Ejercicio 2. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2026

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2026)

Enunciado

ZAINDU ZURE GILTZA DIGITALAK

‘Smishing’, ‘phishing’, ‘vishing’, ‘baiting’… Gure Internet zerbitzuen pasahitzak lapurtzen saiatzeko teknikak

ugariak izan arren, komeni da gogoan izatea gutako edozein edonon izan daitekeela halako baten biktima.

Halako lapurreten ondorioak oso ezberdinak dira batetik bestera. Gerta daiteke lapurrek gure sare sozial

bateko profilaren kontrola eskuratzea, adibidez. Edo, erabiltzaile eta pasahitz berak erabiltzen baditugu

5 beti, gure sare sozialen, posta elektronikoaren, banku elektronikoaren, laneko artxiboen eta abarren

kontrol osoa lortzea. Esan bezala, kontrol hori produktu jakin baten publizitatea egiteko aprobetxatuko

dute; edo gure lagun, kontaktu edota laneko bezeroei ere lapurtzen saiatzeko; gure artxiboak, batez ere

lanekoak, "bahitu" 1 eta haien truke dirua eskatzeko; edo, zuzenean, guk ordaindu beharko ditugun

erosketak egiteko zein gure kreditu txarteletatik edo banku kontuetatik dirua ateratzeko. Guretzat, gure

10 lagunentzat eta gure bezeroentzat arrisku handia da hau.

Lapurreta horiek ekiditeko 2 tresnarik eraginkorrena sen 3 ona da. Ongi gorde behar ditugu gure pasahitzak.

Nahiz eta hamaika bider irakurri eta entzun dugun, komeni da errepikatzea: bankuek sekula ez digute

pasahitza e-postaz edo SMS bidez eskatuko. Bestalde, zure gogoko sare sozialean ‘onegia, egia izateko’

moduko zozketa edo sariren baten berri ikusten baduzu…, zure datuak eskuratzeko amua 4 besterik ez da

15 izango, seguruenik.

Gure pasahitzekin ere komeni da zuhur 5 jokatzea. Lehenengo eta behin, ezer egin baino lehen, pentsatu

apur bat eta sekula 6 ez erabili ‘abcde’, ‘qwertyuiop’, ‘12345’ eta antzeko pasahitzak. Honezkero 7, sistema

gehienetan eskatzen digute, arrazoiz eskatu ere, gure pasahitzek letra larriak eta xeheak, zenbakiak eta

karaktere bereziak nahastea. Ongi egin den pasahitz bat ez da erraz pirateatzen.

20 Zerbitzu bakoitzean pasahitz ezberdina erabiltzea ere komeni da. Aholku gisa, pasahitzak baino hobeto,

‘pasaesaldiak’ erabil ditzakezu, zailagoak direlako asmatzen, eta errazagoak gogoratzen. Baina esaldia

erabiliz gero ere, izan dadila ezberdina zerbitzu batetik bestera, zerbitzutik zerbitzura.

Azkenean, kontua erraza da: etxeko giltzak ez galtzeko kontuz ibiltzen garen moduan, gure giltza digitalak

ere behar bezala zaindu behar ditugu, hori egin ezean gure segurtasun digitala arriskuan egon baitaiteke.

25 Aizu! aldizkari digitala, 2022/11/22 (MOLDATUA)

(1) bahitu: secuestrar. (2) ekiditeko: para evitar. (3) sen: buen sentido; sen ona: sentido común. (4) amua: anzuelo. (5) zuhur: prudentemente, juiciosamente, sensatamente. (6) sekula: nunca; sekula ez: nunca. (7) Honezkero: Ya (en la actualidad), para este momento.

2. ATALA

HIRU GALDERA AUKERATU BOST HAUEN ARTEAN: [3 puntu guztira, galdera bakoitzak 1 puntu]

Aukeratu erantzun nahi dituzun 3 galderak eta idatzi erantzunak beheko testu-eremuetan.

1.

Zertarako bahitzen dituzte lapurrek gure artxiboak, batez ere lanekoak? (1 puntu)

2.

Nahiz eta hamaika aldiz entzun dugun, zer da errepikatzea komeni dena? (1 puntu)

3.

Nola jokatu behar dugu pasahitza aukeratzeko orduan? (1 puntu)

4.

Zer esan nahi du “pasaesaldiak” asmatu behar ditugula esaten denean? (1 puntu)

5.

Zer gerta daiteke gure giltza digitalak behar bezala zaintzen ez baditugu? (1 puntu)

Enunciado: Ejercicio 2. ATALA · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo A) 2026

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

1. Zertarako bahitzen dituzte lapurrek gure artxiboak, batez ere lanekoak?

Solución: Artxiboak bahitzen dituzte haien truke dirua eskatzeko (erreskatea eskatzeko).

2. Nahiz eta hamaika aldiz entzun dugun, zer da errepikatzea komeni dena?

Solución: Bankuek sekula ez digutela pasahitza e-postaz edo SMS bidez eskatuko.

3. Nola jokatu behar dugu pasahitza aukeratzeko orduan?

Solución: Zuhur jokatu behar dugu: pentsatu apur bat, sekula ez erabili pasahitz errazik (adibidez 'abcde' edo '12345'), eta letra larriak, xeheak, zenbakiak zein karaktere bereziak nahastu.

Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio 2. Atala · Extraordinaria (Modelo A) 2026 · Ejercicio 2. ATALA · Extraordinaria (Modelo A) 2025 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza