Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2022

Tema: Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua · Del examen Extraordinaria (2022)

Enunciado

A aukera

GAZTEEN ALDE

1 Herri batek etorkizun ekonomiko, politiko eta soziala izan dezan, ezinbestekoa da gazteriaren aldeko apustua

egitea. Azken urteotako krisi ekonomikoak eta Covid-19aren ondorioek jendarteko funtsezko sektore hori oso

ukituta eta kaltetuta utzi dute. Gazteak emantzipaziotik oso urrun daude eta belaunaldi oso bat galtzeko arriskua

dugu.

5 Euskal Herrian, gazteen enpleguak okerrera egin du nabarmen azken urteotan eta, batez ere, pandemiaren

azken hilabeteetan. Eurostaten¹ datu ofizialen arabera, 2020ko lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan –Hego

Euskal Herria barne–, gazteen langabezia-tasa % 32tik % 43,9ra igo da abuztuan. Frantziako Estatuan –Ipar Euskal

Herria barne–, berriz, % 18,6tik % 22ra igaro da. Eta langabeziaz gain, gazteek kontratu atipikoak, soldaten

dumpinga, prekarietatea, soldata txikiak eta laneko segurtasunik ezak sorturiko abusuak nozitzen dituzte.

10 Horri, etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak gehitzen badizkiogu –alokairua gero eta gehiago

garestitzen ari da, % 42 igotzera iritsi baita–, egoera latza eta ikaragarria da. Adibidez, Espainiako Estatuan

egindako hainbat azterlanen arabera, 16-29 urteko gazteen emantzipazioak okerrera egin du 2008 eta 2019

artean: gurasoen etxea utz dezaketen gazteen proportzioa % 33tik % 24ra jaitsi da.

15 Testuinguru horretan, premiazkoa da administrazioek eta gobernuek gazteak lehentasunezko helburuen

artean izatea. Ekonomia suspertzeko iragarri dituzten Next Generation EU² europar funts horiek lehentasunezko

jomuga gazteak izan beharko lituzkete. Enplegu eta soldata duinak eskaini behar zaizkie, baita emantzipatzen

lagunduko dien etxebizitza eskuragarriago jarri ere. Gazteriarik gabe ez dago susperraldi ekonomiko, sozial eta

politiko posiblerik. Premiazkoa da haren alde egitea!

Juan Mari Arregi, Argia astekaria, https://www.argia.eus, 2021/02/07

(1) Europar Batasuneko estatistika bulegoa.

(2) Europar Batasunak herrialdeei ematen dien diru kopuru bat.

A1.1.- Eman testuko adizki hauen aspektua, aldia, pertsona eta modua: (1 puntu)

1.

2.

3.

4.

5.

Enunciado: Ejercicio A1.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo D) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

izan dezan (1)

Solución: Aspektua: burutugabea / ez-burutua (aditzoina) | Aldia: orainaldia | Pertsona: 3. pertsona singularra (NOR: hura) eta 3. pertsona singularra (NORK: hark) | Modua: subjuntiboa

nozitzen dituzte (9)

Solución: Aspektua: burutugabea / ez-burutua | Aldia: orainaldia | Pertsona: 3. pertsona plurala (NOR: haiek) eta 3. pertsona plurala (NORK: haiek) | Modua: indikatiboa

gehitzen badizkiogu (10)

Solución: Aspektua: burutugabea / ez-burutua | Aldia: orainaldia | Pertsona: 3. pertsona plurala (NOR: haiek), 3. pertsona singularra (NORI: hari) eta 1. pertsona plurala (NORK: guk) | Modua: indikatiboa (baldintzazko ba- aurrizkiarekin)

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B1.1 · Ordinaria (Modelo D) 2023 · Ejercicio A1.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2021 ›

Más ejercicios de Aditza: adizkien aspektua, aldia, pertsona eta modua