Ejercicio B1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021

Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2021)

Enunciado

B Aukera

Ariketa fisikoari buruzko gidalerroak berritu ditu OMEk

1 Jakina da sedentarismoak heriotza goiztiarra izateko arriskua dakarrela. Horri aurre egiteko, Osasunaren Mundu

Erakundeak (OMEk) ariketa fisikoa egitea gomendatzen du: astean gutxienez 150-300 minutu intentsitate

ertainean, edo 75-150 minutu intentsitate handiz. Orain, azken ikerketen emaitzetan oinarrituta, gomendioak

berritu dituzte, eta nabarmendu dute egiten den ariketa fisiko guztia dela onuragarria, sedentarismoaren kalteak

5 arintzeko.

Ikerketa horretan, 44.000 pertsonen jarduera aztertu dute, eta ondorioztatu dute 10 orduko edo gehiagoko

sedentarismoa egunean zuzenean lotuta dagoela heriotza goiztiarrarekin. Alabaina, arrisku hori asko apaltzen

da, egunean 30-40 minutuko ariketa fisiko ertain edo handiarekin, adin eta egoera guztietan.

British Medical Journal aldizkariaren zenbaki berezi batean eman dituzte jarraibide berriak. Sei kontinentetako

10 40 zientzialarik baino gehiagok parte hartu dute lan horretan, eta OMEren gomendioei gehitzen zaien edozein

ariketa fisiko dela onuragarria baieztatu dute: eskailerak igotzea, oinez joatea batetik bestera, baratzeko lanak

egitea, dantzatzea...

Heriotza goiztiarra izateko arriskua apaltzeaz gain, baieztatu dute ariketa fisikoa onuragarria dela buru-

osasunerako, eta ikuspegi ekonomikotik ere mesedegarria da: absentismoa gutxitzen du, produktibitatea

15 areagotu eta gaixotasunen ondoriozko laneko bajak gutxitu.

Jarduera aerobikoaz 1 gain, indar-ariketak ere kontuan izan dituzte, eta orain arte OMEren gomendioetan aintzat

hartu ez dituzten taldeak ere agertzen dira jarraibide berrietan, hala nola dibertsitate funtzionala edo gaixotasun

kronikoak dituztenak edo haurdunak eta erditu berriak.

Ohartarazi dute pandemia baten erdian atera dituztela jarraibide berriak, eta ohartzen direla litekeena dela

20 zailagoa izatea haiek betetzea, mugikortasuna mugatuta baitago leku askotan. Hala, barruan ariketa fisikoa egin

daitekeela gogorarazi dute: eskailerak igo, etxeko animaliekin edo haurrekin jolastu, dantzatu, pilates edo yoga

egin...

Eta argi utzi dute egoera kezkagarria dela: helduen % 27,5ek eta nerabeen % 81ek ez du betetzen OMEk lehendik

emandako gomendioa. Horrenbestez, dei egin diete agintariei gomendio horiek betetzen lagunduko duten

25 politikak ezar ditzaten.

Ana Galarraga Aiestaran. Elhuyar Aldizkaria (2020/11/26)

(1) aerobiko: oxigenoa hornitzen edo sartzen laguntzen duen jarduera (korrika egitea, bizikletaz ibiltzea, etab.).

B1.2.- Azpimarratutako esaldi zatia berridatzi, testuko esanahiari lotuz: [1 puntu]

a)

-... (OMEk) ariketa fisikoa egitea gomendatzen du... (2)

b)

-... sedentarismoaren kalteak arintzeko. (5)

c)

- Heriotza goiztiarra izateko arriskua... (13)

d)

-... mugikortasuna mugatuta baitago leku askotan... (20)

e)

-... politikak ezar ditzaten... (25)

Enunciado: Ejercicio B1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

-... (OMEk) ariketa fisikoa egitea gomendatzen du... (2)

Solución: ariketa fisikoa egin dadila gomendatzen du / ariketa fisikoa egiteko gomendioa ematen du / ariketa fisikoa egitea aholkatzen du

-... sedentarismoaren kalteak arintzeko. (5)

Solución: sedentarismoaren kalteak arindu daitezen / arintzearren / arintze aldera

- Heriotza goiztiarra izateko arriskua... (13)

Solución: Heriotza goiztiarra izatearen arriskua / heriotza goiztiarra pairatzeko arriskua / heriotza goiztiarra izateko dagoen arriskua

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021 · Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2021 ›

Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak