Ejercicio B1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021
Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2021)
Enunciado
B Aukera
Transmisio komunitarioaz
1 Euskararen transmisioaz ari garelarik familia bidezko transmisioa datorkigu burura, hau da: gurasoek seme-alabei
hizkuntza(k) irakastea. Transmisio hori etxean gauzatzen ohi da, umezaroan, eta haurrek mintzaira ama hizkuntzatzat
jasotzea du helburu. Hori hala gerta dadin, gurasoek euskaldunak izan behar dute, baitezpada.
Tradizioa duen hizkuntza transmisioaren kontzeptu horrek ikuskera jakin bat dakar: gurasoengandik seme-alabengana
5 doan eta goitik behera, bertikalki eta noranzko bakarrean heldu den hizkuntza ematea, non transmititzaileek, helduek,
jasotzaile hutsak diren haur hartzaileei hizkuntza irakasten baitiete.
Gure artean, halere, hizkuntza transmisioaren ideia hori dagoeneko pitzatzen 1 hasia da, hiztun komunitateak dituen
ezaugarriei eta beharrei erantzuteko egokia ez delakoan. Izan ere, euskararen transmisioaren adiera horrek haur euskaldun
gehienen familiak bazter uzten ditu, euskara ez dakiten baina haur euskaldunak hazten ari diren gurasoentzako diskurtso
10 egokirik eratu ezinik. Berebat, transmisioaren ideia horrek haurrak hiztun bilakatzeko prozesuari eragiten dioten alderdi
funtsezko anitz ikusezin uzten ditu, haurren egintzailetasuna edo agentzia, kasu; haurrak ez baitira hizkuntzaren jasotzaile
pasibo hutsak, mintzairaren egoeran subjektu aktiboak baizik.
Izan ere, haurrak euskaldun hazteko bidean familiaz harago gizarte harremanek eta erakundeek ere jokatzen dute (auzo-
komunitate hurbileko harreman sareek, eskolak eta hezkuntza arloko bestelako erakundeek, aisialdi antolatuak, gizarte
15 elkarteek, hedabideek...); ama hizkuntza sendo transmititzea ez baita etxeko transmisioa. Beraz, hizkuntza transmisio sozial
hori gizarte bizitzak bermatzen du belaunaldien arteko eta haur belaunkideen arteko elkarrekintzetan. Hizkuntza transmisio
sozial horren xedea haurrak (mintzaira hori ama hizkuntza izan ala ez) komunikazio gaitasun egokia eskuratzea da; hots,
hiztun taldeko kide gaitua bilakatzea. Hori horrela, gurasoen hizkuntza gaitasuna ez da abiapuntuko baldintza, nahiz haurra
hiztun bilakatzeko bidean familiari egiteko garrantzitsua aitortu.
20 Belaunaldi berriak euskaraz jabetu eta euskaldun bilakatzea prozesu orohartzailea edo holistikoa da, familiara mugatzen
ez dena eta eskolan soilik nekez gauza daitekeena. Hiztun bilakatzea elkarrekintza kontua da, hizkuntzaz jabetze hutsa baino
gehiago. Hala bada, hizkuntza transmisio komunitarioaz mintzatu beharko genuke, orain kontzeptu hori ere pandemiak
bahiturik izanen ez balu.
Paula Kasares, Berria, 2020/11/25
(1) pitzatu: arraildu; zentzu metaforikoan: galdu, desagertu, ezbaian jarri.
B1. ATALA
B1.2.- Azpimarratutako esaldi zatia berridatzi, testuko esanahiari lotuz: [1 puntu]
a)
Euskararen transmisioaz ari garelarik... (1)
b)
... hizkuntza irakasten baitiete. (6)
c)
... erantzuteko egokia ez delakoan... (8)
d)
...; ama hizkuntza sendo transmititzea ez baita etxeko transmisioa. (15)
e)
..., nahiz haurra hiztun bilakatzeko bidean familiari egiteko garrantzitsua aitortu. (19)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
Euskararen transmisioaz ari garelarik... (1)
Solución: Euskararen transmisioaz ari garenean / ari garen bitartean...
... hizkuntza irakasten baitiete. (6)
Solución: ... transmititzaileek, helduek, jasotzaile hutsak diren haur hartzaileei hizkuntza irakasten dieten (hizkuntza ematea) / ... eta bertan transmititzaileek, helduek, haur hartzaileei hizkuntza irakasten diete.
... erantzuteko egokia ez delakoan... (8)
Solución: ... erantzuteko egokia ez dela uste baita / pentsatuta / ustez...
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021