Problema 6 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2025)

Enunciado

Eraitsi ala ezer ez?

Pertsonalki, uste dut ni ere poztuko nintzatekeela Iruñeko Erorien Monumentua airean zartatzen ikusiko

banu. Hori gauza bat da, eta beste gauza bat, gainerako aukera guztiak, berez eta kategorikoki, txarrak direla

baieztatzea. Are, nonbaiten irakurri dudan bezala, sinatu berri den akordioa faxismoari aurre ez egitea dela salatzea.

Iruñeko Erorien Monumentua ez da Auschwitz. Ez da kontzentrazio esparru bat, ez da kartzela bat, ez da

5 epaitegi izandako eraikin bat. Ez da frankismoak bere praktikak garatzeko erabilitako espazio bat, ez. Faxistak —eta

haien krimenak— omentzeko eraikitako monumentu bat da. Eta garrantzitsua da azalpena, zeren eta horri helduta

ari dira hainbat lagun —eta literal diot lagun, kide eta adiskidetzat dauzkadalako asko— lehen kasuetan eraikinaren

birmoldatzea posible litzatekeela defendatzen, baina bigarrenean ez. Alegia, erabil dezakezula kartzela bat han

gertatu zena azaltzeko, baina omentze monumentu bat, ez. Eta nahiko nuke niretzako konbentzimendu bera, baina

10 tamalez, ez dut.

Zeren eta halako eraikin bati esanahi berri bat ematerik ez dagoela esatea edozer egiten duzula ere eraikin

horrek faxistak omentzen segituko duela esatea da. Bai? Sinbologia ezabatuta, kriptak eraitsita, kupula estalita,

faxistak omentzen jarraitu? Bai? Maravillas Lamberto izeneko zentro batek?

Militante antifrankisten etxeak izan dira gutako askorenak. Duintasunez iritsi zaigu borroka horren

15 transmisioa gurasoengandik. Baina, gaur egun, tamalez, belaunaldi horretakoak dira memoriaren mugimenduan

dabiltzan hamar kidetik bederatzi. Eta, hortaz, zentzuzkoa da pentsatzea, eraikina eraisteko momentuko plazera

pasatu eta gero, bizirik jarraituko duela han izan zenaren memoriak. Zer gertatzen da, ordea, gaur Iruñean jaioko den

haur horrekin? Zerk bermatuko du hogei urte barru bere hiriaren historia ezagutzea? Agian eraisketak bai, baina

interpretazio zentro bat eraikitzeak ere bai, dudarik ez.

20 Bai, esan dut, poztuko nintzatekeen monumentua eraitsi izan balitz, gustura egingo nukeen topa aitarekin.

Baina, gaur-gaurkoz, badakigu horretarako aski adostasunik ez zegoela. Eta eraitsi ala ezer ez posizioan pasatzen

dugun egun bakoitzeko, egun bat gehiago du eraikin horrek faxistak omentzeko.

Ander Perez Argote, Berria, 2024ko azaroaren 22a

TESTUGINTZA

6.- Ulermen zehatza. Zer esan nahi du autoreak ondoko bi pasarte hauetan? (3-4 lerrotan bakoitza) [2 puntu]

a)

«...hainbat lagun —eta literal diot lagun, kide eta adiskidetzat dauzkadalako asko—...» (7. lerroa)

b)

«Baina, gaur egun, tamalez, belaunaldi horretakoak dira memoriaren mugimenduan dabiltzan hamar kidetik bederatzi.» (15-16. lerroak)

Enunciado: Problema 6 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2025

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

Zer esan nahi du autoreak pasarte honetan?: «...hainbat lagun —eta literal diot lagun, kide eta adiskidetzat dauzkadalako asko—...» (7)

Solución: Autoreak azpimarratu nahi du Erorien Monumentua eraistearen aldeko jarrera irmoa defendatzen dutenak ez direla arerioak, baizik eta bere kide politiko, lagun min eta hurbilekoak. Horrela adierazten du desadostasuna ezkerreko edo antifaxismoko kideen artekoa dela, eta elkarrekiko errespetutik eta gertutasunetik abiatzen dela eztabaida.

La solución del apartado que falta y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio 2. ATALA · Ordinaria (Modelo A) 2025 · Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo A) 2024 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza