Ejercicio B1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2022
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2022)
Enunciado
B Aukera
LURREAN INOIZ IZANDAKO BOLKANISMO BORTITZENAK EZ ZUEN ERAGIN DINOSAUROAK DESAGERTZEA
1 Zumaiako itsaslabarretan egindako ikerketa batek urte luzeko eztabaida itxi du: kretazeo bukaeran Indian
jazotako muturreko bolkanismoak, Lurrean inoiz izan den bortitzenak, oso eragin txikia izan zuen dinosauroen
desagertzean. Horrek berretsi egiten du duela 66 milioi urte Mexikoko Yucatán penintsulan jotako asteroidearen
inpaktuak eragin zuela dinosauroen eta beste bizidunen suntsipen masiboa.
5 Dinosauroen desagerpena planetako bost masa-suntsipen handietako bat izan zen, Kretaziko-Paleogeno
(K/Pg) mugan gertatu zena. Horregatik, duela 66,4 eta 65,4 milioi urte bitartean metatutako mikrofosiletan
aberatsak diren sedimentuak eta arrokak ikertu dituzte, desagertze masiboaren aurreko eta ondorengo klima-
aldaketak aztertu ahal izateko. Gertaera klimatikoen datazio zehatza egin ahal izan dute. Izan ere, garai hartan
hiru gertaera hipertermal¹ izan ziren: horietako bi suntsipen masiboaren ondoren gertatu ziren, eta, beraz, ez
10 zuten eragin zuzenik izan suntsipenean; baina hirugarren bat suntsipenaren aurretik gertatu zen, eta 2 °C eta 5
°C bitarteko berotze globala eragin zuen. Ikertzaileek argitu nahi izan dute berotze global hartan eraginik izan
ote zuen garai hartan Lurrean izandako orbita-aldaketak eta Indiako bolkanismo masiboak (atmosferara
berotegi-efektuko gas-kopuru handiak isuri baitzituen).
Azterketak frogatu du klima-aldaketa orbital horiek pixkanaka-pixkanaka gertatu zirela ehunka mila urteko
15 eskalan (bolkanismoak puntualki areagotu bazituen ere), eta ez dutela zerikusirik K/Pg² mugako espezieen
suntsipen masiboarekin. Alderantziz, datu horiek iradokitzen dute desagertzea Lurreko sistematik guztiz kanpo
zegoen zerbaitek eragin zuela; hain zuen, Kretazeoaren amaierako berotze global horretatik 100.000 urtera
jotako asteroidearen inpaktuak.
Zumaiako labarretan egin da azterketa, Euskal Kostaldeko UNESCO³ren Geoparkea izendapena jasotzen duen
20 gunean, eta Zaragozako eta Bartzelonako Unibertsitateetako ikertzaileek gidatu dute. Geology aldizkarian
argitaratu dituzte emaitzak, eta, hala, amaitutzat jo dute 30 urte baino gehiago daramatzan eztabaida luzea.
Elhuyar Zientzia aldizkaria, https://zientzia.eus, 2021/09/24 (Moldatua)
(1) Ohikoa baino tenperatura altuagoa. (2) Kretaziko-paleogenoren laburdura. (3) Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea.
B1.2.- Azpimarratutako esaldi zatia berridatzi, testuko esanahiari lotuz (1 puntu):
a)
Zumaiako itsaslabarretan egindako ikerketa batek... (1)
b)
... suntsipenaren aurretik gertatu zen... (10)
c)
... berotze global hartan eraginik izan ote zuen... (11-12)
d)
... (atmosferara berotegi-efektuko gas-kopuru handiak isuri baitzituen). (13)
e)
... (bolkanismoak puntualki areagotu bazituen ere),... (15)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
Zumaiako itsaslabarretan egindako... (1)
Solución: burututako / gauzatutako / eginiko
... suntsipenaren aurretik... (10)
Solución: suntsipena gertatu baino lehen / suntsipena baino lehenago / aurretiaz
... berotze global hartan eraginik izan ote zuen... (11-12)
Solución: izan ote zuen ala ez / izan zuenentz / eraginik izan zuen ala ez
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022 · Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2021