larssonen jatorrizko izenburua ('Emakumeak gorroto zituzten gizonak') espainieraz eta frantsesez leundu egin zen ('maite ez zituzten gizonak'), 'gorroto' hitza deserosoa zelako eta errealitatea mozorrotu nahi delako. - Eguneroko bizitzako adibideak (mikromatxismoak): Tabernetako gizonen hizkeran, emakume bakarra ageri den argazkietan zein emakumerik gabeko espazioetan emakumeekiko gorrotoa eta bazterkeria azaleratzen dira. - Autoritate-argudioa: Susana Gisbert genero-indarkerian aditua den fiskalaren hitzak aipatzen ditu; haren arabera, emakumeen aurkako gorrotoa esponentziala, korapilatsua eta babes handikoa da gizartean. - Ondorioa / deia: Martxoaren 9an ere kalean jarraitzeko beharra aldarrikatzen du.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023 ›
Más ejercicios de Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura
- Problema 4 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Problema 6 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Problema 4 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021