Ejercicio A1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2022
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2022)
Enunciado
A aukera
GAZTEEN ALDE
1 Herri batek etorkizun ekonomiko, politiko eta soziala izan dezan, ezinbestekoa da gazteriaren aldeko apustua
egitea. Azken urteotako krisi ekonomikoak eta Covid-19aren ondorioek jendarteko funtsezko sektore hori oso
ukituta eta kaltetuta utzi dute. Gazteak emantzipaziotik oso urrun daude eta belaunaldi oso bat galtzeko arriskua
dugu.
5 Euskal Herrian, gazteen enpleguak okerrera egin du nabarmen azken urteotan eta, batez ere, pandemiaren
azken hilabeteetan. Eurostaten¹ datu ofizialen arabera, 2020ko lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan –Hego
Euskal Herria barne–, gazteen langabezia-tasa % 32tik % 43,9ra igo da abuztuan. Frantziako Estatuan –Ipar Euskal
Herria barne–, berriz, % 18,6tik % 22ra igaro da. Eta langabeziaz gain, gazteek kontratu atipikoak, soldaten
dumpinga, prekarietatea, soldata txikiak eta laneko segurtasunik ezak sorturiko abusuak nozitzen dituzte.
10 Horri, etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak gehitzen badizkiogu –alokairua gero eta gehiago
garestitzen ari da, % 42 igotzera iritsi baita–, egoera latza eta ikaragarria da. Adibidez, Espainiako Estatuan
egindako hainbat azterlanen arabera, 16-29 urteko gazteen emantzipazioak okerrera egin du 2008 eta 2019
artean: gurasoen etxea utz dezaketen gazteen proportzioa % 33tik % 24ra jaitsi da.
15 Testuinguru horretan, premiazkoa da administrazioek eta gobernuek gazteak lehentasunezko helburuen
artean izatea. Ekonomia suspertzeko iragarri dituzten Next Generation EU² europar funts horiek lehentasunezko
jomuga gazteak izan beharko lituzkete. Enplegu eta soldata duinak eskaini behar zaizkie, baita emantzipatzen
lagunduko dien etxebizitza eskuragarriago jarri ere. Gazteriarik gabe ez dago susperraldi ekonomiko, sozial eta
politiko posiblerik. Premiazkoa da haren alde egitea!
Juan Mari Arregi, Argia astekaria, https://www.argia.eus, 2021/02/07
(1) Europar Batasuneko estatistika bulegoa.
(2) Europar Batasunak herrialdeei ematen dien diru kopuru bat.
A1.2.- Azpimarratutako esaldi zatiak berridatzi, testuko esanahiari lotuz: (1 puntu)
a)
b)
c)
d)
e)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
- ..., politiko eta soziala izan dezan, ... (1)
Solución: ...eduki dezan... / ...lortzeko... / ...izan ahal izateko...
- ...sektore hori oso ukituta... (2-3)
Solución: ...kaltetuta... / ...kolpatuta... / ...eraginda... / ...minduta...
- ...belaunaldi oso bat galtzeko... (3)
Solución: ...desagertzeko... / ...galbidean jartzeko... / ...alferrik galtzeko...
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022 ›
Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2023
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022