Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023

Tema: Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura · Del examen Extraordinaria (2023)

Enunciado

MARTEREN EBOLUZIO KLIMATIKO ETA HIDROLOGIKOARI BURUZKO DATU ESANGURATSUAK

1 NASAren Perseverance ibilgailuak otsailean hartu zuen lur Marten, hain zuzen 45 km-ko diametroa

duen Jezero krater handian, eta, dagoeneko, argitu ditu planeta gorriaren eboluzioari buruzko pasarte

esanguratsuak: garai batean, aintzira lasai bat zen Jezero kraterra, ibai batek elikatzen zuena. Eta bat-

bateko aldaketek uholde indartsuak eragin zituzten, betiere NASAren datuen arabera.

5 Ibaiaren deltan eta aintziran, hainbat kilometrotatik ibaian behera bortizki iritsitako arroka handiak

aurkitu dituzte, bat-bateko uholdeen ondorio diruditenak. Arroka batzuek metro bateko diametroa eta

hainbat tonako pisua zuten, eta, inguruko geruza geologikoak aztertuta, ikertzaileek argitu dute

kraterretik kanpokoak zirela. Are gehiago, ez zituela haizeak ekarri, ur-fluxu indartsu batek baizik.

Kalkulatu dutenez, 9 m/s 1 -ko fluxua izango zuen uholdeak.

10 NASAko ikertzaileek adierazi dutenez, gerora izandako klima-aldaketaren batek aintzira lehortzea

eragin zuen, eta hurrengo milioika urteetan lehor mantendu da. Orduz geroztik, haizeak higatu du

pasaia, egun azaltzen den kraterra sortu arte.

NASAko ikertzaileak pozik azaldu dira, gaur egun Marte hotza eta lehorra bada ere duela 3.700 milioi

urte planeta epela eta hezea zela frogatu baitute, eta ura modu egonkorrean mantentzen zela azalean.

15 Gainera, kraterraren barruan buztinez eta lutita 2 -partikula txikiez sortutako geruzak identifikatu

dituzte; alegia, beren baitan garai bateko biziaren arrastoak gorde lezaketenak, inoiz bizia egon bada

Marten. Datozen hilabeteetan geruza horiek aztertuko ditu Perseverance ibilgailuak.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyar Zientzia, 2021/10/14

(1) Metro segundu. (2) Arroka sedimentarioa.

A2.1.- Testuaren gaia eta ideia nagusiak eman (100 hitz inguru). (2 puntu)

Enunciado: Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

A2.1.- Testuaren gaia eta ideia nagusiak eman (100 hitz inguru)

Solución: Gaia: NASAren *Perseverance* ibilgailuak Marteren iraganeko urari, klimari eta balizko biziaren arrastoei buruz egindako aurkikuntzak. Ideia nagusiak: 1. *Perseverance* ibilgailuak Jezero kraterrean lurreratu eta antzina bertan aintzira bat eta uholde indartsuak izan zirela egiaztatu du, ibaian behera ekarritako arroka handiek erakusten dutenez. 2. Gerora gertatutako klima-aldaketak aintzira lehortu zuen, eta ordutik haizeak higatu du paisaia. 3. Duela 3.700 milioi urte Marte planeta epela eta hezea zela frogatu dute, ura egonkor mantentzen zena. 4. Kraterreko buztin eta lutita geruzek iraganeko biziaren arrastoak gorde ditzakete, eta datozen hilabeteetan ikertuko dira.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Problema 4 · Ordinaria (Modelo D) 2025 · Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 ›

Más ejercicios de Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura