Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2024

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Extraordinaria (2024)

Enunciado

B Aukera

ESKUPEKORIK EMATEN DUGU?

1 Bidaiatzen dugunean, bisitatuko dugun herrialdeko ohiturak zein diren jakitea komeni zaigu; batez ere,

hanka hondoraino ez sartzeko. Horren adibide garbia da eskupekoa edo propina: zein herrialdetan ematen da?

Zenbat diru utzi behar dugu?

Pixka bat begiratuz gero, konturatuko gara leku batetik bestera alde handia dagoela eskupekoa emateko

5 ohituraren inguruan. Herrialde batzuetan derrigorrezkoa 1 da eta zerbitzariek soldata osatzen 2 dute

jasotakoarekin; beste batzuetan, jaso dugun zerbitzuaren arabera geuk erabakiko dugu zenbat eman edo ez

ematea ere; azkenik, bada propina ematea gaizki ikusita dagoen herrialderik ere.

Ameriketako Estatu Batuen kasuan, adibidez, film askotan ikusi dugu jatetxeetan edo tabernetan

zerbitzariari eskupekoa eman behar zaiola. Bezeroak barran edo mahaian eserita zerbait hartu, zerbitzua ona

10 edo txarra izan, gastatutakoaren % 15 eta % 20 artean utzi behar izaten du propina gisa, langileak bere soldata

osatzeko.

Hala ere, txanpon honek badu beste aldea: Txinan, Paraguain edo Japonian gaizki ikusia dago propina

uztea. Langilearentzat umiliazioa izan daiteke, gutxietsita 3 senti daiteke, irabazten duen soldatarekin nahikoa

izango ez balu bezala. Beraz, nahikoa dute irabazten duten soldatarekin.

15 Lidia Irazabalbeitia zerbitzariak badu eskarmentua gai horretan. Hamahiru urte daramatza Donostiako

Txola taberna-jatetxean lanean, eta aurretik beste hiru tabernatan ere egin du lan. Guztira hogeita hamabi urte

daramatza lanbidean: “Duela hogei urte eskupeko handiagoak ematen zituzten bezeroek. Orain ere hasita daude

ematen (krisi-garaian ez baitzuten ia ezer uzten), baina lehen baino gutxiago”. Lidiaren iritziz, desagertu egingo

da eskupekoa emateko ohitura: “Gaurko gazteek ez dute ematen, agian dirurik ez dutelako. Ohitu ez direnez, nik

20 uste dut helduagoak 4 direnean ere ez dutela emango, galdu egingo dela”.

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2019/05/08 (MOLDATUA)

(1) derrigorrezko: obligatorio. osatu: completar. (3) gutxietsita: menospreciado/-a. (3) heldu: adulto/-a.

B2.2. Testuaren ulermena. Zein da egoera Txinan, Paraguain eta Japonian eskupekoa ematearen inguruan? [1 puntu]

Enunciado: Ejercicio B2.2 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2024

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B2.2. Testuaren ulermena. Zein da egoera Txinan, Paraguain eta Japonian eskupekoa ematearen inguruan?

Solución: Herrialde horietan gaizki ikusita dago eskupekoa edo propina uztea. Langileek beren soldatarekin nahikoa irabazten dute, eta eskupekoa ematea umiliazio gisa har daiteke; izan ere, gutxietsita senti daitezke, irabazten duten soldatarekin nahikoa ez balute bezala.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 · Ejercicio B2.3 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza