Problema 1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2025
Tema: Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Del examen Extraordinaria (2025)
Enunciado
Justizia klimatikoa
Inork ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiok paira
dezagun: zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfeziorik ez zidaten eragin Los
Angeleseko suteek, baina justizia sentimendu bat, haatik, bai. Amamaren “pobre ala aberats, hiltzeko garaian denak
berdinak gara” erranaz oroitu nintzen. Noizbait baieztapen berarekin hitz egin nahiko nuke klima aldaketaz ere: etorri
5 behar badu etor dadila denontzat.
Suak kiskali zituen Hidden Hills, Pacific Palisades, Beverly Hills... Ultra-aberatsen mundu itxi eta mugatura
sartu zitzaien sua. Milioiak ketan, eta suhiltzaile konpainia pribatuei deika aberatsak. “Pacific Palisadeseko etxea
babesteko suhiltzaile pribatuak badauzka norbaitek? Behar gorrian gaude, inguruko etxe guztiak kiskaltzen ari dira.
Edozein prezio ordaintzeko prest. Milesker” mezua zabaldu zuen ultra-aberats batek, desesperazioz, munduko
10 aberatsena den Elon Musken sare sozialean. Dirua trukean, norbere interesen alde. Beti. Aberatsen gaitza.
1.300 milioi herritarren heina kontsumitzen dute munduko 50 aberatsenek. 50 horiek bezainbat
kontsumituko bagenu guztiok, orduan, bi egunetan gaindituko genuke karbono-aurrekontua –beroketa maila
bizigarrian mantentzeko, gizateriak isuri dezakeen karbono kantitatea–. Bi egun. Herritar ohiko batek 834 urte
beharko lituzke Elon Musken urte bakarreko kutsadura eragiteko –5.437 urte pobre batek–. Oxfam-en datuak dira.
15 Suak berdin-berdin kiskali zituen, duela hilabete, Mayotteko txabola-auzoak. Paradisukoa izanik ere, irla
hartan ez dute enegarren etxebizitzarik aberatsek. Mayotten, %77 dira pobreziaren langaren pean. Aterpeen %38
txabolak dira. Bertako herritarren herena papergabea da. Miseria hori Frantziako Estatuaren zigilupean, 1841ean
kolonizatu zituelako. Aurreko abenduko zikloiak zenbat hil zituen ez dakigu eta ez dugu sekulan jakinen. Berdin
zaigulako. “Milaka” edo “dozenaka mila” direla badakigu, baina ofizialki “39” dira. 39 horiek, erroldatuak izanen ziren,
20 frantziar herritartasunekoak. Besteak papergabeak, baliogabeak.
Horregatik justizia (klimatikoaren) usaina hartu diet Los Angeleseko suteei.
Jenofa Berhokoirigoin, Argia, 2025eko urtarrilaren 13a
1.- Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua (puntu 1):
a)
paira dezagun[la] (1-2)
b)
[ba]dauzka (8)
c)
gaindituko genuke (12)
d)
beharko lituzke (14)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
paira dezagun[la] (1-2) - Aspektua
Solución: burutugabea / ez-burutua / puntukaria
paira dezagun[la] (1-2) - Aldia
Solución: orainaldia
paira dezagun[la] (1-2) - Pertsona
Solución: nor: hura / nork: guk
paira dezagun[la] (1-2) - Modua
Solución: subjuntiboa
[ba]dauzka (8) - Aspektua
Solución: puntukaria / ez-burutua
[ba]dauzka (8) - Aldia
Solución: orainaldia
[ba]dauzka (8) - Pertsona
Solución: nor: haiek / nork: hark
[ba]dauzka (8) - Modua
Solución: indikatiboa
Las soluciones de los 8 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A2.1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026 · Problema 1 · Ordinaria (Modelo D) 2025 ›
Más ejercicios de Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua
- Ejercicio A2.1.2 · Extraordinaria (Modelo D) 2026
- Ejercicio A2.1.2 · Ordinaria (Modelo D) 2026
- Problema 1 · Ordinaria (Modelo D) 2025
- Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023
- Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2021