Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023
Tema: Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura · Del examen Ordinaria (2023)
Enunciado
B Aukera
ELIKADURA-SISTEMA OINARRITIK ALDATZEA EZINBESTEKOA DA JASANGARRIA IZATEKO
1 Ingurumen-larrialdiari aurre egiteko, desazkundea (1) ezinbestekoa dela proposatzen ari dira gero
eta zientzialari gehiago. Baina, hazkunde ekonomikoa murriztuta soilik ez litzateke lortuko elikadura-
sistema jasangarria izatea, Nature Food aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek erakutsi duenez.
Desazkundearen hainbat eszenatoki simulatu eta horiek elikadura-sistemak izango lituzketen
5 ondorioak aztertu dituzte. Zehazki, berotegi-gasen isurietan izango luketen eragina kalkulatu dute; izan
ere, isuri guztien heren bat elikadura-sistematik datoz. Atera duten lehen ondorioa da egungo
elikadura-sistema ez dela jasangarria, berez, edozein dela ere gizarte- edo ekonomia-eredua.
Hala, egungo elikadura-sistema murriztuta soilik ez lirateke berotegi-efektuko gasen isuriak
murriztuko. Aitzitik, ikertzaileek kalkulatu dute beharrezkoa litzatekeela elikadura-sistema globala
10 errotik aldatzea. Batetik, dieta aldatu beharko litzateke, elikadura orekatuago baten alde, barazki askoz
gehiagorekin eta animalia-jatorriko produktu gutxiagorekin. Bestetik, eraginkortasun handiagoz eta
gutxiago poluituz ekoitzi beharko lirateke elikagaiak; esaterako, ongarriak gutxiago eta hobeto erabiliz.
Eta, azkenik, karbonoari prezioa jartzeak ere lagunduko omen luke nekazariek emisio txikiagoko
ekoizpenak lehenesten.
15 Kalkulatu dute bide horretatik joko bagenu isuri neutroko elikadura-sistema bat lortu ahal izango
litzatekeela mende hau bukatutakoan, eta, bide batez, elikadura osasungarriago bat lortuko
litzatekeela.
Egoitz Etxebeste Aduriz, Elhuyar Zientzia aldizkaria. 2022/05/19 (MOLDATUA)
HIZTEGIA. (1) Desazkundea: Ekonomiaren hazkunderik eza.
B2.2.
Testuaren tesia eta argudioak eman (100 hitz inguru). [2 puntu]

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
B2.2.- Testuaren tesia eta argudioak eman (100 hitz inguru).
Solución: Tesia: Elikadura-sistema errotik eta oinarritik aldatzea ezinbestekoa da jasangarria izateko; hazkunde ekonomikoa murriztea edo desazkundea bakarrik ez da nahikoa ingurumen-larrialdiari aurre egiteko. Argudioak: - *Ikerketa zientifikoaren datuak:* Berotegi-efektuko gasen isuri guztien herena elikadura-sistematik dator; ondorioz, egungo sistema ez da jasangarria, edozein dela ekonomia-eredua. - *Ereduaren eraldaketa sakonaren beharra:* Egungo elikadura-sistema murrizte hutsarekin ez lirateke isuriak nahikoa gutxituko. Horregatik, aldaketa integralak proposatzen dira: dieta orekatuagoa landare-jatorriko elikagai gehiagorekin, ongarrien erabilera eraginkorragoa eta kutsadura txikiagoa, eta karbonoari prezioa jartzea ekoizpen garbiagoak lehenesteko. - *Epe luzeko onurak:* Ikerketaren arabera, bide hori hartuz gero bakarrik lortuko lirateke mende amaieran isuri neutroko elikadura-sistema eta osasungarriagoa den gizartea.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022 ›
Más ejercicios de Gaia, laburpena, tesia eta argudioak, egitura
- Problema 4 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Problema 6 · Extraordinaria (Modelo D) 2025
- Problema 4 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio A2.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021