Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021

Tema: Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura · Del examen Extraordinaria (2021)

Enunciado

B Aukera

Ariketa fisikoari buruzko gidalerroak berritu ditu OMEk

1 Jakina da sedentarismoak heriotza goiztiarra izateko arriskua dakarrela. Horri aurre egiteko, Osasunaren Mundu

Erakundeak (OMEk) ariketa fisikoa egitea gomendatzen du: astean gutxienez 150-300 minutu intentsitate

ertainean, edo 75-150 minutu intentsitate handiz. Orain, azken ikerketen emaitzetan oinarrituta, gomendioak

berritu dituzte, eta nabarmendu dute egiten den ariketa fisiko guztia dela onuragarria, sedentarismoaren kalteak

5 arintzeko.

Ikerketa horretan, 44.000 pertsonen jarduera aztertu dute, eta ondorioztatu dute 10 orduko edo gehiagoko

sedentarismoa egunean zuzenean lotuta dagoela heriotza goiztiarrarekin. Alabaina, arrisku hori asko apaltzen

da, egunean 30-40 minutuko ariketa fisiko ertain edo handiarekin, adin eta egoera guztietan.

British Medical Journal aldizkariaren zenbaki berezi batean eman dituzte jarraibide berriak. Sei kontinentetako

10 40 zientzialarik baino gehiagok parte hartu dute lan horretan, eta OMEren gomendioei gehitzen zaien edozein

ariketa fisiko dela onuragarria baieztatu dute: eskailerak igotzea, oinez joatea batetik bestera, baratzeko lanak

egitea, dantzatzea...

Heriotza goiztiarra izateko arriskua apaltzeaz gain, baieztatu dute ariketa fisikoa onuragarria dela buru-

osasunerako, eta ikuspegi ekonomikotik ere mesedegarria da: absentismoa gutxitzen du, produktibitatea

15 areagotu eta gaixotasunen ondoriozko laneko bajak gutxitu.

Jarduera aerobikoaz 1 gain, indar-ariketak ere kontuan izan dituzte, eta orain arte OMEren gomendioetan aintzat

hartu ez dituzten taldeak ere agertzen dira jarraibide berrietan, hala nola dibertsitate funtzionala edo gaixotasun

kronikoak dituztenak edo haurdunak eta erditu berriak.

Ohartarazi dute pandemia baten erdian atera dituztela jarraibide berriak, eta ohartzen direla litekeena dela

20 zailagoa izatea haiek betetzea, mugikortasuna mugatuta baitago leku askotan. Hala, barruan ariketa fisikoa egin

daitekeela gogorarazi dute: eskailerak igo, etxeko animaliekin edo haurrekin jolastu, dantzatu, pilates edo yoga

egin...

Eta argi utzi dute egoera kezkagarria dela: helduen % 27,5ek eta nerabeen % 81ek ez du betetzen OMEk lehendik

emandako gomendioa. Horrenbestez, dei egin diete agintariei gomendio horiek betetzen lagunduko duten

25 politikak ezar ditzaten.

Ana Galarraga Aiestaran. Elhuyar Aldizkaria (2020/11/26)

(1) aerobiko: oxigenoa hornitzen edo sartzen laguntzen duen jarduera (korrika egitea, bizikletaz ibiltzea, etab.).

B2.2.- Egin ezazu testuaren laburpena (100 hitz gehienez). [2 puntu]

Enunciado: Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B2.2.- Egin ezazu testuaren laburpena (100 hitz gehienez).

Solución: Sedentarismoak heriotza goiztiarra eragiteko duen arriskua murrizteko, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ariketa fisikoari buruzko jarraibideak eguneratu ditu. Ikerketek frogatu dutenez, eguneko 30-40 minutuko jarduerak asko murrizten du arrisku hori, eta edozein mugimendu da lagungarri (eskailerak igotzea, dantza egitea...). Gainera, ariketak buru-osasuna hobetzen du eta onura ekonomikoak dakartza lan-munduan. Jarraibide berriek talde berriak hartu dituzte kontuan, eta etxe barruan ere jarduera egitea gomendatzen dute. Hala ere, helduen laurden batek baino gehiagok eta nerabe gehienek ez dituzte gomendioak betetzen; horregatik, agintariei neurriak har ditzatela eskatu diete.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022 · Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura