Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2021

Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2021)

Enunciado

B Aukera

Udako oporrak

1 Uda, oporrekin, festekin eta aisialdiko ekintzekin lotzen dugu. Abesten dugu, lagunekin egoten gara... Hura

iristeko gogoz egoten gara, baina 2021eko uda 2020koaren antzekoa izango ote da? Bada, zoritxarrez, beharbada

bai, koronabirusaren pandemiak gure eguneroko martxa aldatu baitu. Segurtasun neurriak beharko ditugu.

Aurtengo uda iazkoarekin konparatuta antzekoa izango da. Itxura hori du behintzat. Bakoitzaren ohituren

5 arabera, gehiago edo gutxiago sumatuko 1 dugu antzekotasuna, baina udarekin lotuta dauden zenbait ekintza edo

gertaera antzekoak izango dira; esate baterako, oporretarako asmoak edo udako planak.

Gai horiei buruz inkesta egin dugu. Galdera hauek egin dizkiegu bi laguni:

1. Zein asmo duzu oporretarako?

2. Eguneko planak egitean pandemiak zerbait aldatuko du, esaterako, hondartzara joateko edo?

10 IDOIA URZAIZ. Nire izena Idoia da, 26 urte ditut eta tuterarra naiz. Lehenengo galderari erantzunez, bueno,

oporrak... uztailean eta abuztuan nik lan egingo dut eta irailean joango gara oporretara. Ez dakigu oraindik nora,

mendira edo hondartzara.

Bigarren galderari dagokionez, bai, planak egitean pandemiak eragina izango du. Hondartzara edo mendira

joatekotan, nahiz eta leku seguruak izan, segurtasun neurriak hartu beharko ditugu berdin-berdin.

15 JOSEBA MONEO. Ni Joseba naiz, 59 urte ditut eta Iruñean bizi naiz. Nire planak oporretarako? Ba, ez dakit. Gure

kasuan, adibidez, ez dut uste desberdintasun handirik egongo denik. Gu Errioxako herri txiki batera joaten gara

urtero. Iaz ere han egon ginen eta oso ongi. Herrian denok ezagunak gara eta pandemia oraindik dagoen arren,

han gehienek txertoa hartu dute. Eta, bueno, gero ikusiko dugu zenbat egunetan gelditu. Bestalde, niri ez zait

planak egitea gustatzen, nahiago ditut emazteak eta seme-alabek proposatutakoak.

20 Bigarren galderari dagokionez, guk oporrak Errioxako herri horretan pasatzen ditugu, eta hango planak

antzekoak 2 izaten dira beti: mendia goizean eta menditik etorri ondoren, arratsaldean, igerilekura. Orduan, nik

uste dut antzekoa izango dela, ez bada beste arazorik sortzen koronabirusaren kontuarekin.

HABE Ikasbil aldizkari digitala (MOLDATUA)

[ 1 ] sumatu: percibir, sentir; darse cuenta, notar.

[ 2 ] antzeko: semejante, parecido/a ("igualtsu").

B1.3. Berridatzi esaldi hauek: [1 puntu]

a)

«eguneroko martxa aldatu baitu» (3):

(

-(e)lako)

b)

«baina udarekin lotuta dauden zenbait ekintza» (5):

(

-tako

)

c)

«Nahiz eta leku seguruak izan» (14):

(

arren)

d)

«pandemia oraindik dagoen arren» (17):

( nahiz eta

)

e)

«emazteak eta seme-alabek proposatutakoak» (19):

(

-rikoak)

Enunciado: Ejercicio B1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

«eguneroko martxa aldatu baitu» (3): ( ... -(e)lako )

Solución: eguneroko martxa aldatu du

«baina udarekin lotuta dauden zenbait ekintza» (5): ( [1. hutsunea]-tako ... )

Solución: udarekin lotu

«baina udarekin lotuta dauden zenbait ekintza» (5): ( ...-tako [2. hutsunea] )

Solución: zenbait ekintza

Las soluciones de los 3 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak