Ejercicio A2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021

Tema: Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura · Del examen Ordinaria (2021)

Enunciado

A2. ATALA

A aukera

Zer egin burutik kendu ezin duzun abesti hori ahazteko

1 Etengabe buruan entzuten duzun melodia inozoa behingoz ezabatzeko trukoak jarraian!

Denoi gertatu zaigu; irratian, telebistan ala kalean entzundako iragarki baten slogana, iraganeko kanturen bat ala gorroto

dugun melodia bat buruan iltzatu 1, eta bertatik kendu ezinik ibiltzen gara, sutan jarri arte. Baina, zergatik gertatzen zaigu

eta zer egin dezakegu melodia hori gure burutik ezabatzeko?

5 Fenomenoari earworms deitzen zaio, literalki, zizareak belarrietan; hain zuzen, sentsazio hori izaten dugu gorroto dugun

kantu bat etengabe buruan errepikatzen dugunean. Normalean, konposizio sinplea duten kantuak izaten dira, hain zuzen,

gure garunarentzat gogoratzeko errazak eta itsaskorrak direnak. Horregatik gogoratzen ditugu adibidez iragarkietako

melodiak; errazak eta itsaskorrak dira, eta askotan entzuten ditugu, buruan iltzatuta gelditu arte.

Dena den, fenomeno hau gehiagotan gertatzen zaigu estres eta antsietate egoeran gaudenean; azterketa baten aurrean,

10 lana gainezka dugunean, lo gutxi egin dugunean, urduri ala nekatuta gaudenean... orduan, inoiz baino gehiago agertzen dira

earworms delakoak. Izan ere, musikak gure emozioak esnatzen ditu; horregatik, gure garuna aktibatu egiten da abesti zehatz

bat entzuten dugunean, eta berdina gertatzen zaio abesti hori gogoratzen duenean.

Eta zer egin abestia burutik kentzeko?

Obsesio guztien antzera, bi bide ditugu arazoari aurre egiteko; arreta beste zerbaitetara bideratu ala gure garuna

15 gainkargatu. Lehen bidea aukeratuta beste abestiren bat entzun dezakegu, ala norbaitekin hitz egin, irratia ala telebista

piztu... beste soinu bati arreta zuzendu, buruko soinua ahazteko. Bigarren bidea erradikalagoa da, baina bere emaitzak eman

ditzake: burutik kendu ezinik dugun melodia hori behin eta berriro entzutean datza, garuna gainkargatu eta abestia behingoz

burutik ezabatu arte.

Badago hirugarren bide bat; garunak interesa du amaitu ez diren gauzekin, eta burutik kendu ezinik gabiltzan kantua

20 kasu hau izan daiteke. Hain zuzen abestiaren zatitxo bat etengabe errepikatzen badugu baina abestia osorik amaitzeko gai

ez bagara, izan daiteke gure buruak abestia osorik amaitzeko desioa izatea; hortaz, abestia goitik behera entzutea grina hori

asetzeko modua izan daiteke.

Ane Urrutikoetxea, Berria, 2020/11/24

(1) Iltzatu: iltzez josi.

A2.2.- Egin ezazu testuaren laburpena (100 hitz gehienez). [2 puntu]

Enunciado: Ejercicio A2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

A2.2.- Egin ezazu testuaren laburpena (100 hitz gehienez).

Solución: Hona hemen laburpen-eredu bat: Sarritan melodia edo abesti jakin batzuk buruan iltzatuta geratzen zaizkigu («earworms»), batez ere konposizio sinpleko kanta erraz eta itsaskorrak direnean eta askotan entzuten ditugunean. Fenomeno hori maizago gertatzen da estres, antsietate edo neke egoeretan; izan ere, musikak emozioak esnatzen ditu, eta garuna aktibatu egiten da abestia entzutean zein gogoratzean. Horri aurre egiteko hiru bide daude: arreta beste soinu edo zeregin batera bideratzea; abestia behin eta berriz entzutea, garuna gainkargatu arte; eta, garunak amaitu gabeko gauzekiko interesa duenez, abestia osorik entzutea, amaitzeko grina asetzeko.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021

Más ejercicios de Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura