Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2021

Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Extraordinaria (2021)

Enunciado

Urteko egunik zoriontsuena

1 Urteko egunik luzeena edo motzena aipatzen digutenean gaia ezaguna egiten zaigun arren, urteko egunik

zoriontsuena zein den galdetzen badigute, ez dakigu zer esan. Bada, itxuraz 1, ekainaren 20a da urteko egunik

zoriontsuena. Ondorio horretara iristeko oinarria zein den ikusiko dugu ondoko lerroetan.

Uda ate joka da ekainaren 20an, eta jende gehienarentzat hori pozgarria da, ezin da ukatu. Meteorologoek eta

5 psikologoek aztertu dute gaia, eta aditu hauek diotenez, ekainean zenbait faktore biltzen dira pertsona

baikorragoa eta zoriontsuagoa izateko. Pentsatzekoa da ez dela egun zehatz bat, baizik eta garaia dela

zorionekoa. Adituak, ordea, bat datoz Cardiff-eko unibertsitatean garatu den formula matematikoaren

emaitzarekin: horren arabera, ekainaren 20a da urteko egunik zoriontsuena.

Izena ere jarri diote egunari, Yellow day ("Egun horia"). Kolore horiak, hain zuzen, poza adierazten du herrialde

10 anglo-saxoietan, eta horrez gain, oso kolore bizia da. Horrelako izendapenen 2 atzean askotan helburu

komertzialak izaten dira, baina horiek alde batera utzita, ikus dezagun zein faktore aipatzen dituzten adituek:

Batetik, tenperatura aipatzen dute. Ekainaren erdialdean gure inguruan tenperatura epelak izaten dira, batez

beste 20-21 gradu zentigradukoak, eta oso tenperatura egokia da ibaira, itxasora edo basora joateko.

Era berean, argi-ordu asko izaten ditugu sasoi horretan, urteko egunik luzeenak ekainekoak baitira. Eguzkiaren

15 argiak aktibatu egiten gaitu, edo hobeto esanda, serotonina 3 sortzen laguntzen digu, eta hormona hori zoriontsu

izatearekin lotuta dago. Beraz, egun horietan gure umorea hobetu egiten da, animotsuago egoten gara, eta

orokorrean zoriontsuagoak izaten gara.

Lanari dagokionez, izango dira salbuespenak, baina askok udan oporrak izaten ditugu. Langileentzat eta

ikasleentzat oporrak ongi egindako lanaren saria da. Beraz, ekainean opor usainean ibiltzen gara: oporrak non

20 egingo ditugun pentsatzen, norekin joango garen... ilusioz, oporrak planifikatzen, pozik.

Oporrak iritsi bitartean, planak egiteko joera handiagoa ere izaten da ekainean. Hala, norberaren gustukoak diren

gauzak egiten denbora gehiago pasatzen dugu. Batzuetan gure aldetik egiten ditugu planak, baina lagunekin

egitea ere errazagoa izaten da, denbora libre gehiago izaten dugu eta.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2020/06/19 (MOLDATUA)

(1) itxuraz: por lo visto, según parece. (2) izendapen: denominación. (3) serotonina: hormona encargada de regular nuestro estado de ánimo.

B1.3. Berridatzi esaldi hauek: [1 puntu]

a)

"gaia ezaguna egiten zaigun arren" (1)

Nahiz eta

b)

"unibertsitatean garatu den formula" (7)

-tako

c)

"egunik luzeenak ekainekoak baitira" (14)

-(e)lako

d)

"ongi egindako lanaren saria da" (19)

-iko

e)

"denbora libre gehiago izaten dugu eta" (23)

bait-...

Enunciado: Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

a) "gaia ezaguna egiten zaigun arren" (1): (Nahiz eta ________________________________)

Solución: gaia ezaguna egiten zaigun

b) "unibertsitatean garatu den formula" (7): (__________________-tako ____________________) [lehen zatia]

Solución: unibertsitatean garatu

b) "unibertsitatean garatu den formula" (7): (__________________-tako ____________________) [bigarren zatia]

Solución: formula

c) "egunik luzeenak ekainekoak baitira" (14): (____________________-(e)lako)

Solución: egunik luzeenak ekainekoak dire

Las soluciones de los 3 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak