Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023

Tema: Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Del examen Ordinaria (2023)

Enunciado

B Aukera

ELIKADURA-SISTEMA OINARRITIK ALDATZEA EZINBESTEKOA DA JASANGARRIA IZATEKO

1 Ingurumen-larrialdiari aurre egiteko, desazkundea (1) ezinbestekoa dela proposatzen ari dira gero

eta zientzialari gehiago. Baina, hazkunde ekonomikoa murriztuta soilik ez litzateke lortuko elikadura-

sistema jasangarria izatea, Nature Food aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek erakutsi duenez.

Desazkundearen hainbat eszenatoki simulatu eta horiek elikadura-sistemak izango lituzketen

5 ondorioak aztertu dituzte. Zehazki, berotegi-gasen isurietan izango luketen eragina kalkulatu dute; izan

ere, isuri guztien heren bat elikadura-sistematik datoz. Atera duten lehen ondorioa da egungo

elikadura-sistema ez dela jasangarria, berez, edozein dela ere gizarte- edo ekonomia-eredua.

Hala, egungo elikadura-sistema murriztuta soilik ez lirateke berotegi-efektuko gasen isuriak

murriztuko. Aitzitik, ikertzaileek kalkulatu dute beharrezkoa litzatekeela elikadura-sistema globala

10 errotik aldatzea. Batetik, dieta aldatu beharko litzateke, elikadura orekatuago baten alde, barazki askoz

gehiagorekin eta animalia-jatorriko produktu gutxiagorekin. Bestetik, eraginkortasun handiagoz eta

gutxiago poluituz ekoitzi beharko lirateke elikagaiak; esaterako, ongarriak gutxiago eta hobeto erabiliz.

Eta, azkenik, karbonoari prezioa jartzeak ere lagunduko omen luke nekazariek emisio txikiagoko

ekoizpenak lehenesten.

15 Kalkulatu dute bide horretatik joko bagenu isuri neutroko elikadura-sistema bat lortu ahal izango

litzatekeela mende hau bukatutakoan, eta, bide batez, elikadura osasungarriago bat lortuko

litzatekeela.

Egoitz Etxebeste Aduriz, Elhuyar Zientzia aldizkaria. 2022/05/19 (MOLDATUA)

HIZTEGIA. (1) Desazkundea: Ekonomiaren hazkunderik eza.

B1.1.- Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua:

a)

b)

c)

d)

e)

Enunciado: Ejercicio B1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2023

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

izango lituzkete (4. lerroa)

Solución: Aspektua: gerokoa (ez-burutua / prospektiboa) / Aldia: hipotetikoa (lehenaldi hipotetikoa / alegiazkoa) / Pertsona: Nor: haiek (3. pl.) - Nork: haiek (3. pl.) / Modua: ondorioa (ondorio hipotetikoa)

aztertu dituzte (5. lerroa)

Solución: Aspektua: burutua (perfektua) / Aldia: orainaldia / Pertsona: Nor: haiek (3. pl.) - Nork: haiek (3. pl.) / Modua: indikatiboa

datoz (6. lerroa)

Solución: Aspektua: puntuala (burutugabea / ez-burutua / aspektu-markarik gabea) / Aldia: orainaldia / Pertsona: Nor: haiek (3. pl.) / Modua: indikatiboa

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022 ›

Más ejercicios de Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua