Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023

Tema: Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Del examen Extraordinaria (2023)

Enunciado

B Aukera

Emakumeak gorroto dituzten gizonak

1 Stieg Larsson idazle suediarrak trilogia ezaguna idatzi zuen; Millennium izena eman zion, baina

askok gogoratzen dute lehen liburuak zeraman izenarekin. Espainieraz Los hombres que no amaban a

las mujeres moduan ezaguna izan zen, eta frantsesez Les hommes qui n'aimaient pas les femmes.

Alegia, bietan 'Emakumeak maite ez zituzten gizonak' izenburua hautatu zutela. Beti egin zait

5 harrigarria izenburu horiek aukeratu izana, jatorrizko bertsioa latzagoa zelako: 'Emakumeak gorroto

zituzten gizonak', hots, Män som hatar kvinnor. Gorrotoa lar 1 begitandu zitzaien, nonbait, argitaletxe

espainiar eta frantsesei. Euskaraz itzulia ez dagoen arren, euskarazko Wikipedian jatorritik zuzenean

euskaratu dute: Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak. Gorrotoa sentimendu indartsua da,

urdailetik zuzenean irteten dena, arrazoitik at dagoena, eta, egun, ez da politikoki zuzena emakumeak

10 gorroto ditugula esatea. Barkatu, zuzendu behar dut: emakumeok gorrotatzen gaituztela esatea. Baina

horrela da. Badira gizonak, eta ez gutxi, emakumeak gorroto dituztenak. Ez dute esaten, zelan esango

dute! Oraindik kosmetikari eutsi behar zaio.

Gorrotoak intentsitate ezberdinak ditu, maitasunak legez, eta askorentzat arerio gara. Erro

sakonak ditu matxismoak, bere graduazio guztiekin. Esaterako, taberna zein txokoetan gizon talde

15 batzuetan emakumeez hitz egiterakoan, esateko moduetan, gorrotoa dago; edota gizon askoren

artean emakume bakarra agertzen den argazki horietan, gorrotoa dago. Are gehiago, emakumerik ez

dagoen argazki horietan. Gorrotoa dago. Pikara aldizkarian Susana Gisbert elkarrizketatu zuten.

Valentziako fiskala da bera, genero indarkerian aditua. Bere hitzak argigarriak dira: «Emakumeen

aurkako gorrotoa esponentziala da, oso korapilatsua, eta babes handia dauka». Gaur martxoaren

20 bederatzigarrena da, eta kalean jarraitzen dugu.

Goizalde Landabaso. Berria egunkaria. 2021/03/09 (MOLDATUA)

(1) Lar: gehiegi.

B1.1.- Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua (1 puntu):

1.

2.

3.

4.

5.

Enunciado: Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

Eman 'zeraman' adizkiaren ezaugarriak:

Solución: Aspektu puntukoa (ez-burutua) / lehenaldia / 3. pertsona singularra (hark hura, Nor-Nork) / indikatiboa

Eman 'maite zituzten' adizkiaren ezaugarriak:

Solución: Aspektu ez-burutua (puntukoa) / lehenaldia / 3. pertsona plurala - 3. pertsona plurala (haiek haiek, Nor-Nork) / indikatiboa

Eman 'begitandu zitzaien' adizkiaren ezaugarriak:

Solución: Aspektu burutua / lehenaldia / 3. pertsona singularra - 3. pertsona plurala (hura haiei, Nor-Nori) / indikatiboa

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Problema 1 · Ordinaria (Modelo D) 2025 · Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023 ›

Más ejercicios de Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua