Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2024

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Extraordinaria (2024)

Enunciado

A aukera

HIRITIK IHESI

1 Baserriko lanen gogortasuna atzean utzi eta hiriguneetara ihesi joan ziren gure aurreko

belaunaldietakoak 1. Azken boladan, ordea, kontrako joera hazten ari da gazteen artean: gero eta gehiago dira

hirietatik herri txikietara doazenak.

Barakaldo jaioterri eta Gasteiz bizitoki izan du azken urteetan Maitane García ingeniariak. Duela sei bat

5 hilabete erosi zuen baserri bat Aramaion, bikotekidearekin batera. Herriak 1.500 biztanle inguru ditu, eta oso

gustukoa dutelako joan dira bertara, baita bien lantokitik gertu dagoelako ere.

Landa-eremuko 2 bizitza aspalditik amesten zuen 29 urteko gazteak. Gogoratu duenez, “aititak 3 beti izan

du baratzea eta txikitako oroitzapen oso politak ditut berarekin bertan. Beti gustatu izan zait”. Mutil-laguna

gereñutarra du, eta hasiera batean haren gurasoen soroan ibili ziren barazkiak landatzen. Horrela ohartu ziren

10 nekazaritza “pasioa” zutela eta, etorkizunean, lursaila 4 zuen etxe batean bizi nahi zutela.

Herrietara itzultzea, era berean, onuragarria da biztanleak galtzen ari ziren udalerri txiki askorentzat.

Pozarren hartu dituzte bizilagun berriak Aramaion, edo hala iruditzen zaio behintzat Garciari: “Gazteak izanda,

herria berpiztuko dugula dirudi, batez ere umeekin. Hurrengo belaunaldiak etorriko direla ikusten dute eta horrek

bizipoza emango diola herriari”. Etorkizunean guraso badira, lana eta familia uztartzea 5 hirian baino errazagoa

15 izan daitekeela uste du. Badaki senideak gertu izan gabe zaila dela, horregatik espero du auzokideekin

harremanak sendotzea eta lagunekin “tribu moduko bat” osatzea umeen zaintzan elkarri laguntzeko.

Orain arte alde ona soilik ezagutu du, baina ez du uste hartutako erabakiaz damutuko 6 denik. “Paradisuan

bizi naiz. Natura oso gertu daukat, loretxoak hazten ikusten ditut, koloreak aldatzen.... Toki berean bizi zaren

arren, dena etengabe aldatzen ari da. Hori hiri batean ez duzu ikusten”.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021/05/21 (MOLDATUA)

(1) belaunaldi: generación. (2) Landa-eremu: zona rural. (3) aitita: abuelo. (4) lursail: terreno, parcela, trozo de tierra. (5) uztartu: conciliar. (6) damutu: arrepentirse.

A2.1.- Testuaren ulermena. Nola ohartu ziren Maitane García eta bere bikotekidea nekazaritza pasioa zutela? [1 puntu]

Enunciado: Ejercicio A2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2024

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

Nola ohartu ziren Maitane García eta bere bikotekidea nekazaritza pasioa zutela?

Solución: Mutil-lagunaren gurasoen soroan barazkiak landatzen ibili zirenean ohartu ziren nekazaritza pasioa zutela.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Problema 6 · Ordinaria (Modelo D) 2025 · Ejercicio A2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza