Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2022
Tema: Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura · Del examen Extraordinaria (2022)
Enunciado
B Aukera
BIKINGOAK DUELA 1.000 URTE IZAN ZIREN TERNUAN
1 Nature aldizkariaren arabera, 1021. urtean bikingoak Amerikan izan zirela frogatzen duten arrastoak azaldu
dira. Ternuako gune arkeologiko batean aurkitutako egurrezko tresnak aztertuta, ikusi dute Atlantikoaz
bestaldeko egurra zela, eta dendrokronologiaren 1 bidez zehaztu dute duela mila urte moztutako egurra dela.
Metalezko erremintekin egurrean egindako moldaketek ere berresten dute ez zituztela inguruko herri indigenek
5 sortu. Litekeena da, beraz, Atlantikoa zeharkatuta europarrak Amerikara iritsi zireneko arrastorik zaharrena
izatea.
L'Anse aux Meadows-en azaldu dira tresnak, Ternuako ipar penintsulan. Badirudi hura izan zela bikingoen
oinarrizko kanpalekua, eta handik aztertu zituztela hegoalderagoko beste eskualdeak. Topaketa horiek gertatu
izan balira, baliteke patogenoen 2 transmititu izana eta flora eta fauna arrotzak sartu izana. Baina ez dirudi gizaki
10 haien artean elkartruke genetikoa izan zenik Groenlandiako populazio norvegiarraren datu genetikoak ikusita.
Orain arte, Islandiako ahozko kontakizunek eman dute bikingoak Amerikan izan zirenaren berri, baina
ikertzaileek ez zuten lortzen data zehatzik finkatzea. Izan ere, egindako Karbono 14 3 datazioek ziurgabetasun
handiegia zuten; beraz, inoiz ez dira baliozko frogatzat hartu.
Oraingoan, ordea, unibertsoan izandako izpi kosmikoen gertaera bat baliatu dute erreminta bikingoen
15 dataketa zehatza egiteko. Gertaera kosmiko hark atmosferan, eta, hortaz, baita zuhaitzetako eraztunetan ere
ohikoa baino 14 C-kantitate handiagoa finkatu zuen, eta marka hori baliatu dute datatzeko. Zehazki, K.o. 993.
urteko izpi kosmikoen gertaera erabili dute, sinkronikoki agertzen baita mundu osoko erregistro
dendrokronologikoetan. Urte hartan zuhaitzetako eraztunean sortutako markatik azaleraino azaltzen diren
eraztunak zenbatuta jakin dute 1021. urtera arte bizi izan zirela zuhaitz haiek.
20 Ikertzaileen iritziz, lan honek frogatzen du erradiazio kosmikoen gertaerak denbora absolutuaren markatzaile
gisa erabil daitezkeela, zehazki dendrokronologiarako, eta, hori baliatuta, iraganeko migrazioak eta kultur
trukeak datatzeko.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyar Zientzia, https://aldizkaria.elhuyar.eus/, 2021/10/20
(1) Zuhaitz-enborren zeharkako ebakiduretan ageri diren eraztun zentrokideen azterketan oinarritzen den metodo kronologikoa.
(2) Gaixotasuna sortzen duena.
(3) Karbonoaren isotopo erradioaktiboa, animali zein landare-jatorriko laginen datazioetarako erabiltzen dena.
B2 ATALA
B2.2.- Egin ezazu testuaren laburpena (100 hitz inguru). (2 puntu)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B2.2.- Egin ezazu testuaren laburpena (100 hitz inguru).
Solución: Kanadako Ternua uhartean aurkitutako egurrezko erremintak aztertuta, bikingoak duela mila urte (1021. urtean) Amerikan egon zirela frogatu dute ikertzaileek. Egur hori Atlantikoz bestaldekoa da eta bertako herri indigenek erabiltzen ez zituzten metalezko tresnekin landuta zegoen. Data zehatza finkatzeko, K.o. 993an gertatutako izpi kosmikoen ezohiko gertaera batek zuhaitzen eraztunetan utzitako marka erabili dute ikertzaileek dendrokronologiaren bidez; marka horretatik azalera arteko eraztunak zenbatuta iritsi dira 1021era. Horri esker, egiaztatu da erradiazio kosmikoak denbora absolutua neurtzeko eta iraganeko giza migrazioak zehaztasunez datatzeko baliagarriak direla.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022 ›
Más ejercicios de Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura
- Problema 6 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Problema 4 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021