Ejercicio A2.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2026

Tema: Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Del examen Extraordinaria (2026)

Enunciado

Zaurgarri

Amesgaizto bat izan dut. Kontatu eta gogoratu nahi ez den horietakoa. Asko maite dudan

norbaiti zerbait oso latza gertatzen zitzaion. Arindua sentitu dut esnatzean, dena amets bat baino

ez zela konturatzean. Ametsak gure zaurgarritasunaz ohartarazi dit. Nahikoa da minutu batzuetan

arnasarik hartu ezin izatea, nahikoa da gure barneko zelulak jolasean hastea, nahikoa da zer edan

5 edo janik ez izatea, nahikoa da kolpe latz bat… Batek pentsa dezake ezin dela horrela bizi,

etengabe pentsatuz uneren batean zerbait larria gerta dakizukeela. Baina ondo dator noizean

behin horretaz pentsatzea, ez beldurrak gure egunerokoa geldiarazteko, baizik eta bizitako egun

bakoitza garaipen baten modura sentitu ahal izateko. Eta horrez gain, bizi garen lekuaren arabera,

zaurgarriago izan gaitezkeela gogoratzeko.

10 Hala, gure zaurgarritasuna buruan, egunkarian irakurri dut Gazako emakumeei buruzko

erreportaje bat. Hilekoa nola bizi duten deskribatzen du. Ur garbirik, xaboirik, konpresarik eta

pribatutasunik gabe, askok hilekoa antsietate eta isolamendu iturri gisa deskribatzen du. Nazio

Batuen arabera, 700.000 emakume eta neska inguruk du hilekoa Gazan, bonbardaketen artean

bizi dira haietako asko, errefuxiatuen kanpaleku zikin eta jendez gainezka daudenetan gehienak.

15 Gosea eta indarkeria inposatzeaz gain, gudak pribatutasuna eta duintasuna lapurtu die.

Bizitzaren odola heriotzaren odolarekin nahasi du gudak eta hileroko ohiko ekintza bat amesgaizto

bihurtu du. Erreportajean neska batek dio hilekoa duen bakoitzean mutiko izatea desiratzen duela.

Gudetan ere, emakume eta neskatoek jasaten dituzte egoera latzenak.

Amesgaizto bat izan dut. Arindua sentitu dut esnatzean, dena amets bat baino ez zela

20 konturatzean. Munduko leku askotan, baina, amesgaiztoa ez da amets, errealitatea baizik, eta

inoiz ez da heltzen esnatzeko unea. Kasu hauetan mundua baita esnatu behar dena. Gu esnatu

ahala, atera ahal izango direlako besteak bizi dituzten amesgaiztoetatik.

Karmele Jaio, Diario de Noticias Navarra, 2025/08/16

A2.1.2 Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua [1,5 puntu]:

1.

gertatzen zitzaion (2. lerroan)

2.

pentsa dezake (5. lerroan)

3.

gerta dakizuke[ela] (6. lerroan)

4.

dio (17. lerroan)

5.

jasaten dituzte (18. lerroan)

Enunciado: Ejercicio A2.1.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2026

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

gertatzen zitzaion (2) - Aspektua:

Solución: Ez-burutua

gertatzen zitzaion (2) - Aldia:

Solución: Lehenaldia

gertatzen zitzaion (2) - Pertsona(k):

Solución: Nor-Nori (hura-hari)

gertatzen zitzaion (2) - Modua:

Solución: Indikatiboa

pentsa dezake (5) - Aspektua:

Solución: Puntukaria / Aspektugabea

pentsa dezake (5) - Aldia:

Solución: Orainaldia

pentsa dezake (5) - Pertsona(k):

Solución: Nor-Nork (hura-hark)

pentsa dezake (5) - Modua:

Solución: Ahalera

gerta dakizuke[ela] (6) - Aspektua:

Solución: Puntukaria / Aspektugabea

gerta dakizuke[ela] (6) - Aldia:

Solución: Orainaldia

Las soluciones de los 10 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

Ejercicio A2.1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026 ›

Más ejercicios de Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua