Ejercicio A2.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2026

Tema: Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Del examen Ordinaria (2026)

Enunciado

Nor nori nork

Gure amak beti esaten zigun erabili ezean, euskara hil egingo zela. Gure belaunaldikoek

gure gain sentitu dugu euskararen biziraupenaren ardura, hala erakutsi zigutelako. Aurrekoan

Jon Maiak “Kantu bat gara” ikuskizun ederra eskaini zuen Gasteizen. Bertan Arabari merezitako

omenaldia egin zion eta gogoratu zuen azken hamarkadetan euskara ez dela inon Araban

5 beste hazi. Berotasun berezi bat sentitu genuen han izan ginen guztiok eta esango nuke

bereziki hunkitu zirela zailtasun guztien gainetik aspaldi euskara ikasi zuten arabarrek. Eta

honek pentsarazi dit duela berrogei urte euskara ikasi zutenen eta gaur egun euskara ikasten

ari direnen artean dagoen diferentziaz. Esango nuke gaur egun euskara bere testuinguru

soziologiko-politiko-historikorik gabe irakasten dela kasu askotan, hizkuntza normalizatu bat

10 izango balitz bezala. Eta modaz kanpo dagoen zerbait esango dut, baina iruditzen zait hain

egoera zaurgarrian dagoen hizkuntza bat ezin dela irakatsi haren biziraupenerako beharrezkoa

den militantzia eta ahalegin berezi baten beharra transmititu gabe. Hizkuntza irakastearekin

batera, irakatsi behar da euskara ez dela ingelesa, ez dela espainola, ez dela frantsesa; nahiko

genukeela haien egoera guretzat, baina ez, erabili ezean, euskara galdu egingo dugun

15 hizkuntza bat dela gogorarazi behar da etengabe, guri txikitatik transmititu ziguten bezala. Gaur

egun euskararen hazkundea gazteen euskalduntzetik dator batez ere: egungo euskal hiztun

gehienak, familiaren bidez baino gehiago, hezkuntza sistemaren bidez edota euskaltegien

bidez jasotzen ari dira euskara. Baina ez dugu ahaztu behar hizkuntza irakastearekin ez dela

nahikoa: euskararen ibilbidea ezagutu behar dugu euskararen erabilerak duen balioaz ohar

20 gaitezen. Gure ahotsik gabe euskararen kantua desagertuko dela behin eta berriz gogoraztea

beharrezkoa da. Euskara ez dela soilik nor nori nork.

Karmele Jaio, Diario de Noticias Álava, 2025/01/04

A2.1.2 Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua:

esango nuke (5), izango balitz (10), dator (16), jasotzen ari dira (18), ohar gaitezen (19-20)

1. esango nuke (5. lerroa)

2. izango balitz (10. lerroa)

3. dator (16. lerroa)

4. jasotzen ari dira (18. lerroa)

5. ohar gaitezen (19-20. lerroak)

Enunciado: Ejercicio A2.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2026

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

1. esango nuke (5) - Aspektua:

Solución: Geroaldia / Gertatugabea

1. esango nuke (5) - Aldia:

Solución: Orainaldiko alegiazkoa / Hipotetikoa

1. esango nuke (5) - Pertsona(k):

Solución: Nor: Hura (3. sing.) / Nork: Nik (1. sing.)

1. esango nuke (5) - Modua:

Solución: Ondorioa (baldintzazkoa)

2. izango balitz (10) - Aspektua:

Solución: Geroaldia / Gertatugabea

2. izango balitz (10) - Aldia:

Solución: Orainaldiko alegiazkoa / Hipotetikoa

2. izango balitz (10) - Pertsona(k):

Solución: Nor: Hura (3. sing.)

2. izango balitz (10) - Modua:

Solución: Baldintza

3. dator (16) - Aspektua:

Solución: Puntukaria / Aspektugabea

3. dator (16) - Aldia:

Solución: Orainaldian / Oraina

Las soluciones de los 10 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio A2.1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2026 · Problema 1 · Extraordinaria (Modelo D) 2025 ›

Más ejercicios de Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua