Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2022

Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2022)

Enunciado

B Aukera

“Euskaltegiak asko laguntzen du” (Iñigo Enrique, Ribaforada, 1995)

1 “Erriberan, gutxi gara euskal hiztunak” dio Enriquek. Nahiz eta Nafarroako Erriberakoa izan, herritik atera zen eta

egun Erripagañan bizi da, Eguesibarren. Lanbidez programatzailea, hirugarren ikasturtea du Iruñeko Iruñezar

AEKn 1.

Nolatan iritsi zinen euskarara?

5 Gurasoek nahi zuten ikastea. Beste gurasoekin batera, herrian D eredua jarri nahi izan zuten arren, ezin izan

zuten. A ereduan ikasi nuen eta euskara pixka bat ikasi nuen. Gero, dena ahaztu zitzaidan. Ondoren, Madrilera

ikastera joan, eta berdin. Iruñera itzultzean, mendi ibilaldi batean, Lizarragan gazta saltzen zuen baserritar batek

euskaraz hitz egin zidan. Nik ez nekiela eta mesedez gaztelaniaz egiteko erantzun nion. Biok nafarrak izanik, bere

hizkuntza zergatik aldarazi 2 behar nion pentsatu nuen. Interneten euskara nola ikasi bilatu eta hurrengo astean

10 AEKn eman nuen izena.

Nolako prozesua izan duzu?

Oso ona. Euskaltegirik 3 gabe, nire ustez, ezinezkoa izango litzaidake. Ez neukan inguru euskaldunik, eta

euskaltegiak hori ematen dizu. Eskolak jasotzeaz gain, afariak eta lagunekin abesteko saioak ere egiten ditugu.

Euskara ikasteko errazagoa da, prozesua errazagoa da. Hasiera-hasieratik ikasitakoa erabiltzen nuen, eta oso

15 ongi.

Zer izan da zailena?

Beldurra kentzea edo ausartzea, hau da, euskaraz hitz egiten hastea. Askotan ez naiz euskaraz hasten ausartzen,

ez baitakit solaskidea euskalduna den ala ez.

Eta errazena?

20 Agian, ikasten hastea. Nik bat-batean erabaki nuen euskaltegian izena eman nahi nuela, eta erabaki nuena egin

nuen bi aldiz pentsatu gabe. Ingelesarekin edo beste hizkuntza batzuekin ere gertatzen zait, baina ez naiz

ausartzen. Euskararekin, ordea, bai; izena zalantza egin gabe eman nuen. Euskaltegiak asko laguntzen du.

Burugogorra 4 naiz euskararekin, eta beti nabil irakurtzen edo hitzak apuntatzen. Beldurrez, bai, baina beti

ausartzen naiz euskaraz egiten.

Aizu! 2021/12/01, https://www.aizu.eus/zelan-euskaraz (MOLDATUA)

[ 1 ] AEK: red de academias de euskera para adultos.

[ 2 ] aldarazi: hacerle cambiar.

[ 3 ] euskaltegia: academia de euskera.

[ 4 ] Burugogorra: cabezón, terco/a, obstinado/a.

B1.3. Berridatzi esaldi hauek emandako egiturak erabiliz [1 puntu]:

a)

«Nahiz eta Nafarroako Erriberakoa izan» (1):

( arren)

b)

«... D eredua jarri nahi izan zuten arren» (5):

( ba-... ere)

c)

«... ikasitakoa erabiltzen nuen» (14):

( -rikoa)

d)

«...ez baitakit solaskidea euskalduna den» (18):

( -lako)

e)

«...eta erabaki nuena egin nuen...» (20-21):

( -takoa)

Enunciado: Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

«Nahiz eta Nafarroako Erriberakoa izan» (1): (_______arren)

Solución: Nafarroako Erriberakoa izan

«... D eredua jarri nahi izan zuten arren» (5): (_______ba- ... ere )

Solución: D eredua jarri nahi izan bazuten

«... ikasitakoa erabiltzen nuen» (14): (_______-rikoa)

Solución: ikasi

Las soluciones de los 3 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2022 ›

Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak