Todos los exámenes de Selectividad 2026 de todas las comunidades

Examen de Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra 2026 · Ordinaria

Examen de Lengua Vasca y Literatura II de Selectividad de Navarra (PAU/EvAU) 2026, Ordinaria (junio): 5 problemas con solución. Con corrección al momento.

Temas del examen: Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa · Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Testu tipoa eta mota, asmo komunikatiboa eta modalizazioa · Iruzkin kritikoa eta idazlana · Soziolinguistika: kontzeptuak testu baten gainean · Euskalkiak: testu baten euskalkia eta ezaugarriak · Garoa, Txomin Agirre · Bi anai, Bernardo Atxaga

Ejercicio A1.1 · Testu tipoa eta mota, asmo komunikatiboa eta modalizazioa

Nor nori nork

Gure amak beti esaten zigun erabili ezean, euskara hil egingo zela. Gure belaunaldikoek

gure gain sentitu dugu euskararen biziraupenaren ardura, hala erakutsi zigutelako. Aurrekoan

Jon Maiak “Kantu bat gara” ikuskizun ederra eskaini zuen Gasteizen. Bertan Arabari merezitako

omenaldia egin zion eta gogoratu zuen azken hamarkadetan euskara ez dela inon Araban

5 beste hazi. Berotasun berezi bat sentitu genuen han izan ginen guztiok eta esango nuke

bereziki hunkitu zirela zailtasun guztien gainetik aspaldi euskara ikasi zuten arabarrek. Eta

honek pentsarazi dit duela berrogei urte euskara ikasi zutenen eta gaur egun euskara ikasten

ari direnen artean dagoen diferentziaz. Esango nuke gaur egun euskara bere testuinguru

soziologiko-politiko-historikorik gabe irakasten dela kasu askotan, hizkuntza normalizatu bat

10 izango balitz bezala. Eta modaz kanpo dagoen zerbait esango dut, baina iruditzen zait hain

egoera zaurgarrian dagoen hizkuntza bat ezin dela irakatsi haren biziraupenerako beharrezkoa

den militantzia eta ahalegin berezi baten beharra transmititu gabe. Hizkuntza irakastearekin

batera, irakatsi behar da euskara ez dela ingelesa, ez dela espainola, ez dela frantsesa; nahiko

genukeela haien egoera guretzat, baina ez, erabili ezean, euskara galdu egingo dugun

15 hizkuntza bat dela gogorarazi behar da etengabe, guri txikitatik transmititu ziguten bezala. Gaur

egun euskararen hazkundea gazteen euskalduntzetik dator batez ere: egungo euskal hiztun

gehienak, familiaren bidez baino gehiago, hezkuntza sistemaren bidez edota euskaltegien

bidez jasotzen ari dira euskara. Baina ez dugu ahaztu behar hizkuntza irakastearekin ez dela

nahikoa: euskararen ibilbidea ezagutu behar dugu euskararen erabilerak duen balioaz ohar

20 gaitezen. Gure ahotsik gabe euskararen kantua desagertuko dela behin eta berriz gogoraztea

beharrezkoa da. Euskara ez dela soilik nor nori nork.

Karmele Jaio, Diario de Noticias Álava, 2025/01/04

A1.1 Testu iruzkina: testu tipo eta mota: bereizgarriak (150 hitz inguru) (2 puntu)

Zehaztu testuaren tipologia (komunikazio-eremua, testu-mota eta testu-generoa) eta aztertu testuaren ezaugarri nagusiak (igorlearen asmoa, egitura, tonua eta ezaugarri linguistikoak/estilistikoak), testuko adibideekin arrazoituz.

Ejercicio A1.2 · Iruzkin kritikoa eta idazlana

Nor nori nork

Gure amak beti esaten zigun erabili ezean, euskara hil egingo zela. Gure belaunaldikoek

gure gain sentitu dugu euskararen biziraupenaren ardura, hala erakutsi zigutelako. Aurrekoan

Jon Maiak “Kantu bat gara” ikuskizun ederra eskaini zuen Gasteizen. Bertan Arabari merezitako

omenaldia egin zion eta gogoratu zuen azken hamarkadetan euskara ez dela inon Araban

5 beste hazi. Berotasun berezi bat sentitu genuen han izan ginen guztiok eta esango nuke

bereziki hunkitu zirela zailtasun guztien gainetik aspaldi euskara ikasi zuten arabarrek. Eta

honek pentsarazi dit duela berrogei urte euskara ikasi zutenen eta gaur egun euskara ikasten

ari direnen artean dagoen diferentziaz. Esango nuke gaur egun euskara bere testuinguru

soziologiko-politiko-historikorik gabe irakasten dela kasu askotan, hizkuntza normalizatu bat

10 izango balitz bezala. Eta modaz kanpo dagoen zerbait esango dut, baina iruditzen zait hain

egoera zaurgarrian dagoen hizkuntza bat ezin dela irakatsi haren biziraupenerako beharrezkoa

den militantzia eta ahalegin berezi baten beharra transmititu gabe. Hizkuntza irakastearekin

batera, irakatsi behar da euskara ez dela ingelesa, ez dela espainola, ez dela frantsesa; nahiko

genukeela haien egoera guretzat, baina ez, erabili ezean, euskara galdu egingo dugun

15 hizkuntza bat dela gogorarazi behar da etengabe, guri txikitatik transmititu ziguten bezala. Gaur

egun euskararen hazkundea gazteen euskalduntzetik dator batez ere: egungo euskal hiztun

gehienak, familiaren bidez baino gehiago, hezkuntza sistemaren bidez edota euskaltegien

bidez jasotzen ari dira euskara. Baina ez dugu ahaztu behar hizkuntza irakastearekin ez dela

nahikoa: euskararen ibilbidea ezagutu behar dugu euskararen erabilerak duen balioaz ohar

20 gaitezen. Gure ahotsik gabe euskararen kantua desagertuko dela behin eta berriz gogoraztea

beharrezkoa da. Euskara ez dela soilik nor nori nork.

Karmele Jaio, Diario de Noticias Álava, 2025/01/04

A1.2 Iruzkin kritikoa: egin ezazu gaiari buruzko iruzkin kritikoa (150 hitz gutxienez) (2 puntu)

Idatzi testuaren gaiari buruzko zure iritzi arrazoitua (euskararen transmisioa, irakaskuntza, testuinguru soziopolitikoa eta erabileraren garrantzia). Egituratu ondo testua: sarrera, tesia, argudioak/kontraargudioak eta ondorioa.

Ejercicio A2.1.1 · Deklinabidea: hitzen kasua eta numeroa

Nor nori nork

Gure amak beti esaten zigun erabili ezean, euskara hil egingo zela. Gure belaunaldikoek

gure gain sentitu dugu euskararen biziraupenaren ardura, hala erakutsi zigutelako. Aurrekoan

Jon Maiak “Kantu bat gara” ikuskizun ederra eskaini zuen Gasteizen. Bertan Arabari merezitako

omenaldia egin zion eta gogoratu zuen azken hamarkadetan euskara ez dela inon Araban

5 beste hazi. Berotasun berezi bat sentitu genuen han izan ginen guztiok eta esango nuke

bereziki hunkitu zirela zailtasun guztien gainetik aspaldi euskara ikasi zuten arabarrek. Eta

honek pentsarazi dit duela berrogei urte euskara ikasi zutenen eta gaur egun euskara ikasten

ari direnen artean dagoen diferentziaz. Esango nuke gaur egun euskara bere testuinguru

soziologiko-politiko-historikorik gabe irakasten dela kasu askotan, hizkuntza normalizatu bat

10 izango balitz bezala. Eta modaz kanpo dagoen zerbait esango dut, baina iruditzen zait hain

egoera zaurgarrian dagoen hizkuntza bat ezin dela irakatsi haren biziraupenerako beharrezkoa

den militantzia eta ahalegin berezi baten beharra transmititu gabe. Hizkuntza irakastearekin

batera, irakatsi behar da euskara ez dela ingelesa, ez dela espainola, ez dela frantsesa; nahiko

genukeela haien egoera guretzat, baina ez, erabili ezean, euskara galdu egingo dugun

15 hizkuntza bat dela gogorarazi behar da etengabe, guri txikitatik transmititu ziguten bezala. Gaur

egun euskararen hazkundea gazteen euskalduntzetik dator batez ere: egungo euskal hiztun

gehienak, familiaren bidez baino gehiago, hezkuntza sistemaren bidez edota euskaltegien

bidez jasotzen ari dira euskara. Baina ez dugu ahaztu behar hizkuntza irakastearekin ez dela

nahikoa: euskararen ibilbidea ezagutu behar dugu euskararen erabilerak duen balioaz ohar

20 gaitezen. Gure ahotsik gabe euskararen kantua desagertuko dela behin eta berriz gogoraztea

beharrezkoa da. Euskara ez dela soilik nor nori nork.

Karmele Jaio, Diario de Noticias Álava, 2025/01/04

A2.1.1 Eman testuko hitz hauen kasua eta numeroa, eta zehaztu falta diren numeroak:

amak (1), hamarkadetan (4), txikitatik (15), euskaltegien (17), balioaz (19)

1. amak (1. lerroa)

2. hamarkadetan (4. lerroa)

3. txikitatik (15. lerroa)

4. euskaltegien (17. lerroa)

5. balioaz (19. lerroa)

Ejercicio A2.1.2 · Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua

Nor nori nork

Gure amak beti esaten zigun erabili ezean, euskara hil egingo zela. Gure belaunaldikoek

gure gain sentitu dugu euskararen biziraupenaren ardura, hala erakutsi zigutelako. Aurrekoan

Jon Maiak “Kantu bat gara” ikuskizun ederra eskaini zuen Gasteizen. Bertan Arabari merezitako

omenaldia egin zion eta gogoratu zuen azken hamarkadetan euskara ez dela inon Araban

5 beste hazi. Berotasun berezi bat sentitu genuen han izan ginen guztiok eta esango nuke

bereziki hunkitu zirela zailtasun guztien gainetik aspaldi euskara ikasi zuten arabarrek. Eta

honek pentsarazi dit duela berrogei urte euskara ikasi zutenen eta gaur egun euskara ikasten

ari direnen artean dagoen diferentziaz. Esango nuke gaur egun euskara bere testuinguru

soziologiko-politiko-historikorik gabe irakasten dela kasu askotan, hizkuntza normalizatu bat

10 izango balitz bezala. Eta modaz kanpo dagoen zerbait esango dut, baina iruditzen zait hain

egoera zaurgarrian dagoen hizkuntza bat ezin dela irakatsi haren biziraupenerako beharrezkoa

den militantzia eta ahalegin berezi baten beharra transmititu gabe. Hizkuntza irakastearekin

batera, irakatsi behar da euskara ez dela ingelesa, ez dela espainola, ez dela frantsesa; nahiko

genukeela haien egoera guretzat, baina ez, erabili ezean, euskara galdu egingo dugun

15 hizkuntza bat dela gogorarazi behar da etengabe, guri txikitatik transmititu ziguten bezala. Gaur

egun euskararen hazkundea gazteen euskalduntzetik dator batez ere: egungo euskal hiztun

gehienak, familiaren bidez baino gehiago, hezkuntza sistemaren bidez edota euskaltegien

bidez jasotzen ari dira euskara. Baina ez dugu ahaztu behar hizkuntza irakastearekin ez dela

nahikoa: euskararen ibilbidea ezagutu behar dugu euskararen erabilerak duen balioaz ohar

20 gaitezen. Gure ahotsik gabe euskararen kantua desagertuko dela behin eta berriz gogoraztea

beharrezkoa da. Euskara ez dela soilik nor nori nork.

Karmele Jaio, Diario de Noticias Álava, 2025/01/04

A2.1.2 Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua:

esango nuke (5), izango balitz (10), dator (16), jasotzen ari dira (18), ohar gaitezen (19-20)

1. esango nuke (5. lerroa)

2. izango balitz (10. lerroa)

3. dator (16. lerroa)

4. jasotzen ari dira (18. lerroa)

5. ohar gaitezen (19-20. lerroak)

Ejercicio A2.2.1 · Soziolinguistika: kontzeptuak testu baten gainean

A2.2.1 Soziolinguistika

Aztertu ondoko testua. Soziolinguistika arloko 10 kontzeptu baliagarri proposatuko zaizkizu. Horietatik, aukeratu 3, eta egin haien gaineko hausnarketa. Aukeraturiko 3 kontzeptuak testuan azpimarratu behar dituzu. (50-100 hitz) [1,5 puntu]

Kontzeptu proposatuak

Diglosia

Hizkuntza-gatazka

Hizkuntza-normalizazioa

Hizkuntza menderatzailea

Hizkuntza gutxitua

Hizkuntzaren hautaketa

Elebitasuna

Hizkuntza-eskubideak

Hizkuntza-politika

Balio instrumentala

Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzeko eskatu du Behatokiak

Foru Hobekuntzaren lantaldean, zonifikazioak dakartzan «ondorio, oztopo eta mugak» azaldu ditu Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatu dadin galdegin die parlamentariei.

Ejercicio A2.2.2 · Euskalkiak: testu baten euskalkia eta ezaugarriak

A2.2.2 Euskalkiak

Aztertu testu hau, eta esan zein euskalkiri dagokion. Identifikatu euskalki horretako 4 ezaugarri, deskribatu ezaugarri horien berezitasunak, eta adierazi zer esan nahi duten. (50-100 hitz inguru) [1,5 puntu]

‘Eingule?’ leiaketea jaietan

Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatuko dabes laster. Jaiok girotzeko, Eingule? leiaketea atondu dabe. Gasteen parte-artzea sustatu guran, Udalak eta Txosna batzordeak txosnagunea edegitten dan egunerako, iraillaren 6rako, leiaketea prestau dabe.

Leiaketearen elburua bertoko iskerea, identidadea eta kulturea edatzea da, eta errittarrei nortasuna emoten deutzen iskereak egunerokorako daukan balioa agirian ixtea. Orretarako, errian erabiltten diran berba errasak berreskuratu gura dabes.

Eingule? leiaketan parte-artzea errittar gustiei edegitta dago; banaka, bikoteka edo taldeka parte hartu daitteke eta telefono bides olgau beharko da.

Parte-hartzailleek 24 galdera erras erantzun beharko dittue, eta puntuasiño altuena lortzen daben leenengo iru parte-artzailleek irabasiko dittue sariak: erriko denda baten gastetako 60, 100 eta 150 euroko txartelak (2025/09/04).

Ejercicio A3.1.1 · Garoa, Txomin Agirre

A3.1.1 Irakurri ondoko pasartea, eta egin iruzkin bat hiru galdera hauek erantzunez: (120-180 hitz)

1. Identifikatu autorea eta obra, eta kokatu garaiko testuinguruan.

2. Identifikatu narratzailea eta pertsonaiak, eta lotu pasartearekin.

3. Esan eta argudiatu, testuari erreferentziak eginez, zer gai jorratzen den pasarte honetan, eta azaldu nola lantzen den gaia liburuan.

Somorrostrora joan gintezke lenbizi.

Bizkaira esatera ninjoan, baño damutu egin zait; bada Bilbotik itxasoruntz goazela ezker aldetik dauden erriak etziruditen Bizkaikoak. Toki aietan Bizkai barrutik agiri dan zeru garbirik ezta ikusten; Gernika, Durango ta Markiñako ibarretan daukagun pake ta txukuntasunik ezta billatzen; etxeko izkuntza maitearen durundi gozorik ezta iñon sumatzen.

Nerbion ibai zabala, ibai ospetsua, Euskalerriko ibai guztien ibaia da, denok dakigu. Bere gañean daukazki, Bilbotik asi ta Portugaleteraño, erridi askotako itxasontzi sendoak; [...] eta batez ere burni oien sorrerako labe goriak, berebiziko lantegirik andienak, sua ta garra, autsa ta ke lodia borborrean zerua illuntzeraño jaurtigiaz; antxen dakusgu jantzi loi, izerdi usai ta begirune gaiztoko langille zikin zetakaz beteak eta bertan entzun litezke uri andi baten indar, almen ta bizitza erakusten duten gizadi marmarretak, malluen danbatekoak, itxasontzien turruntak, tximist-gurdien txintxiñak eta sugurdi azkarren tipirri taparra luze adoretsuak.

Nerbion inguruari Euskalerriko alderdia baño Londresko auzotegia obeto deritzat.

Ejercicio A3.1.2 · Bi anai, Bernardo Atxaga

A3.1.2 Irakurri ondoko pasartea, eta egin iruzkin bat hiru galdera hauek erantzunez: (120-180 hitz)

Identifikatu autorea eta obra, eta kokatu pasartea obraren testuinguruan.

Identifikatu narratzailea eta pertsonaiak, eta lotu pasartearekin.

Esan eta argudiatu, testuari erreferentziak eginez, zer gai jorratzen den pasarte honetan, eta azaldu nola lantzen den gaia liburuan.

—Etxera esan diat, Daniel!

—Ez! —eta klariona bota zuen lurrera.

—Daniel! Obeditu egiozu zure anaiari! —esan zuen jostun maistrak, eta beste besotik heldu zion.

—Barka ezazu —xuxurlatu zion Paulok andreari—. Azken aldi honetan zerbait gertatzen zaio. Ez dago ondo.

—Utzi! —egin zuen Paulok garrasi.

Garrasi eginez besoak libratu zituen, zakarki, eta eusten zienei bultza eginez. Bultzada hura ezin makalduz, emakumea atzeraka joan zen. Ahots itsusiko neska hark heldu ziolako ez zen erori.

Jostun maistren zain ttikiak zurixkak ziren orain. Zerbait esatera abiatu zen, baina ahots itsusiko neskak aurrea hartu zion.

—Ez dakizue mutil gaixoa tratatzen! Eta hik gutxiena, Paulo!

Ez hadi ikaratu, Paulo —pentsatu nuen.

—Daniel! —hasi zen barre itsusiko neska goxo—, ez al duk Teresarekin eta nirekin paseatu nahi?

—Teresarekin, bai —eta zipriztinak atera zitzaizkion ezpain artetik.

También puedes estudiar por temas

Practica un tema con ejercicios de los exámenes de todos los años, mezclados.

Ver los 12 temas

Otras convocatorias de 2026

Ordinaria (2026) · Extraordinaria (2026) · Extraordinaria (2026)