Ejercicio A1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021

Tema: Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak · Del examen Ordinaria (2021)

Enunciado

A aukera

Zer egin burutik kendu ezin duzun abesti hori ahazteko

1 Etengabe buruan entzuten duzun melodia inozoa behingoz ezabatzeko trukoak jarraian!

Denoi gertatu zaigu; irratian, telebistan ala kalean entzundako iragarki baten slogana, iraganeko kanturen bat ala gorroto

dugun melodia bat buruan iltzatu 1, eta bertatik kendu ezinik ibiltzen gara, sutan jarri arte. Baina, zergatik gertatzen zaigu

eta zer egin dezakegu melodia hori gure burutik ezabatzeko?

5 Fenomenoari earworms deitzen zaio, literalki, zizareak belarrietan; hain zuzen, sentsazio hori izaten dugu gorroto dugun

kantu bat etengabe buruan errepikatzen dugunean. Normalean, konposizio sinplea duten kantuak izaten dira, hain zuzen,

gure garunarentzat gogoratzeko errazak eta itsaskorrak direnak. Horregatik gogoratzen ditugu adibidez iragarkietako

melodiak; errazak eta itsaskorrak dira, eta askotan entzuten ditugu, buruan iltzatuta gelditu arte.

Dena den, fenomeno hau gehiagotan gertatzen zaigu estres eta antsietate egoeran gaudenean; azterketa baten aurrean,

10 lana gainezka dugunean, lo gutxi egin dugunean, urduri ala nekatuta gaudenean... orduan, inoiz baino gehiago agertzen dira

earworms delakoak. Izan ere, musikak gure emozioak esnatzen ditu; horregatik, gure garuna aktibatu egiten da abesti zehatz

bat entzuten dugunean, eta berdina gertatzen zaio abesti hori gogoratzen duenean.

Eta zer egin abestia burutik kentzeko?

Obsesio guztien antzera, bi bide ditugu arazoari aurre egiteko; arreta beste zerbaitetara bideratu ala gure garuna

15 gainkargatu. Lehen bidea aukeratuta beste abestiren bat entzun dezakegu, ala norbaitekin hitz egin, irratia ala telebista

piztu... beste soinu bati arreta zuzendu, buruko soinua ahazteko. Bigarren bidea erradikalagoa da, baina bere emaitzak eman

ditzake: burutik kendu ezinik dugun melodia hori behin eta berriro entzutean datza, garuna gainkargatu eta abestia behingoz

burutik ezabatu arte.

Badago hirugarren bide bat; garunak interesa du amaitu ez diren gauzekin, eta burutik kendu ezinik gabiltzan kantua

20 kasu hau izan daiteke. Hain zuzen abestiaren zatitxo bat etengabe errepikatzen badugu baina abestia osorik amaitzeko gai

ez bagara, izan daiteke gure buruak abestia osorik amaitzeko desioa izatea; hortaz, abestia goitik behera entzutea grina hori

asetzeko modua izan daiteke.

Ane Urrutikoetxea, Berria, 2020/11/24

(1) Iltzatu: iltzez josi.

A1. ATALA

A1.2.- Azpimarratutako esaldi zatia berridatzi, testuko esanahiari lotuz (1 puntu):

a)

... hori gure burutik ezabatzeko ? (4. lerroa)

b)

... antsietate egoeran gaudenean,... (9. lerroa)

c)

... hori gogoratzen duenean... (12. lerroa)

d)

... arazoari aurre egiteko; (14. lerroa)

e)

Lehen bidea aukeratuta... (15. lerroa)

Enunciado: Ejercicio A1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

a) ... hori gure burutik ezabatzeko? (4)

Solución: ezabatzearren / ezabatzeko asmoz / ezabatu ahal izateko / kentzeko

b) ... antsietate egoeran gaudenean,... (9)

Solución: egotean / gaudela / egon bitartean / gauden bitartean

c) ... hori gogoratzen duenean... (12)

Solución: gogoratzean / gogoratu ostean / gogoratu ondoren / gogoratzen duelarik

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo A) 2021 · Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Esaldiak berridaztea: mendeko perpausak eta egiturak