Ejercicio B1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2022
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2022)
Enunciado
B Aukera
BIKINGOAK DUELA 1.000 URTE IZAN ZIREN TERNUAN
1 Nature aldizkariaren arabera, 1021. urtean bikingoak Amerikan izan zirela frogatzen duten arrastoak azaldu
dira. Ternuako gune arkeologiko batean aurkitutako egurrezko tresnak aztertuta, ikusi dute Atlantikoaz
bestaldeko egurra zela, eta dendrokronologiaren 1 bidez zehaztu dute duela mila urte moztutako egurra dela.
Metalezko erremintekin egurrean egindako moldaketek ere berresten dute ez zituztela inguruko herri indigenek
5 sortu. Litekeena da, beraz, Atlantikoa zeharkatuta europarrak Amerikara iritsi zireneko arrastorik zaharrena
izatea.
L'Anse aux Meadows-en azaldu dira tresnak, Ternuako ipar penintsulan. Badirudi hura izan zela bikingoen
oinarrizko kanpalekua, eta handik aztertu zituztela hegoalderagoko beste eskualdeak. Topaketa horiek gertatu
izan balira, baliteke patogenoen 2 transmititu izana eta flora eta fauna arrotzak sartu izana. Baina ez dirudi gizaki
10 haien artean elkartruke genetikoa izan zenik Groenlandiako populazio norvegiarraren datu genetikoak ikusita.
Orain arte, Islandiako ahozko kontakizunek eman dute bikingoak Amerikan izan zirenaren berri, baina
ikertzaileek ez zuten lortzen data zehatzik finkatzea. Izan ere, egindako Karbono 14 3 datazioek ziurgabetasun
handiegia zuten; beraz, inoiz ez dira baliozko frogatzat hartu.
Oraingoan, ordea, unibertsoan izandako izpi kosmikoen gertaera bat baliatu dute erreminta bikingoen
15 dataketa zehatza egiteko. Gertaera kosmiko hark atmosferan, eta, hortaz, baita zuhaitzetako eraztunetan ere
ohikoa baino 14 C-kantitate handiagoa finkatu zuen, eta marka hori baliatu dute datatzeko. Zehazki, K.o. 993.
urteko izpi kosmikoen gertaera erabili dute, sinkronikoki agertzen baita mundu osoko erregistro
dendrokronologikoetan. Urte hartan zuhaitzetako eraztunean sortutako markatik azaleraino azaltzen diren
eraztunak zenbatuta jakin dute 1021. urtera arte bizi izan zirela zuhaitz haiek.
20 Ikertzaileen iritziz, lan honek frogatzen du erradiazio kosmikoen gertaerak denbora absolutuaren markatzaile
gisa erabil daitezkeela, zehazki dendrokronologiarako, eta, hori baliatuta, iraganeko migrazioak eta kultur
trukeak datatzeko.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyar Zientzia, https://aldizkaria.elhuyar.eus/, 2021/10/20
(1) Zuhaitz-enborren zeharkako ebakiduretan ageri diren eraztun zentrokideen azterketan oinarritzen den metodo kronologikoa.
(2) Gaixotasuna sortzen duena.
(3) Karbonoaren isotopo erradioaktiboa, animali zein landare-jatorriko laginen datazioetarako erabiltzen dena.
B1.2.- Azpimarratutako esaldi zatia berridatzi, testuko esanahiari lotuz (1 puntu):

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
- Ternuako gune arkeologiko batean aurkitutako... (2)
Solución: aurkitu dituzten / aurkitu zituzten / aurkitu diren / aurkitu ziren / aurkituriko / Ternuako gune arkeologiko batean aurkitu dituzten
- ..., Atlantikoa zeharkatuta... (5)
Solución: Atlantikoa zeharkatu ondoren / Atlantikoa zeharkatu ostean / Atlantikoa zeharkatu zutenean / Atlantikoa zeharkatuz gero / Atlantikoa zeharkatu eta gero
- Topaketa horiek gertatu izan balira, ... (8-9)
Solución: Topaketa horiek gertatu balira / Topaketa horiek gertatuz gero / gertatu balira / gertatuz gero
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022 · Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021